Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
6109

EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendariarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua eskuordetzen duena, Osasun eta Kontsumo Sailaren menpeko zentro administratiboak 2010. urtean energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa egiteko.

Energia Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean arautu egiten dira energia elektrikoz hornitzea helburu duten jarduerak, alegia, batasunaren barruko nazioarteko sortze-, garraiatze-, banatze-, komerzializatze- eta elkartrukatze-jarduerak, eta, halaber, sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak, bestalde, petrolio-produktuen eta kanalizazio bidezko gas-erregaien merkaturatzeari zuzendutako jarduerak arautzen ditu.

Aipatu legeek eta ondorengo garapen-arauek sistemaren agenteen eta aipatu energia-horniketak eskuratzeko prozeduren arteko harremanak arautzen dituzte, eta zehazki, energia-horniketa horiek merkatu liberalizatuan dituzten prezioak eta ordainsariak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubidea onartzen duen ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. Kapituluaren eta lehen xedapen gehigarriko 2. paragrafoaren arabera, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 18.e) artikuluaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan erabilera orokorreko gaiak edo zerbitzuak kontratatzea, baldin eta gai edo zerbitzu horiek Zuzendaritza horri esleitu bazaizkio.

472/2009 Dekretuaren 18.a) artikuluak, halaber, Zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.

Gaur egun, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenekoak diren kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Justizia eta Herri Administrazio Saileko gainerako eraikinak eta Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako gainerako Sailei atxikitako eraikinak energia elektrikoz eta/edo gas naturalez hornitzeko kontratazio zentralizatuak lagundu egiten du zerbitzuen kudeaketa hobetzen, baita gastu publikoa arrazionalizatzen ere.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.

Energia elektrikoaren eta gas naturalaren horniketa -lehen aipatu eremuan- modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan jasotakoa da -eskumenak eskuordetzea-, honakoa xedatzen baitu:

«1. Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, organo horiek administrazio berekoak ez direnean, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.»

472/2009 Dekretuaren 4.2.c) artikuluak, kontratazioaren alorrean, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari ematen dizkion eskumenak kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

I.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburua eskuordetzea 2010. urtean ondoko kontratazioa egiteko: eranskinean agertzen diren Osasun eta Kontsumo Sailaren menpeko eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzea.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:

- Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).

- Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

- Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako VI. liburuko I. tituluko I. kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko VI. kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

- Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.- Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak; bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.

III.- Eskuordetze hau indarrean sartuko da sinatzen de egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala