Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6118

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Mariano Cortés Sáez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak honako hau eman du

EDIKTUA

Beherago aipatzen den diru-laguntzen espedientearen onuradunari ezin izan diogu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua; hortaz, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan ezartzen dena betetzeko (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek), hona hemen onuradunari eskatu behar zaizkion dokumentuok:

- Enpresaren bankuaren datuen altako fitxa, eskatzaileak eta dagokion banku-entitateak sinatuta eta zigilatuta..

Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela-eta: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako eta aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman ez; edo beste arrazoiren bat dela-eta. Horregatik, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez. Argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea ematen da, lehenago aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (hona hemen helbidea: Donostia kalea, z/g Vitoria-Gasteiz, 01010) aurkezteko, bai zuzenean, bai arestian aipatu Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukan eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa betez.

Espediente zk. Expediente n.º Enpresa Empresa

G-551-1367-2008-A Coron Gaceo, Sendoa

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala