
246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6686
22/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, lehendakariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailea kargutik kentzea xedatzen duena.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzaileak uko egin dio bere karguari, eta horrenbestez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 67. artikuluko 4.a eta 7. idatz-zatietan xedatutakoari jarraiki,
XEDATU DUT:
1. artikulua.- Maria Teresa Erro Jáuregui andrea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzaile kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
RSS