Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
6696

5461/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, behin betiko esleitzen dira Osakidetzako zerbitzu erakundeetan, diplomadun sanitarioen (B.1 taldea) mailako profesional sanitarioen hirugarren deialdiko Lanbide Garapeneko mailak.

Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak arautzen du Osakidetzako B.1 taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena. Aipatu Dekretua 2007ko martxoaren 23ko 59. zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuak -2008ko martxoaren 14ko bileran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen duenak- 5. atalean zenbait egokitzapen egiten dizkio otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan araututakoari.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpen bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan diplomadun sanitarioen (B.1 lanbide taldea) taldeko profesional sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzeko hirugarren deialdia arautzen da.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 14ko 1132/2009 Ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen Osakidetzako zerbitzu erakundeetan, diplomadun sanitarioen mailako (B.1 taldea) profesional sanitarioen lanbide garapeneko mailaren behin-behineko esleipena.

B.1 lanbide-taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 11. artikuluan eta abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpenaren 9.b) artikuluan jasotakoaren arabera, eta indarrean dagoen legediak pertsonalari buruz emandako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- I. Maila-Aditu Albokoa (I. eranskina), II. Maila-Aditua/Seniorra (II. eranskina), III. Maila-Kontsultari (III. eranskina) eta IV. Maila-Kontsultari Seniorra (IV. eranskina) mailak esleitu zaizkion pertsonalaren zerrenda onartzea, ezarritako gora jotzeko errekurtsoak behin ebatzi ondoren, zeintzuk ebazpen honen bidez onetsi edo gaitzetsi baitira, eta baztertutako profesionalen zerrenda ere, baztertze-arrazoiak adierazita, onartzen da (V. eranskina). Eranskin horiek Ebazpen honekin batera doaz.

Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan -B-1 lanbide taldeko profesional sanitarioen lanbide-garapena arautzen du- eta aitorpen horrek Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpenean jasotako ondorioez gain, osasun-lanbideen Antolamenduaren azaroaren 21eko 44/2003 Legean (37. artikulua eta hurrengoak) ezartzen duenari jarraituz lortutako aitorpen-sistema publikoa, berariazkoa eta indibiduala da aitorpen hori.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.- B.1 lanbide taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren babespean, administrazio-bidea agortzen duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke 2 hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioekiko Auzietarako Eskumena arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 23a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusiarena,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

I. MAILA-ADITU ALBOKOA

NIVEL I-ESPECIALISTA ADJUNTO

NAN Abizenak eta izena

DNI Apellidos y nombre

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II <p>II. MAILA-ADITU SENIORRA

NIVEL II-ESPECIALISATA SENIOR

NAN Abizenak eta izena

DNI Apellidos y nombre

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA / ANEXO III

III. MAILA-KONTSULTOREA

NIVEL III-CONSULTOR

NAN Abizenak eta izena

DNI Apellidos y nombre

(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

IV. MAILA-KONTSULTORE SENIORRA

NIVEL IV-CONSULTOR SENIOR

NAN Abizenak eta izena

DNI Apellidos y nombre

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V

BAZTERTUEN ZERRENDA

RELACIÓN DE EXCLUIDOS

NAN Abizenak eta izena BAZTERTZEKO ARRAZOIA

DNI Apellidos y nombre CAUSA DE EXCLUSIÓN

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala