Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6117

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariaren Ebazpena jakinarazten duena. Horren bidez, SD3-00263/98 espedientean M.ª Ángeles Aranda Campos andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaien Saileko Zerbitzu zuzendariak Ebazpena eman zuen 2009ko maiatzaren 6an, eta M.ª Ángeles Aranda Campos andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartezintzat jo zuen.

Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.- Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala