Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2009ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6195

EDIKTUA, 855/09 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

633/2009 AUTOA

Eman duen epailea: María Cruz Pérez García.

Tokia: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bederatziko irailaren 1a.

GERTAKARIAK

Bakarra.- Citibank España SAk sustatutako ohartarazpen-prozesu honetan, errekerimendua egin zaio María Jesús Vierna de la Riva zordunari, hogei eguneko epean 3.636,90 euro ordain diezazkion hartzekodunari, eta auzitegian egiazta dezan ordaindu izana, edo, bestela, auzitegian ager dadin erreklamatutako kopuru osoa edo zati bat zor ez izateko bere ustez dituen arrazoiak labur alegatzeko aurka egiteko idazkian.

Bi mila eta bederatziko uztailaren hamarrean egin da errekerimendua. Hogei eguneko epea igaro da errekerimendua egin zenetik, eta errekeritutako zordunak ez du ordaindu izana egiaztatu, ezta aurka egiteko idazkirik aurkeztu ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko (PZLbko) 816.1 artikuluaren arabera, prozesu monitorioan errekeritutako zorduna ez bada auzitegian agertzen, ordaindu izana egiaztatzeko edo aurka egiteko, zorraren adinako exekuzioa agintzeko autoa emango da.

Bigarrena.- Kasu honetan hori gertatu denez, bidezko da ohartarazpen-prozesua bukatutzat jotzea. Exekuzioa agintzeko, beharrezkoa da hartzekodunak idazkia aurkeztea eta lege prozesal bereko 539. artikuluan galdatutako postulazio-betekizunak betetzea.

XEDAPENAK

Amaitu egin da ohartarazpen-prozesua, Citibank España SAk Maria Jesús Vierna de la Rivaren aurka 3.636,90 euro erreklamatzeko sustatutakoa; behin hartzekodunak exekuzioa agintzeko eskaria aurkeztutakoan, galdatutako postulazio-betekizun eta guzti, erabakiko da.

Aurka egiteko modua: Epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa jarriz; hala ere, aurka egin arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLbko 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du Epaileak. Fede ematen dut.

Eta zorduna non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen da, jakinarazpen-zedula gisa balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

IDAZKARIA


Azterketa dokumentala