Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2009ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
6151

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko lur azpiko ura kontrolatzeko sarearen mantentze-lanak» xede duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (URA/025A/2009 espedientea).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/025A/2009.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko lur azpiko ura kontrolatzeko sarearen mantentze-lanak.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Egiteko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egiteko epea: 12 hilabeteko epea ezartzen da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik kontatuta.

3.- Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko osoa: berrehun eta laurogeita hamabost mila eta zortziehun (295.800) euro, BEZ barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Plangintza eta Lanen Zuzendaritza. Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusia. Arabako Teknologi Parkea.

b) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 Eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01510.

d) Telefonoa: 945 01 17 11.

e) Faxa: 945 01 17 01.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2009ko abenduaren 21a, 12:00ak baino lehen.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan adierazitakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko abenduaren 21a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 Eraikina. Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01510.

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabetetan, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaeren edo hobekuntzen onarpena: bai, hobekuntzak onartzen dira, administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan (31.3 puntua) eta administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 Eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01510.

4) Eguna: 2010eko urtarrilaren 14a.

5) Ordua: 10:00.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Albert Einstein 46 - 3., E-7 Eraikina, Miñao (Arabako Teknologi Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01510.

4) Eguna: 2010eko urtarrilaren 26a.

5) Ordua: 11:00.

10.- Bestelako informazioa.

11.- Iragarkien gastuak:

BOE: bostehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita lau zentimo (548,24), esleipendunaren kontura.

EHAA: hirurehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52), esleipendunaren kontura.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): 2009-10-29.

13.- Hala badagokio, deialdiei buruzko datuak ageri diren edo agiriak lor daitezkeen atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info eta www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala