Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6693

AGINDUA, 2009ko azaroaren 27koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko TB-1 eta TB-2 bekak esleitzeko dena.

2009ko urriaren 14ko Aginduaren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak Unibertsitateko tituludunen prestakuntzarako Garraio Zuzendaritzaren beka-programarako deia egin zuen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 205. zenbakia, 2009ko urriaren 26koa).

Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu eta eskatzaileen espedienteak aztertu ondoren, izangaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua burutu zen, beken deialdian ezarritakoarekin bat.

2009ko azaroaren 26an hautaketa-batzordeak bekak esleitzeko egindako proposamena aurkeztu zion Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari. Batzordeak 2009ko azaroaren 26an egindako bilkurako aktan dago jasota proposamena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena hartzeko, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 9.1.f eta g artikuluak, eta Unibertsitateko tituludunak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren bi bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 20098ko urriaren 14ko Aginduak xedatutakoaren arabera (2009-10-26ko EHAA).

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza arloko beka-programako TB-1 eta TB-2 bekak honako hauei esleitzea:

TB-1 beka: «Logistikaren garapena eta ikerketa Euskadin», Ibone Guerra Urrutia andreari.

TB-2 beka: «Mugikortasun iraunkorra ezarri eta sustatzea», Zuriñe Fernández Llamero andreari.

Bigarren artikulua.- Bekadunak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko du lana, eta Garraio Zuzendaritzako arduradunak bekaren edukiari, hura burutzeko lekuari, jarraitu beharreko metodoei eta lana burutzeko bestelako alderdiei buruz ematen dizkion artezpideak jarraitu beharko ditu.

Beka, deia egiteko Aginduan xedatutakoari jarraituz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, Agindu hau indarrik gabe utziko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko auzibideetarako salan, Agindua argitaratu edo jakinarazi egunaren biharamunean hasi, eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 27a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala