Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
6119

IRAGARKIA, 482/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, Miren Karmele Diaz Ruedak, prozedura laburtuaren bidezko 482/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2010/2009 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren berri 2009ko maiatzaren 8an eman zitzaion interesdunari eta ebazpen horren bidez ezetsi zen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 867/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu 867/2008 Ebazpenaren bidez, argitaratzeko agindu zen oposizioaldia gainditu zuten izangaien behin betiko txanda askeko zerrenda, azken puntuazioaren arabera, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaile-kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeetan destino duten pertsonal estatutario izendatzeko.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala