Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
6120

IRAGARKIA, Company Naturocio Travel & Holiday Agency SL sozietateari zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak zehapen-espedienteari buruz 2009ko irailaren 29an egindako Ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Company Naturocio Travel & Holiday Agency SLri aipatu zehapen-espedienteari buruzko ebazpenaren jakinarazpena egiten saiatu arren -azken helbide ezaguna, Hurtado Ametzaga kalea, 27, 3. solairua, Bilbao-, ezin izan da lortu, eta beraz testu osoa jasotzen duen honako iragarkia argitaratzen da:

Zehapen-prozedura ebazteko proposamena:

Espediente zenbakia: 48A001-45-2009 48-OK-E-2009-45.

Titularra: Company Naturocio Travel & Holiday Agency SL.

NAN/IFK: B-54126305.

AURREKARIAK

Bat.- 2008ko azaroaren 19an jasotako 3800 aktaren jarraipen gisa, dokumentazioa eta beste zenbait argibide eskatuz, 2009ko martxoaren 11n Bizkaiko Lurralde Bulegoko Merkataritza, Kontsumo Turismoko Ikuskaritzak bisita bat egin zion Company Naturocio Travel & Holiday Agency SLri (Hurtado Ametzaga kalea, 27, 3. solairua, 4. bulegoa, Bilbao), eta hauxe jaso zen 04041 zenbakia duen aktan,

«Aipatutako Aktarekin lotutako ikuskatze-bisitaren arrazoia jakinarazi da. Aipatutako Aktak Madrilgo Erkidegotik inhibitutako erreklamazioak barne hartzen zituen, eta erreklamazio horiek " programa de fidelización de servicios vacacionales y turísticos denominado Vip Vacances" izendapeneko zerbitzu-kontratuen ondorio ziren.

Agerraldia egin duenari eskatzen zaio arestian aipatutako kontratuetatik hiru aurkez ditzala, haiek aztertzeko, eta haien edukia egiaztatzeko.

Agerraldia egin duenak jakinarazi du ez dakiela aipatutako zerbitzua - " programa de fidelizacion de servicios vacionales y turisticos denominado Vip Vacances" izenekoa - gauzatu den ala ez. Ondorioz, hizpide dugun enpresari eskatzen zaio hamar egun balioduneko epean aipatutako Aktaren data - 2008ko azaroaren 19a - baino beranduago eginiko hiru kontraturen kopia bidaltzeko.

Eskaera hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegora (Concha Jeneralaren kalea, 23, Bilbao) bidaliko da.

Jasota geratu da eskatutako kontratuak eskuratu ez badira - haiek gauzatu ez izateagatik - idazkia bidali beharko dela aipatutako erakundera eta helbidera».

2009ko apirilaren 3an aurkeztu zuen erakunde interesatuak Bizkaiko Lurralde Bulegoan eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera, eta eskaera horri ezezkoa eman zitzaion, epez kanpo egin izanagatik.

Horregatik, zehapen-espedientea irekitzeko Ebazpena eman zen egunean, agirien artean ez zegoen eskatutako dokumentazioa.

Bi.- 2009ko ekainaren 22an, Kontsumo zuzendariak Company Naturocio Travel & Holiday, SLri zehapen-espedientea irekitzeko ebazpena eman zuen.

Hiru.- Espedientean dagoen Posta Zerbitzuaren hartu-oharpenean adierazten denez, zehapen-espedientea irekitzeko erabakiaren jakinarazpena 2009ko uztailaren 13an jaso zen eta Legeak aurreikusitako epea iragan ostean ez da inolako alegaziorik egin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Ezarritako epearen barruan, alegaziorik aurkeztu ez denez, espediente honen hurrengo faseak izapidetuko dira.

Bi.- Gertakari horiek abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b) artikuluan xedatutakoarekiko arau-hausteak dira (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.), izan ere, artikulu horretan honako kontsumoaren arloko arau-haustetzat jotzen da,

«Ikuskatze-lanak errazteari dagokionez, aurka jartzea, uko egitea edo oztopoak ipintzea, eta berdin agintari eskudunek nahiz euron agenteek eskatzen dituzten datuak edo informazioa emateari dagokionez ere, agintari edo agente horiek informatu, zaindu, ikertu, ikuskatu, izapidetu eta gauzatzeko lanetan dihardutela; halaber, informazio okerra edo gezurrezko dokumentazioa ematea, eta, bereziki, lege honetako 48. artikuluan ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Hiru.- Administrazio arloko arau-hauste hori arintzat sailkatu behar da, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 52.2. artikuluan agindutakoaren arabera (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zenbakia).

Lau.- Company Naturocio Travel & Holiday, SLri aipatu arau-haustea egotzi dakioke.

Bost.- Adierazitako arau-hausteari 25.000 eurora arteko diruzko zehapena dagokio, 6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aipatutako arauaren 54. artikuluan ezartzen denez, zehapenaren zenbatekoa jakiteko, honakoa izan beharko da kontuan: legez kanpoko jarduerak sortutako salmenta-kopurua, legez kanpo lortutako etekinaren zenbatekoa, arau-hausteak prezioei egin ahal izan dien kaltea, tarteko diren sektoreei egin ahal izan dien kaltea eta merkatuan izandako nagusitasun-egoera.

Azaldutako aurrekariekin eta oinarri juridikoekin bat etorriaz ondoko proposamena aurkezten dut:

Ebazpen-proposamena

Company Naturocio Travel & Holiday, SLri (B-54126305 IFK) 6.000 euroko diru-zehapena ezartzea.

Dena den, zuk erabaki beharko duzu.

Kontsumo zuzendaria.

Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraituz (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48. zenbakia) interesdunari ebazpen proposamena jakinarazi beharko zaio. Adierazi egin beharko zaio, halaber, ebazpen-proposamen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko epea dagoela alegazioak aurkezteko, eta epeak dirauen bitartean espedientea eskuragarri egongo dela kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak egin ahal izateko.

Bilbao, 2009ko irailaren 29a.

Prozeduraren instrukzio-egilea,

M.ª CONCEPCIÓN SAMANIEGO RUIZ DE INFANTE.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1922 Legea aldatu zen.

Bilbao, 2009ko urriaren 22a.

Merkataritza eta Kontsumo koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZKURAIN.


Azterketa dokumentala