Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
6688

AGINDUA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, genero-indarkeriaren biktimei arreta, solidaritatea eta laguntza emateko zerbitzua sustatzen duten erakunde eta elkarteetarako diru-laguntzak ematea erabaki eta jendaurrean jartzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 2009ko irailaren 16ko Aginduak (2009ko irailaren 18ko EHAA, 180 zk.) genero-indarkeriaren biktimei arreta, solidaritatea eta laguntza emateko zerbitzua sustatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duenak, zortzigarren artikuluan ezartzen duenaren arabera eta 2009ko azaroaren 17an bildu zen Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena kontuan hartu eta gero,

EBATZI DUT:

1.- artikulua.- Adierazitako proiektuak garatzeko laguntzak esleitzea entitate hauei; kopuruak ere ondoren zehazten dira:

IFK

CIF Elkartea

Asociación Proiektua

Proyecto Diru-laguntza

Subvención

G48181200 Clara Campoamor Atención integral a mujeres víctimas de violencia de género y a sus hijos e hijas 55.816.36

G95403192 Serfolan Itxaropena 4.396,50

G95332920 La Posada de los Abrazos / Besarkatuz Pisos de larga estancia para mujeres víctimas de violencia de género 14.025,00

G48991004 Argitan Centro asesor Argitan 11.146,50

G48156178 Asociación Provincial de Amas de Casa Del Consumo Familiar Etxeko-Andre Atención y asistencia a mujeres víctimas de violencia de género 2.640,00

R4800309I Caritas Diocesana de Bilbao Plan de actuación en violencia de género 25.090,91

G48275465 Askabide Programa de prevención de violencia de género con el colectivo de mujeres que ejercen la prostitución en Bizkaia 9.497,25

G79408852 Médicos del Mundo / Munduko Medikuak Ciclo de cine forun sobre la trata de personas con fines de explotación sexual 8.984,90

G48264030 Suspergintza Elkartea Servicios especializados para la recuperación integral de mujeres víctimas de maltrato 49.798,13

G01289990 Aizan Proyectos de prevención 1.627,05

G48980072 Neba-Neba Taller «procesos de empoderamiento con mujeres víctimas de la violencia de género» 5.068,13

G48242258 IRSE Intervención psico-educativa en violencia intrafamiliar con mujeres víctimas de violencia de género 20.250,00

G95178794 Emaku Edición de la revista de promoción de la sensibilidad pública y reconocimiento social de las mujeres víctimas de la violencia de género: Bizi Izaten Ikasi 6.060,00

G48229405 Modulo Psico-Social de Deusto San Ignacio Programa integral contra la violencia de género, formación, prevención, atención a sus víctimas y sensibilización a hombres y mujeres, adultos/as y jóvenes 13.406,25

2. artikulua.- 1.- Onuradun gertatu diren entitateei jakinaraztea laguntza onartu egin dutela ulertuko dela, baldin eta emandako laguntzari esanbidezko ukapen idatzia aurkezten ez badute, Agindu hau argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, 2009ko irailaren 16ko Aginduaren 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- Onuradunei jakinaraztea esleipena ekarri zuten arrazoiak bete izana egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar dutela Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan, diruz lagundutako jarduerak bukatu ondoren, eta gehienez 2010eko urtarrilaren 31ra arte. Horrek ez du salbuetsiko 2009ko irailaren 16ko Aginduan ezarrita dauden betebeharrak betetzetik (2009ko irailaren 18ko EHAA, 180. zk.):

a) Diru-laguntzen bitartez gauzatu den programa edo jarduera justifikatzen duen memoria zehatza.

b) Egindako gastuen agiria, jatorrizko faktura eta errezibo edo konpultsatutako kopien bidez.

c) Kontratatu diren langileei dagokien gastuak badira, eredu ofizialari lotutako nominak aurkeztu beharko dira, eta Gizarte Segurantzari egindako kotizazio agiriak gehitu.

Horretaz gain, aldi baterako lankidetzei dagokien agiriek erreziboetan agertu beharko dute eta horietan jasotzaileen datuak, NANa, ordaintzeko kontzeptua eta PFEZri dagokion kenketa.

d) Programen aleak, iragarki-kartelak, argazkiak eta idatzizko zein ikus-entzunezko materiala diruz lagundutako programagatik argitaratua eta horretan Herrizaingo Saileko lankidetza egon dela adieraziko da espresuki.

e) Xede bererako jasotako laguntza guztien zerrenda.

3. artikulua.- 2009ko irailaren 16ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko duela adieraztea, baldin eta hura ematetik etorritako baldintzetako bat betetzen ez bada; orobat, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopurua eta haren legezko korrituak itzuli beharko dizkio; gainera, zehapena ezarriko zaio, Euskal Herriko Ogasun Orokorra eta antolatu duten abiaburuei buruzko Legearen Testu Batua onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horren bidez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren kargura emandako diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautu da, eta, era berean, diru-laguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintza, arauren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa ere aplikatuko da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi da.

4. artikulua.- Agindu honek administrazio bidea agortu du. Beraren aurka interesatuek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde horri; horretarako hilabeteko epea izango dute argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hala ere, aurreko paragrafoan adierazi den berraztertzeko errekurtsorik jartzen ez bada, Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan. Bi hilabete izango dira horretarako, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala