Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2009ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
6191

AGINDUA, 2009ko irailaren 29koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Juan de los Toyos» fundazioan egindako zenbait aldaketa eta fundazioaren patronatuko kideen kargu-kentzea eta kide berrien izendatzea onartzeko eta aldaketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena (lehen, fundazio horrek «Fundación Fordesas» zuen izena). Aldaketak: fundazioaren izena, helbidea, helburuak (zabalpen baten ondorioz), diruzain-karguaren aurreikuspena eta bere ahalmenak (horiek guztiak, fundazioaren estatutuetako 1., 5., 7., 14.g) eta 17.4 artikuluan zeuden jasota, hurrenez hurren).

Aztertuta geratu da Barakaldoko «Fundación Juan de los Toyos» fundazioak aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008ko abenduaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan Eta Gizarte Segurantza Sailean aurkeztu zen 2008ko abenduaren 2an Bilboko Carlos Ramos Villanueva notario jaunaren aurrean egindako eskritura (5.808 protokolo-zenbakia). Eskrituran honako hauek jasota daude:

" Aipatutako fundazioaren patronatuko kideen kargu-uztea eta izendapena, karguen onarpena eta hautapena, beraietako bakoitzaren onarpenarekin. Jendaurrean jartzen da ziurtagiri bana:

- Euskadiko Unión General de Trabajadores sindikatuaren Batzorde Betearazlearen onarpena, patronatuko kideen kargu-kentzea eta izendatzea direla-eta, UGT-Euskadiko idazkari nagusiak 2008ko irailaren 3an sinatua.

- Patronatuaren 2008-09-16ko bilerarena, patronatuko kide-kargua eta fundazioko lehendakari, idazkari eta diruzain karguak onartzeari buruzkoa. Jasota daude quoruma eta bozketaren emaitza, bai eta onarpena ere. Egungo idazkariak sinatu du eta lehendakariaren oniritzia jaso du. Jendaurrean jartzen da, orobat, patronatuaren bilera horretarako deialdia, Miguel A. Asporosa jaunak sinatua.

" Fundazioaren izena aldatzea, 1. artikulua; fundazioaren helbidea aldatzea, 5. artikulua; eta fundazioaren helburuen zabaltzea, 7. artikulua; bai eta kargu berri baten sorrera onartzea ere, diruzainarena (14.g) artikulua), eta bere ahalmenak (17.4 artikulua). Idazpuruan, patronatuaren 2008ko urriaren 27ko bilkuraren akta sartuta dago, idazkariak sinatua eta lehendakariaren oniritzia jasoa duena. Hor adierazita daude deialdia, quoruma eta bozketaren emaitza, bai eta haren justifikazioa ere. Ziurtagirian, aldatutako artikuluak osorik daude.

Bigarrena.- 2009ko irailaren 24an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean aurkeztu zen aurrekoaren eskritura osagarria, 2009ko irailaren 18an notario beraren (protokolo-zenbakia: 4.140) aurrean egindakoa. Hor emaileak, hots, Raúl Arza Vélez jaunak, Juan de los Toyos fundazioaren lehendakaria denez, adierazten du fundazioa eratu zenetik ez dela aldaketarik gertatu patronatuko osaeran, eta patronatuko kide kideen kargu-gabetzea eta kide berrien izendapena 2008ko irailaren 2an egin ziren; adierazten du, orobat, estatutuetan egindako aldaketek errespetatu egiten dituztela fundazioaren helburuak eta ez dagoela debekurik batere arlo horretan; eta hitzematen du fundatzaileari behar beste diru emango diola aldaketa horrek aurrekontuetan eta antolaketan eraginik izan ez dezan, fundazioaren bideragarritasuna kolokan jarriz -UGT-Euskadiko idazkari nagusiaren ziurtagiriak doaz erantsita-. Izenburuak Juan de los Toyos jaunaren zuzeneko biloben baimena dakar, amaren aldetiko aitonaren izena erabiltzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago honako xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; lehendakariak maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onesteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta beteta geratzen dira aplikazioak estatutuetan jasotako betebeharrak, eta bereziki, ekainaren 17ko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31., 10. eta ondorengo artikuluetan ezarritako baldintzak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 40. eta 41. artikuluetan -patronatuko kideen izendapen eta kargu-kentzeari dagokionez- eta erregelamendu horren 44. artikuluan -estatutuetan egindako aldaketari dagokionez- aurreikusitako baldintzak ere.

Hirugarrena.- Ez dago izen bera duen fundazio bat bera ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Lege eta arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- «Fundación Juan de los Toyos» fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea, agindu honetan adierazita dagoen bezala.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen data erantsita, 2008ko abenduaren 2an Bilboko notario Carlos Ramos Villanueva jaunaren (protokolo-zenbakia: 5.808) eskritura publikoarekin bat etorriz; notario beraren (protokolo-zenbakia: 4.140) eskritura beste eskritura batek osatu zuen, 2009ko abenduaren 18ko eskritura batek alegia. Agiri publikoetan adierazi bezala geratzen dira aldatuta artikulu hauek: 1., 5., 7., 14.g) eta 17.4. Beraz:

" Fundación Fordesas fundazioak Fundación Juan de los Toyos izena hartzen du (1. artikulua).

" Helbidea Barakaldon du, Batzar Nagusien kalea 4, 4. solairuan (5. artikulua).

" Bere sorrera-helburuen jarduerak zabaltzen dira (7. artikulua).

" Aurreikusten da diruzainaren irudia sortzea [14.g) artikulua] eta haren eginkizunak zehaztea (17.4 artikulua).

Hirugarrena.- Patronatuari dagokionez, honako hauek inskribatzeko agintzea:

1.- Honako kide hauek beren karguetatik kentzea:

Antonio Jesus José Frade Odriozola jauna

Fernando Velasco Montero jauna

Joaquín Sanchez Alvarez jauna

Carmelo Careaga Espínosa jauna

José Luis Méndez Gómez jauna

José Enrique Arroyo Villalva jauna

Jesús San Sebastián Solar jauna

Andrés Nieto Sanchez jauna

María Inmaculada Concepción Gonzalez Cuena andrea

2.- Patronatuko Kontseilu Nagusiko kide honako hauek izendatzea:

Raúl Arza Vélez jauna

Miguel Angel Asporosa Zuñiga jauna

Modesto Martínez Machín jauna

Felipe García Miravalles jauna

Pilar Collantes Ibáñez andrea

Emilia Málaga Pérez andrea

Javier Bermejo Rol jauna

3.- Honako hauek kargudun izendatzea:

Lehendakaria: Raúl Arza Vélez jauna

Diruzaina: José Ramón (Montxo) Lopategui Martín jauna

Idazkaria: Miguel Angel Asporosa Zuñiga jauna

Inskripzio horiek egin ondoren, Patronatua honela osaturik geratzen da:

Lehendakaria: Raúl Arza Vélez jauna

Diruzaina: José Ramón (Montxo) Lopategui Martín jauna

Idazkaria: Miguel Angel Asporosa Zuñiga jauna

Patronatuko kide bokalak: Damaso Casado Cuevas jauna

Modesto Martínez Machín jauna

Felipe García Miravalles jauna

Pilar Collantes Ibáñez andrea

Emilia Málaga Pérez andrea

Javier Bermejo Rol jauna

Carlos Trevilla Rojo jauna

Laugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 29a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala