Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2009ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
6149

LEHIAKETA. Iragarkia, «Zuzenean Zerbitzuaren herritarrei arreta emateko kanal telefonikoaren zerbitzuen kontratazioa» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/039/2009 espedientea).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazioko sailburua.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: C02/039/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburuaren deskribapena: «Zuzenean Zerbitzuaren herritarrei arreta emateko kanal telefonikoaren zerbitzuen kontratazioa».

b) Ataletan eta zenbakitan banatuta: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epa: kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik 2011ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: premiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: Eskaintzak baloratzeko anitz irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 1.465.517,24 euro + BEZaren 234.482,76 euro, guztira 1.700.000 euro.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak jasotzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko azaroaren 30ean, goizeko 10:00etan.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Egiaztatzeko moduak:

- Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: aurreko bi urteetan (2007 eta 2008an) izandako negozioaren bolumenari buruzko erantzukizunezko adierazpena.

- Kaudimen teknikoa: azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda; horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publikoak edo pribatuak jasoz. Zerbitzu edo lanak honela egiaztatuko dira: hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean, eskumena duen erakundeak egin edo bisatutako ziurtagirien bidez; hartzailea pertsona pribatua denean, honek egindako ziurtagiri baten bidez edo, ziurtagiririk ez balego, enpresaburuaren aitorpen baten bidez.

Baldintzak:

- Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: egiaztatzen den urteko negozioaren bolumena seiehun mila (600.000) euro baino handiagoa izan beharko da.

- Kaudimen teknikoa: azken hiru urteetan telefono deiak erantzuteko zerbitzu bat gutxienez egin dela egiaztatu beharko da eta horren urteko kopurua berrehun mila (200.000) euro baino handiagoa izan beharko da.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2009ko azaroaren 30ean, goizeko 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak onartzea: ezin izango da aldaerarik aurkeztu.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: C gutun-azalak irekitzea, 2009ko abenduaren 10ean. B gutun-azalak irekitzea, 2009ko abenduaren 15ean.

e) Ordua: goizeko 12:00etan (bai C bai B gutun-azalak irekitzeko).

10.- Bestelako argibideak.

a) Esleitzeko irizpideak:

a.- Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz: eskaintza ekonomikoa (50 puntu).

b.- Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: Lan-metodologia (50 puntu).

b) Espediente honetan baimenduta dago kontratazio elektronikoaren prozedura erabiltzea, www.contratacion.info edo www.euskadi.net helbideen bidez.

11.- Iragarkien gastuak: 398,52 euro.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).

13.- Dagokionean, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: kontratatzailearen profila: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 9a.

Ogasun eta Finantza sailburuaren 1988ko otsailaren 17ko Agindua betez,

Idazkaritza Teknikoko burua,

ARANTXA ARBELAITZ GELBENZU.


Azterketa dokumentala