
246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
6691
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko uztailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, " Fundación Eduardo Anitua" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Modu horretako hutsak atzeman dira 2009ko uztailaren 15eko, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduan, «Fundación Eduardo Anitua» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko denean (2009ko irailaren 11ko EHAAren 175. zenbakian). Hona hemen zuzenketak:
Aginduaren ebazpeneko lehenengo puntuan, bai euskarazko bai gaztelaniazko testuan, 4991. orrialdean (3/4), honakoa dioenean:
«F-244».
Honakoa esan behar du:
«F-246».
RSS