Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2009ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Haurreskolak
6197

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoko zentroak termoz hornitu eta horiek entregatzeko lehiaketa publikoari buruzkoa.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.

b) Espedientea izapidetuko duena: Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea.

c) Espediente-zenbakia: 009/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoko zentroak termoz hornitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko tokia: Haurreskolak Partzuergoaren haurreskoletan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

d) Gauzatzeko epea: 2010eko abenduaren 31ra arte edo termoak agortu arte.

3.- Izapidea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidea: normala.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa.

4.- Lizitazioa oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 100.000 euro.

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 4.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Datak: 2009ko azaroaren 23tik 30era arte, biak barne.

b) Entitatea: Haurreskolak Partzuergoa.

c) Helbidea: Otaola etorbidea, 29, Jaizkibel eraikina, 1.a.

d) Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.

e) Telefono zenbakia: 943 82 17 58/50.

f) Telefax zenbakia: 943 82 19 03.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko abenduaren 10a, goizeko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitza, Otaola etorbidea, 29, Jaizkibel eraikina, 1.a, 20600 Eibar. Ondoko ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2010eko abenduaren 31ra arte edota termoak agortu arte.

e) Aldaerak: bai.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea eta lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitza, Otaola etorbidea 29, Jaizkibel eraikina, 1.a - 20600 Eibar. Gipuzkoa.

b) Eguna: 2009ko abenduaren 16a.

c) Ordua: 11:00.

10.- Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

11.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

Eibar, 2009ko azaroaren 6a.

Haurreskolak Partzuergoaren gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala