Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
6114

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Legorretako zatiaren obra zibilaren eraikuntza» helburu duen obra-kontratu administratiboa esleitu dela ezagutarazten duena (KBN C01/008/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/008/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Legorretako zatiaren obra zibilaren eraikuntza.

c) Loteak: ez da halakorik.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: lizitazio-iragarkia 2009ko maiatzaren 12an bidali zuten Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera. Argitaratu berriz, 2009ko maiatzaren 25eko 97. EHAAn argitaratu zuten, 2009ko apirilaren 28ko 103. EBOn eta 2009ko maiatzaren 13ko kontratatzailearen profilean.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren edo, hala badagokio, gastu-adierazlearen gehienezko aurrekontua: 67.302.614,39 euro + 10.768.418,30 euro, BEZari dagozkionak; guztira: 78.071.032,69 euro.

5.- Esleipena.

Eguna: 2009ko urriaren 20a.

b) Kontratista: aldi baterako enpresa-elkartea: Acciona Infraestructuras SA - Excavaciones Viuda de Sainz SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita zortzi milioi bederatziehun eta berrogeita lau mila bostehun eta hogeita zortzi euro eta berrogei zentimo, (68.944.528,40), BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1988ko otsailaren 17ko Aginduari jarraituz,

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.


Azterketa dokumentala