Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
6700

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 6koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, 2009ko urriaren 1eko ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzekoa. Ebazpena, 2009ko urriaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena (2009ko urriaren 27ko EHAA).

Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziaren 2009ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Aldaketa horiek onartzeko EBAZPENa hartu zuen Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 1ean egindako bileran.

Bestalde, aldaketak aipatutako ebazpenaren eranskinean jaso ziren, eta bertan akatsak aurkitu dira: batetik, Berdintasunerako Teknikariaren lanpostuaren hornidura zenbakian errakuntza bat dagoela ikusi da; bestetik, hainbat itzulpen-akats antzeman dira lanpostuak «Hornitzeko Era» atalean, euskarazko bertsioan gaztelaniaz baitaude hornitzeko erari dagozkion siglak.

Ondorioz, UPV/EHUko Zuzendaritza Kontseiluaren egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eginkizunak eskuordetzeko UPV/EHUko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak emandako eskumenak erabilita (2009ko otsailaren 24ko EHAA), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12.13 eta 105.2 artikulutan jasotakoari dagokionez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziaren ebazpenearen eranskinaren A puntua zuzentzea (Ebazpena, 2009ko urriaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena). Zuzenketa honako hau da:

Hau dioen lekuan:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

007 Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetza

F1097 290 Berdintasuneko teknikaria 8 C A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3 50 3

Beste hau esan behar du:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

007 Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetza

F1097 290 Berdintasuneko teknikaria 1 C A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3 50 3

Bigarrena.- Ebazpenaren eranskinaren A eta B puntuetan aipaturiko lanpostu guztiak hornitzeko erari dagokion euskarazko bertsioa zuzentzea, gaztelaniaz idatzi baitira atal horretako sigla guztiak (Ebazpena, 2009ko urriaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena). Zuzenketa honako hau da:

Hau dioen lekuan:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

C

Beste hau esan behar du:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

L

Eta hau dioen lekuan:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

L.D.

Beste hau esan behar du:

Zk. Kode. Lanpostuaren izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm Maila H. Esp. H.Esk. B.E. Oh. Campusa

I.L.

Hirugarrena.- Ebazpen hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratzen den egunean bertan.

Leioa, 2009ko azaroaren 6a.

UPV/EHUko gerentea.

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala