Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6115

LEHIAKETA PUBLIKOA, laneko segurtasun eta osasunaren gaineko sentsibilizazio- eta komunikazio-kanpaina egitekoa (OS-S-11-2009 espedientea).

Kontratuaren helburua: laneko segurtasun eta osasunaren gaineko sentsibilizazio- eta komunikazio-kanpaina bat kontratatzea.

Erakunde esleitzailea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Dinamita bidea z.g., 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia). Telefonoa: 94 403 21 06. Faxa: 94 403 21 00.

Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

Izapideak: presakoak eta prozedura irekia.

Lizitaziorako gehienezko aurrekontua: 238.960 euro, zerga guztiak barne.

Gauzatzeko epea: organo kontratatzaileak hasteko agindua ematen duenetik 2009ko abenduaren 31 arte.

Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Sailkapena: T taldea, 01 azpitaldea eta B kategoria.

Agiriak eta argibideak: argibideak Osalaneko Zuzendaritza Nagusian eskura ditzakete interesatuek (Dinamita bidea, z/g, Gurutzeta-Barakaldo, Bizkaia). Eta interneteko helbide hauetan ere eskura daitezke: www.ej-gv.es eta www.osalan.net

Behin-behineko fidantza: ez.

Eskaintza-eredua: Administrazio-klausula zehatzen pleguan eranskin gisa datorrena.

Aurkezteko epea eta lekua: azaroaren 26a, 10:00etan. Lekua: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Mahaia, Lakua I, Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz.

Jendaurrean irekitzea: «C» gutun-azalen eskaintzak 2009ko abenduaren 2ko 12:00etan irekiko dira jendaurrean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Mahaian (Lakua I, Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz).

«B» gutun-azalen eskaintzak 2009ko abenduaren 4ko 12:00etan irekiko dira jendaurrean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Mahaian (Lakua I, Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz).

Aurkeztu beharreko agiriak: lizitatzaileek hiru gutun-azal aurkeztu beharko dituzte («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

Beste argibide batzuk: espediente honetan kontratazio elektronikorako prozedura erabiltzeko baimena eman da www.contratacion.info edo www.euskadi.net helbidearen bidez.

Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-agiria eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52).

Barakaldo, 2009ko azaroaren 2a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala