
246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6692
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko azaroaren 3koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hastekoa.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak honako hau ezartzen du: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».
Aipatutakoen moduko akatsak aurkitu dira Bilboko herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hasteko Etxebizitza, Herrilan eta Garraioko sailburuaren 2009ko azaroaren 3ko Aginduan (2009ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 232. zk.); hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da ondoren.
Ez da I. eranskina argitaratu: Laugarren xedapen-zatian aipatzen da, 6398 (2) orrialdean, eta honako izen hau dauka: Arearen mugaketako planoa; hori dela-eta, hemen argitaratzen da.
RSS