Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2009ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6108

AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udal mugarteko Peñascal auzoko finka bat (27 zenbakidun etxea, behe solairua, ezkerra) desjabetzeko espedientearen eraginpeko ondasunak adostasunez erosteko negoziaziorako deialdia egiten duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 1983ko abenduaren 5ean, «Bilboko udal-mugarteko Iturrigorri-Peñascalen dagoen Etxebizitzetarako Aldearen Berehalako Ekintza-Egitamua»-ri buruzko espedientea behin betiko onartu zuen.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez, «Bilboko Peñaskal auzoko finka baten (27 zenbakidun etxea, ezkerreko behe solairua)» desjabetze-espedienteari hasiera eman zitzaion.

Indarrean dagoen desjabetzeari buruzko legerian xedatutakoa betez, dei egiten zaie Bilboko Peñascal auzoko 27 zenbakidun etxeko behe solairuko ezkerreko finkako titularrei, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzara (Bilboko Kale Nagusia, 85) joan daitezen, adierazitako egunean eta orduan, aipatutako desjabetze-espedienteari hasiera emateko Aginduan identifikatutako ondasunen eta eskubideen eskuratzea adostasunez eta libreki erabakitzeko.

Titularrak

Titulares Eguna

Día Hila

Mes Urtea

Año Ordua

Hora

Nicanor Chamorro Chamorro

Julia Castellanos Chamorro 15 Abendua

Diciembre 2009 09:00

Egun horretan, eraginpeko norbanakoak beren izenean azaldu ahal izango dira edo haiek ordezkatuko dituen eta horretarako behar bezala baimenduta egongo diren pertsonak. Titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, ziurtagiriak edo Jabego Erregistroaren informazio-oharrak, eta abar) bai eta beren eskubideak egiaztatuko dituen beste edozein agiri ere. Nahi izanez gero, eurek ordainduta, peritu eta notarioarekin ere joan daitezke.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 20a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala