Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6111

EBAZPENA, 2009ko irailaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Beasaingo Udalak sustatutako «Itola II 48 Areari buruzko Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena.

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluaren arabera, I eranskinaren A) paragrafoan azaltzen diren planek (eta plan horien barne dago «Itola II 48 Areari buruzko Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa» delakoa) ingurumenean duten eraginari buruzko Ebaluazio Bateratua beharko dute, plangintzako lehen faseetan alternatiba egokienak aukeratzeko eta ingurumenean izango duten eraginaren analisia eta balorazioa egiteko, jarduera desberdinen ondorio metagarri eta sinergikoak kontuan hartuz.

Era berean, «Itola II 48 Areari buruzko Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa» izeneko plana hainbat planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen aplikazio-eremuan dago. Lege horren 9. artikuluan ezartzen denez, ingurumeneko organoak ezarriko ditu ingurumenaren iraunkortasunari buruzko txostenaren xehetasun-maila eta zehaztasun-gradua erreferentzia-dokumentu bat emanez, eragindako herri-administrazioak eta publiko interesduna identifikatu eta haiei galdetu eta gero. Dokumentu horretan, gainera, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ingurumen irizpide estrategikoak, ingurumen helburuen adierazleak eta iraunkortasun printzipioak adieraziko dira.

Beasaingo udalak 2009ko uztailaren 21ean hasi ditu izapideak «Itola II 48 Areari buruzko ¨Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa» delakoak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiteko.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren arabera, Ingurumen Sailburuordetzari dagokio Plan eta Programek ingurumenean izango duten eraginari buruzko txostenak egiteko eskumena.

Espedienteko agiriak aztertu ondoren eta zenbait plan eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 (1) Legearen 9. artikuluan aurreikusitako izapideak betez, Ingurumen Sailburuordetzak honakoa

EBATZI DU:

1.- Ingurumen ondorioetarako soilik, Beasaingo udalak sustatutako «Itola II 48 Areari buruzko ¨Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa» izeneko planaren erreferentzia-dokumentua egitea.

2.- Txostena honakoa da:

2.1.- Aurrekariak.

48 Itola II Eremuaren Beasaingo Arau Subsidiarioen Aldaketaren helburua industria-lurzoru berri baten sailkapena lortzea da, 6 Itola I Sektorearen jarraipen gisa, Abiadura Handiko Trenaren trazadurara arte.

1999ko otsailaren 26an behin-betiko onartutako Arau Subsidiarioetan, sailkatu nahi den esparrua jada lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta eta industria-lurzoru bezala kalifikatuta zegoen. 2004ko urriaren 13an onartutako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntual baten bidez, desklasifikatu zen, Abiadura Handiko Trenaren eta bere babes-banden trazaduraren eskakizunen ondorioz.

Abiadura Handiko Trenaren Egite Proiektua behin idatzita, eta horren behin-betiko trazadura ezagututa, Aldaketa honen helburu den 48 Itola II Eremua deituriko esparrua berriz ere sailkatzeko izapideei hasiera eman zitzaien.

2009ko uztailaren 21ean, Beasaingo Udalak Erreferentziako Dokumentua igortzea eskatu zuen. Aurretiazko kontsulten izapidearen hasiera 2009ko abuztuaren 12an jakinarazi zitzaion Udalari.

Erreferentziako Dokumentu hau egiteko, 2009ko ekainean «Toledo Taldea Arquitectura y Urbanismo SLP» arkitekto taldeak Aldaketaren Memoria eta Ingurumen Inpaktuaren gaineko Ebaluazio Bateratuaren Ikerketa aztertu zituen.

2.2.- Egindako kontsultak.

2009ko abuztuaren 9an, iragarki bat argitaratu zen prentsan, publiko interesduna identifikatzeko eta kontsultatzeko, eta publiko horren eskura jarri zen espedienteko dokumentazio guztia, bai Ingurumen Sailburuordetzaren egoitzan eta baita Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko web orrian ere.

Publiko interesdun gisa izendatzeko eta alegazioak aurkezteko epea 2009ko irailaren 15ean amaitu zen. Epealdi horretan, ez da inor publiko interesdun gisa izendatu eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Era berean, Ingurumen Sailburuordetza honek ondorengo erakunde hauei egin die kontsulta:

- Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.

- Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritza.

- Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

- Uraren Euskal Agentzia.

- Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.

- Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza.

- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza.

- Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kulturako Zuzendaritza Nagusia.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hirigintzako Zuzendaritza Nagusia.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

- IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa.

- Ekologistak Martxan elkartea.

Arauzko epea bukatuta, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza, proposamenak jaso dira.

Aipatu erantzunak Itola II 48 Areari buruzko ¨Beasaingo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuntza eta egokitze Testu Bateratuaren Aldaketa eta Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren ikerketa egiterakoan kontuan izan beharko dira.

2.3.- Aldaketari aplika daitezkeen ingurumen-irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak.

Aldaketa egiteko, nagusiki Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2007-2010); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean; ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuan. Dekretu horren bidez, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onartzen da; eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotako irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak oinarritzat hartuko dira.

Horretaz gain, Plangintza Urbanistikoa idazteko iraunkortasuneko irizpideak jasotzen dituen Eskuliburuaren gidalerroak jarraitu beharko dira (Eusko Jaurlaritza, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko SAila. Martxoa, 2005). Horrek lehentasuna ematen die hiri eta herri trinko eta anitzei.

Zehazki, hurrengo ingurumen-irizpideak ingurumen-irizpide estrategikoak kontsideratuko dira, aldaketak ingurumenean izan ahal dituen eragin garrantzitsuekin lotura dutelako eta horiengatik ingurumen-ebaluazioa egin delako.

1) Planeamenduak erantzun behar dituen beharrak zorroztasunez aztertzea, dimentsionamendua, edo eskaintza saihestuz. Udalerrian okupatzeke dagoen industria-lurzoruaren eskuragarritasuna eta horrek aurreikusitako garapenerako duen gaitasun posiblea kontuan hartu beharko dira. 2008ko Udal planak hurrengoa ezartzen du; jarduera ekonomikoetara zuzendutako lurzoruko 77,38 hektareetatik, hiri-lurzoruko 12,63 Ha eta lur urbanizagarriko 17,71 Ha libre daude.

2) Lurzorua zentzuz eta intentsitatez erabiltzea (2), jadanik artifizializatutako lurzoruaren erabilera lehenetsiz. Halaber, lur kutsatuen berreskuratzea lehenetsi behar da.

3) Ahal den neurrian, gaur egun garatu gabe dauden eta 100 urteko itzulera epeko uholdeak jasateko arriskua duten eremuen artifizializazioa saihestea.

4) Hirietan bereizketa eta sakabanatzea saihestea, erabilerak eta jardunak era askotakoak izanik, horiek guztiak espazioan egokiro uztartzea eta ezkontzea ahalbidetuz, jendea ahalik eta gutxien mugiarazita (3).

5) Pertsonen mugikortasun-eskaerari erantzuteko, oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio kolektiboa erabiltzea sustatzea. Motorrik gabeko mugikortasuna eta garraio publikoa sustatzea.

6) Hiri-zonan dauden berdeguneen eta ibai-zatien ingurumen-kalitatea hobetzea, hiri-inguruetan Biodibertsitatea gehiago kontserbatzeko. Baliabidearen eta inguruaren babesak, kontserbazioak eta berriztapenak lehentasuna izango dute. Bereziki, lurralde eta hirigintzako antolamenduaren planek eta tresnek beren babeserako eta bere inguruaren kontserbaziorako neurri egokiak ezarri beharko dituzte (4). Esparruan Estanda erreka dago eta Aldaketak eragina izango du horren gainean.

7) Landaredia kontserbatzen dela zaintzea, bereziki, basoak, landare-multzoak, hesiak, eta ertzetako landaredia (5). Gipuzkoako baso-masak beren azalera eta dibertsitate guztiarekin kontserbatu behar dira, basoen babes, ekoizpen eta giza funtzioak direla eta (6). Proposatutako esparruaren barruan, Estanda errekaren ertzetan haltzadi bat aurkitzen dugu.

8) Paisaia-faktorea udal-plangintzaren barruan sartzea, bere babesa, kudeaketa eta antolamendua sustatuz, Paisaiaren Europako Hitzarmenak ezartzen duen bezala.

Aldaketak modu esplizituan ingurumen-irizpide estrategiko horiek guztiak nola eta zein neurritan garatzen dituen identifikatu behar du.

2.4.- Ingurumen-Iraunkortasun txostenaren hedadura, xehetasun-maila eta zehaztasun-maila.

Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean aipatzen den ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuari (IEEB) buruzko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan adierazitako ingurumenaren gaineko ebaluazio bateraturako azterlanean sartuta dagoela ulertu behar da.

Beraz, aldaketak ingurumenean duen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana izango du eta ondorengo araudian ezarritako gutxieneko edukiak eta egitura jasoko ditu: uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskina eta apirilaren 28ko 9/2006 Legearen I. eranskina.

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko azterlaneko atal bakoitzean jasotzen diren alderdien edukia eta norainokoa, berrikuspenak sustatzen dituen esparruari eta jarduera zehatzei berariaz dagozkienak izango dira.

Aurrekoarekin bat etorriz, ingurumen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanean garatzen diren atalek ondoko metodologi eskema hau izan behar dute:

1) Aldaketaren helburu estrategikoak eta helburu horiek lortzeko beharrezkotzat jotzen diren bideak deskribapena.

2) Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginen analisia.

3) Aldaketak eragina izango duen eremuko ingurumena aztertu, diagnostikatu eta baloratzea.

4) Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumen-azterlana. Aukeratu den konponbidearen justifikazioa.

5) Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikazioa eta balorazioa.

6) Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.

7) Aldaketaren eraginak gainbegiratzeko programa.

8) Laburpen-dokumentua.

9) Dokumentazio grafikoa.

Aztergai dugun dokumentuaren ezaugarriak eta egin ditugun kontsultetatik aterarako ondorioak kontuan izanda, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanak aipatutako atalak garatu behar izango ditu, ondoren adierazten den zabalera eta zehaztasun-mailarekin:

2.4.1.- Aldaketaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko kontsideratutako alternatiben deskribapena.

Atal honetan aldaketaren helburuak jaso behar dira, gertakarietatik abiatuz eta horien existentzia eta ezaugarriak diren moduan identifikatu behar dira. Era berean, horiekin bat datozen eta egin diren proposamenak justifikatzeko aukera eman behar dute, modu labur baino egoki batean. Ingurumen-helburuak bereziki azpimarratu behar dira, eta Erreferentziako Dokumentu honen 2.3 atalean adierazitako ingurumen-irizpide estrategikoetan nola sartu diren modu esplizituan adieraziko da.

Ingurumen alorreko irizpide estrategiko horiek berrikuspen lantzean txertatuta, ingurumenean sortutako kalteei aurre hartu nahi zaie, ondoren konpontzen ibili beharrean. Horrela, garapen iraunkorra sustatu eta neurri zuzentzaile eta konpentsaziozkoen beharra gutxitu nahi da. Hori dela eta, aukerak (kokapeneko edota garapeneko edo beren ekintzetako edota aldi baterako eremuen proposamenen alternatibak) bilatu behar dira aldaketaren aurreikusitako helburuak, eta batez ere, aipatutako ingurumeneko irizpide estrategikoak beste era batera garatzeko.

Aldaketaren proposamenak, gutxienez, lurzoruaren antolamenduko eta proposatutako ekintzen kokapeneko alternatiba posibleak jaso behar ditu, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.

2.4.2.- Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginen analisia.

Aldaketak aplikazio-eremu bera duten beste planekin duen ingurumen-bateragarritasuna justifikatu behar da. Ingurumen-inpaktuaren gaineko baterako ebaluazioa izan duten hierarkia maila altuago batean dauden planak identifikatuko dira, eta horrela izanez gero, Aldaketak aipatutako ebaluazioetan ezarritako jarraibideekin duen bateragarritasuna aztertuko da.

Beste batzuen artean, hurrengo plan eta programekin duen bateragarritasuna aztertuko da, eta egokia bada, baita ingurumen-inpaktuaren gaineko ebaluazio bateratuarekin duena ere:

a) EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak.

b) Goierriko lurraldearen zatiko plana.

c) EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (isurialde kantauriarra) eta bere 1. aldaketa.

d) EAEko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

e) EAEko Ekonomia Jarduera eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurraldearen Arloko Plana.

f) EAEko Uholdeak Saihesteko Plan Integrala eta EAEko hiriguneak urpean geratzeko arriskua aztertzeko lana (2001-2005).

g) Bisoi Europarraren Mustela lutreola Kudeaketa Plana Gipuzkoan (2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua).

h) Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak 2008-2012.

i) Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa.

Ingurumen-alorreko bateraezintasunik baldin badago goragoko maila bateko plan eta programekiko, baliogabetu edo ordeztu egin behar dira hartutako erabakiak.

2.4.3.- Aldaketak eragiten duen eremuaren ingurumen-analisia, diagnostikoa eta balorazioa.

Lurralde-eremu horretako ingurumenaren egoerari buruzko alderdi garrantzitsuenak aipatu behar dira, aurreikusitako erabileretarako duen harrera-ahalmena eta aldaketa aplikatu ezean egoera horrek izango duen bilakaera; eraginik handiena jasango duten aldeetako ezaugarriak azpimarratuko dira.

Horretarako, eremuaren balioa identifikatu behar da beharrezko xehetasun mailarekin, hurrengo aldeen analisiaren bidez:

1) Eragin handia jasan dezaketen guneetako ingurumen-ezaugarriak.

- Bisoi Europarraren (Mustela lutreola) Lehentasuneko Banaketa Eremuaren eta Zatitutako Belarriko saguzarraren (Myotis emarginatus) eta ferra-saguzar handiaren (Rhinolophus ferrumequinum) Interes Bereziko Eremuaren gaineko afekzio posibleen irismena aztertu beharko da.

- Jabari Publiko Hidraulikoa eta baita poliziarenak diren zonak eta afektatutako ibaietako (Estanda) ertzen zortasun-zona ere.

- Dauden landare-komunitateak ere bai, eta zehazki, dauden interes komunitarioko habitatak. Dauden landare-komunitateen ezaugarriak eta tamaina zehaztasun gehiagorekin deskribatu beharko dira, planak eragindako landare-mota bakoitzaren azalera, bere ezaugarriak, aleen heldutasuna, kontserbazio-maila eta egitura-konplexutasuna zehaztuz eta baita sailkatutako edo babestutako espezieen presentzia eta horien balio ekologikoa adieraziz ere. Baliotsuenak diren osagaiak nabarmendu beharko dira. Horien kartografia egingo da, eskala egokian, dauden landare-komunitateen kontserbaziorako balio erlatibo handienaren arabera.

2) Plan Berezirako garrantzitsuak izan daitezkeen ingurumen-arazoak (urak har ditzakeen aldeak, kutsatutako, eraldatutako edo higadura handiko lurzoruak, kutsadura akustikoa, kutsadura atmosferikoa eta abar). Honako hau kontuan hartuko da:

2.a.- 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Planak arrisku naturalen mapa bat jaso behar du. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren txostenean jasotzen den informazioa kontuan izango da.

2.b.- Edateko uraren hornidura-sistemez gain, eta ibai eta erreken ertzetako LAP-ren C.3 atalarekin bat etorriz, akuiferoak eta ur-bilketa nabarmenenak identifikatu eta kartografia egingo da, bereziki giza kontsumora zuzendutakoak. Era berean, horien funtzionamendu hidrogeologikoa (birkarga-eremuak eta abar) eta urrakortasun-arriskua aztertuko da, dagozkion babes-neurriak ezartzeko helburuarekin. Aurrekoa kontuan hartuta, aipatu egiturek eta hornidura-baliabideek aldaketan aurreikusitako sektoreen eskariari aurre egiteko nahiko ahalmena dutela aztertu eta kuantifikatuko da (7), baliabide hidrikoen gainean inpaktu negatibo nabarmenak ez sortzeko helburuarekin.

2.c.- Beasaingo Udalak Uraren Euskal Agentziari ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 7.l) eta 7.k) artikuluek ezartzen dituzten txostenak eskatu behar dizkio.

2.d.- Proposatutako esparruaren barruan, kutsadura izan dezaketen lurzoruen inbentarioan jasotako esparru bat dago (20019-00002 kodea). Lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketarako otsailak 4ko 1/2005 Legea aintzat hartuz, lurzoru kutsatu edo hondatu bat egoteak lurzoru horretarako erabilera baten esleipena baldintzatu dezake edota izan behar duen erabilera beraren funtzioak aurrera eramateko ahalmena horri itzultzera zuzendutako neurri zuzentzaileen beharra, edo baita, lurzoruaren baldintzak bere aurreko egoerara zuzendutako neurrien beharra ere. Kutsadura sortu izan dezakeen jarduera edo instalazio (8) bat jasaten edo jasan duen lurzoru baten kalifikazio-aldaketa eginez gero, lurzoruaren kalitatearen aitorpen-prozedurari hasiera eman beharko zaio, 1/2005 Legearen 17.1.d) atalean ezartzen den bezala.

2.e.- 37/2003 Legeak (9) eta 1367/2007 Errege Dekretuak ezartzen duten bezala, Aldaketak esparruaren zonakatze akustikoari dagokion mugapena jasoko du, dauden bide-azpiegituren zortasun akustikoa kontuan hartuz (10). Aipatutako zonakatzeak aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako metodologia jarraitu beharko du.

Aipatu zonakatzeak lehen aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako metodologia jarraitu beharko du. Aipatu zonakatzea eginda, kalitate akustikoko helburu aplikagarriak aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan adierazitakoak izango dira. Kalitate akustikoko helburu horiek esparruaren hartze-gaitasuna zehazterako orduan kontuan izan beharko dira eta alternatibak sortzeko eta aukeratzeko irizpidetzat erabili beharko dira.

3) Ingurumenari dagokionez berebiziko garrantzia duten eremuak:

3.a.- Esparrua bisoi europarrerako (Mustela lutreola) Lehentasuneko Banaketa Zona da.

3.b.- Balio agrologiko handiko lurzoruak. Kontuan izan beharko da esparru inguruan dauden lurzoru mota hauen izan daitekeen eragina.

3.c.- Esparruan dagoen Haltzadi Kantauriarra. Lehentasunezko habitata 91E0*.

3.d.- Jabari Publiko Hidraulikoa eta baita poliziarenak diren zonak eta afektatutako ibaietako ertzen zortasun-zona ere. Esparruan Estanda ibaiaren ertzak eragiten ditu.

3.e.- Lekuko eremuarekin lotura-interesa duten paisaiako elementuak identifikatzea iradokitzen da, korridore ekologikoen eskala anitzeko sare bat garatzea posible izateko. Lekuko korridore horien helburuak interes konektorea duen paisaiako elementuak identifikatzea eta babestea, horien gaineko inpaktuen prebentzioa egitea eta horien arteko konektibitatea hobetzea izango lirateke. Kasu horretan, Estanda ibaia zonan garrantzi handia duen elementu konektorea dela kontsideratu daiteke.

Beharrezko informazioa biltzerakoan izan diren zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edota esperientzia mailakoak identifikatuko dira, eta zailtasun horiek nola gainditu diren azalduko da.

Ingurumenaren aldetik interes berezikoak diren baliabideak eta espazioak eta planaren esparruan ingurumenaren arloan dauden arazoak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.

2.4.4.- Alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien ingurumen-azterketa. Hartutako irtenbidearen justifikazioa.

9/2006 Legearen 8.1 artikuluan arrazoizko alternatibak, teknikoki eta ingurumenari dagokionez bideragarriak direnak, identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko obligazioa ezartzen da. Horiek ez egotea bidegabekoa da, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.

Begietsi diren aukerak lege aldetik nahiz geografiaren aldetik sustatzailearen eskumenekoak direnean, Aldaketaren helburuak planean begietsitakotik beste modu batera garatu beharko dira, aldaketa eta bere baitako jarduerak burutzeko beste une eta toki batzuk proposatuz. Helburu horien artean nahitaez ingurumen helburuak agertu behar dira, eta zehazki ingurumen helburu estrategikoak. Gainera, alternatiba horren aukeraketa sustatu behar da, modu labur baina behar beste, aldaketak eta bere ekintzek irizpide horiek nola eta zein neurritan garatu nahi dituzten espresuki adieraziz. Zentzu horretan, arrazoizko alternatibak sortzeko eta ondoren horien ebaluaziorako eta aintzat hartzeko erabili behar diren teknika- eta ingurumen-bideragarritasuneko irizpideen aurretiazko identifikazioak alternatiba horiek oinarri diren irizpideekin koherentzia dutela justifikatzeko aukera ematen du.

Aldaketan proposatutako aukera guztiek eta bakoitzak izan ditzaketen ondorio esanguratsuak identifikatu, deskribatu eta ebaluatu egin behar dira, eta ez da alderik egongo ondorio batzuk eta besteak ebaluatzeko kontuan izango diren eskakizunetan. Horretarako, aztertu diren eta gauzatu daitezkeen zentzuzko aukera guztien irudi zehatza azalduko da, eta aukerarik onenak ez direla uste izateko arrazoiak emango dira.

Azken finean, hartutako irtenbidea beste alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien aurrean justifikatu behar da, eskua ez hartzeari buruzko 0 alternatiba barne.

2.4.5.- Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikatzea eta baloratzea.

Proposamenak ingurunearen hainbat aldagaitan izan ditzakeen eraginak identifikatuko dira, batez ere, eragin kritikoak, hau da, oro har onartutako arau eta azterlan teknikoetan ezarrita dauden muga-balio edo gidak gainditu ditzaketen aldaketaren jarduerak, horiek leuntzeko inolako aukerarik gabe, irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuko kontzeptu teknikoen arabera (Errege Dekretu horren bidez onartu zen ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko araudia).

Ahaleginak egin beharko dira aldaketak eta haren jarduketek ingurumenean eragin ditzaketen kalterik garrantzitsuenak eta haien arteko erlazioa identifikatzen. Ingurumenaren gaineko eraginaren garrantzia zehazteko irizpideak izango dira apirilaren 28ko 9/2006 Legearen II. eranskinean (zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa) eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinean (proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onesteko dena) finkatu direnak.

Zentzu horretan, arreta berezia emango zaie honako alderdiei:

1) Bertan dauden hostozabalen zuhaiztien gaineko eragina (Haltzadi kantauriarra).

2) Mehatxatutako fauna eta floraren gaineko eragina.

3) Paisaiaren gaineko eragina.

4) Lurzoru artifizializatua gehitzea.

5) Balio agrologiko handiko lurzoruen gaineko eragina.

6) Baliabideen kontsumoa (ura, energia) areagotzea.

7) Hondakin gehiago sortzea.

8) Ibilgailuen trafikoa areagotzea.

9) Zarata arazoak.

10) Uholde arriskua.

Ebaluatzeko erabiliko den metodologia adierazi beharko da eta horretarako, hala badagokio, kalteak balioesteko izandako zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edota esperientziazkoak zehaztuko dira eta zailtasun horiek nola gainditu diren.

Aldaketak eta berrikuspen partzialeko jarduerek ingurumenean izan ditzaketen eragin esanguratsuak eta horien arteko harremanak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.

2.4.6.- Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.

Aldaketa egiterakoan ingurumen-irizpide estrategikoak sartzeak, besteak beste, konpentsazio-neurri edota neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra mugatu beharko luke. Zentzu horretan, eragin negatibo garrantzitsuak egon direlako neurri zuzentzaileak ezarri beharra, ingurumeneko irizpide estrategikoak planean gaizki txertatu izanaren adierazle garbitzat ulertuko da. Hori dela eta, behar beste justifikatu beharko da neurri zuzentzaileak edo osabidezkoak eskatzen dituzten eragin negatibo nabarmenak egotea, nahiz eta txosten honetan dagokion atalean adierazitako ingurumen-irizpide estrategikoak egoki integratu diren.

Ingurumenaren gainean gerta daitezkeen eragin negatibo esanguratsuak murrizteko diren planaren alternatiben garapena edo kokapena teknikoki behar bezala justifikatzen den kasuetan bakarrik, dagozkion neurri zuzentzaile edota konpentsatzaileak ezarriko dira. Ez da ahaztu behar neurri horiek ingurumenean eragin negatibo nabarmenak izan ditzaketela ere bai eta horrenbestez horiek identifikatu beharko dira eta beharrezkoa bada, ebaluazioa egin beharko da.

Neurriak proposatuz gero, horien aplikazioaren kostu ekonomikoa kalkulatu beharko da, eta horien gauzatzea denboran planifikatu beharko da.

Besterik ezean, osabidezko neurriak hartuko dira, atalase onargarria gainditzen ez duen, hau da, arauetan edo onarpen orokorreko ikerketa teknikoetan ezarritako muga- edo gida-balioen azpitik dagoen eragin negatibo nabarmen bat ekiditea edo behar bezala arintzea ezinezkoa denean. Kasu horietan, beren eragina konpentsatu beharko da bidezko ingurumen-neurriekin, kontrako-ikurrekoekin edo esanahi berekoekin. Zehazki, azkenean aurrera eraman eta izadi-kapitalaren galeraren bat dakarten ekintzak daudenean aipatu izadi-kapitalaren handitzearen edo hobekuntzaren bidez konpentsatu beharko dira.

Aldaketaren formulazioan bezala, eta agiri honetan jaso den moduan, kalteak konpondu beharrean aurre hartzeko printzipioari jarraituz, ingurumeneko jarraibideak ezarri behar dira berrikuspena garatzeko agirietan; jarraibide horiek aurreikusitako jardueren kokagunean eta garapenean txertatuz gero, kalte esanguratsuak mugatu, eta horrenbestez, ondoren neurri zuzentzaileak eta konpentsaziozkoak hartzeko beharra gutxitzeko. Beraz, eta ahal den neurrian, aurretiaz identifikatu behar da, berrikuspenean aurreikusi diren jardueren artean, zeini egin ahal izango zaion ingurumen ebaluazioa eta zeini ez.

Aldaketaren garapeneko dokumentuetarako proposatutako ingurumen-jarraibideek erreferentzia egingo diete gutxienez hurrengo aspektuei:

1) Energia berriztagarrien erabilera eta aprobetxamendua sustatzea.

2) Energia-eraginkortasuna sustatzea.

3) Hondakinen sorrera murriztea.

4) Hiriko sistemetan natura-baliabideak aurreztea.

5) Mugikortasun iraunkorra sustatzea.

6) 2010. urterako berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio guztiak, Kyotoko Protokoloan araututakoak, mugatzea.

7) Dibertsitate biologikoa mantentzea.

2.4.7.- Planaren eraginak gainbegiratzeko programa.

Ingurumenean eragin dezaketen ondorio esanguratsuek bai positiboek, bai neurri zuzentzaileak behar dituztenek, eta hala identifikatuta daudenek, izan dezakete jarraipenaren beharra. Horretarako, eragin bakoitzari aurrez adierazle bat esleitu behar zaio (kualitatiboa edota kuantitatiboa). Adierazle horiek zehazteko, honako hauek behintzat aztertuko dira:

- Oinarrizko adierazleak (eredu kausalaren oinarrituta).

- Goiburuko ingurumen-adierazleak.

- EAEko iraunkortasunaren adierazleak.

- Europako egitura-adierazleak.

- Gipuzkoako Iraunkortasunaren adierazleak.

- Tokiko Agenda 21en adierazleak.

Horiek jarraipen zuzena izango dute ingurumenean gertatzen diren aldaketen jarraipenaren bidez (kausa-efektu erlazioa ezartzeko zailtasuna), edo zeharkakoa, presio-neurrien eta neurri aringarrien jarraipena eginez.

Aldaketak eta bere baitako jarduerek sor ditzaketen eraginik esanguratsuenak neurtzeko adierazleak ezarri ondoren, adierazle horietako bakoitza gainbegiratzeko arduraduna izendatuko da. Adierazle bakoitzak arduradun desberdina izan dezake, gainbegiraketa plangintza- sistemaren zein fasetan txertatzen den kontuan izanda, horrela beti identifikatu ahalko da berrikuspenak adierazleari egiten dion ekarpen indibiduala.

2.4.8.- Laburpen-agiria.

Laburpen-agiri bat idatziko da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskinean ezartzen diren baldintzen arabera. Bertan argituko da, zehatz-mehatz eta publikoak, oro har, ulertzeko moduan, nolakoa izango den programa eta nolako eragina izango duen ingurumenean. Halaber, dokumentazio grafikoa sartzea ere gomendatzen da, batez ere, jendeari informazioa emateko.

2.4.9.- Dokumentazio grafikoa.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanak dokumentazio grafiko nahikoa sartuko du, informazioa azkar eta erraz ikusi ahal izateko. Dokumentazio grafiko hori izan daiteke: taulak, grafikoak, figurak, argazkiak, eskala egokia duten planoak, eta abar.

2.5.- Informazioa jasotzeko eta kontsulta egiteko moduak.

Informazio eta kontsultarako moduari dagokionez, erakunde sustatzaileak honako jarduerak burutuko ditu:

a) Eragindako administrazio publikoei eta herritar interesatuei kontsulta egiteko, Aldaketaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Ebaluazio Bateratuaren Azterlana bidaliko zaizkie. Gutxienez, erreferentzia-dokumentuaren 2.2 atalean aipatutako eta identifikatutako Administrazio Publikoei eta herritar interesatuei egingo zaie kontsulta eta, gutxienez, 45 eguneko epea edukiko dute agiri horiek aztertu eta oharrak egiteko.

b) Aldaketa izenekoaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren azterlana jendaurrean jarriko dira Gipuzkoako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den iragarkiaren bidez, eta gutxienez 45 eguneko epea egongo da agiri horiek aztertu eta oharrak egiteko. Bere publizitatea bermatzeko helburuarekin, bi dokumentuak organo sustatzaileak duen sare telematikoaren leku batean sartuko dira eta hori sarrera askekoa izango da, ekainak 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 legearen 9.1 Artikuluak ezartzen duen bezala.

2.6.- Ingurumen-inpaktuaren gaineko Aurretiazko Txostenaren eskabidea.

183/2003 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Aldaketa hasierako onespenaren aurretik, Planaren behin-betiko onespenerako duen organo eskudunak, kasu honetan Beasaingo Udaletxeak, ingurumen-organo honi ingurumen-inpaktuaren Aldez Aurretiko Txostena igortzea eskatuko dio. Aipatu eskabidea Aldaketarekin edo lehenengo dokumentuarekin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren ikerketarekin batera bidaliko da, Erreferentziako Dokumentuan espezifikatutako eduki minimoekin.

3.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako erreferentzia-dokumentua argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 21a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.

Oharrak:

(1) Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa.

(2) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainak 30eko 2/2006 Legea.

(3) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainak 30eko 2/2006 Legearen 3. artikulua.

(4) Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 29.2 artikulua.

(5) Euskal Herriko Izadiaren Kontserbazioari buruzko ekainak 30eko 16/1994 Legearen 2.e) artikulua.

(6) Gipuzkoako Mendiei buruzko urriak 20ko 7/2006 Foru Arauaren 66.1 artikulua.

(7) 2007ko maiatzaren 28ko, Lurzoruari buruzko Legearen 15.3.a) artikulua.

(8) 165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa.

(9) Zarataren gaineko azaroaren 17ko 37/2003 Legea.

(10) 2008ko azaroaren 3ko 362-C/2008 Foru Agindua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren bide-ardatz handien Zarataren gaineko Mapa Estrategikoak onartzen dituena.


Azterketa dokumentala