Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6699

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko otsailaren 20ko Aginduko diru-laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitara ematen duena.

2009ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko otsailaren 20ko Aginduko Hamabigarren erabakian ezartzen denez (50. zenbakiko EHAA, 2009ko martxoaren 12koa), deialdi horren kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ezta indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere. Era berean, esaten du ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko dela.

Ildo horretan, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko Sailburuordetzak kredituak zabaltzea erabaki du bidezko izapideak egin aurretik 3.900.000 euroko gehikuntza, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts propioen kargura. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko otsailaren 20ko Aginduan 2009ko ekitaldirako aurreikusten diren laguntzetara zuzenduko dira kredituak. Horrenbestez, 2009ko ekitaldirako eman beharreko laguntzen bolumena 22.486.860,27 euroko zenbatekora iritsiko da, eta zenbateko horretan sartzen dira 2010. urteko konpromiso-kredituak, 3.218.120 euroko zenbatekoa dutenak. Laguntzen guztizko zenbatekotik, 11.337.284 euro Arrantzaren Europako Funtsari dagozkio eta gainerakoa, 11.149.576,27 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei.

Hori guztia kontuan izanik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta 2009ko otsailaren 20ko Agindu horretan aurreikusitakoaren arabera, aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Argitara ematea 3.900.000 eurotan gehituko dela Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko otsailaren 20ko Aginduan aurreikusten diren arrantza-sektoreko inbertsio eta gastuetarako diru-laguntzen deialdia finantzatzeko zuzkidura. Izan ere, 2009ko ekitaldirako laguntzen deialdia Agindu horren bidez ireki zen eta baimentzen den gehieneko gastua 22.486.860,27 eurotan finkatu da. Zenbateko horretatik, 3.218.120 euro 2010. urteko konpromiso-kredituei dagozkie. Era berean, 11.337.284 euro Arrantzaren Europako Funtsari dagozkio eta gainerakoa, 11.149.576,27 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,

JON AZKUE MANTEROLA.


Azterketa dokumentala