Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2009ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6183

EBAZPENA, 2009ko urriaren 26koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Alejandro Ibáñez Echeverria jauna unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: «Gizarte Zientzien Didaktika» Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2009ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009-08-11ko BOE eta 2009-08-11ko EHAA).

2009ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez (2009-08-11ko BOE eta 2009-08-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Alejandro Ibáñez Echeverria jauna, 34086416-W NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra (jakintza arloa: «Gizarte Zientzien Didaktika», kodea: PTUC8/1-D00024-2, Saila: Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna, gaztelania-euskara). Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2009ko urriaren 26a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta,2009-01-26ko Ebazpena, 2009-02-24ko EHAA.

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala