Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2009ko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6143

AGINDUA, 2009ko irailaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lazkaoko (Gipuzkoa) «San Benito Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Haur Hezkuntzako 1. zikloko instalazioak aldatzeko baimena ematen duena.

Lazkaoko (Gipuzkoa) «San Benito Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak, Haur Hezkuntzako 1. zikloko instalazioak aldatzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ondokoak ikusi ondoren: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena —dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion—; eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere, honako hau:

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2009-2010 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloko lau instalazioak aldatzeko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 20002517.

Izen espezifikoa: «San Benito Ikastola».

Titularra: San Benito Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Euskadi enparantza, z.g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 13 unitate, 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntzan: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezian: 3 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.

- Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.

2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala