Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2009ko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6181

EBAZPENA, 2009ko urriaren 23koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Javier Gutiérrez García jauna unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: «Geometria eta Topologia»). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2009ko uztailaren 13ko ebazpenaren bidez egin zen (2009-08-11ko EBO eta 2009-08-11ko EHAA).

2009ko uztailaren 13ko ebazpenaren bidez (2009-08-11ko EBO eta 2009-08-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ebatzi du ondoren zehazten den izendapena egitea, horretarako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitaeei buruzkoak (abenduaren 24ko EBO), 65. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, eta lege horrekin bat datozen gainerako xedapenez baliatuz. Hortaz:

Javier Gutiérrez García jauna, 16274530-Y NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titular izendatzen dut. Jakintza arloa: «Geometria eta Topologia»; Kodea: TUC8/1-D00127-22; Saila: Matematika; Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa; Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna, gaztelania-euskara; Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita; hala xedatzen du 107. artikuluan eta hurrengoetan azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2009ko urriaren 23a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2009-01-26ko ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala