Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6064

EDIKTUA, munta txikiko kopuru baten gaineko 378/93 zenbakiko judiziotik datorrena.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 378/93, munta txikiko judizioa.

Demandatzailea: Azpiegitura SA.

Abokatua: Enrique Olaran Bartolomé.

Prokuradorea: Maria Begoña Perea de la Tajada.

Demandatua: Enrique Tomas Almenara Gómez, Alberto Lopez

Fernandez, Federico Lorenzo Garcia eta Altau, SA.

Gaia: munta txikia.

Judizio horren gainean epaia eman da. Ondokoak dira epaiaren xedapenak/epaitza:

EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko martxoaren hogeita zortzia.

IZO: 48.04.2-93/008972.

Prozedura: 378/93, munta txikiko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Azpiegitura SA.

Abokatua: Enrique Olaran Bartolomé.

Prokuradorea: Maria Begoña Perea de la Tajada.

Alderdi demandatua: Enrique Tomas Almenara Gómez, Alberto Lopez

Fernandez, Federico Lorenzo Garcia eta Altau, SA.

Abokatua: Jose Antonio Loidi Alcaraz, Anastasia

Lorenzo González eta Juan Ivars Font.

Prokuradorea: Ana Begoña Vidarte Fernandez, Beatriz

Amann Quincoces eta Paula Basterreche Arcocha.

Judizioaren gaia: munta txikia.

EPAITZA

Zati batean baietsi da epaitegietako prokuradore Alberto Arenaza Artabek Azpiegitura SAren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horregatik,

a) Suntsitutzat deklaratzen Azpiegitura SAk Altau SAk, Alberto López eta Enrique Tomás Almenara Gómezekin hitzartutako errentamendu-kontratua, obra bati buruzkoa.

b) Altau SA eta Alberto López kondenatzen dira demandatuari 31.787.365 pezeta modu solidarioan ordaintzera, baita epaia betearaztearen ondoriozko zenbatekoa ordaintzera ere; teknikari eskumendunak, arkitektoak, laugarren eta bosgarren sotoei eta azaleraren benetako galerari konponbidea emateko egindako analisiaren arabera zehaztuko da, hain zuzen ere, zenbateko hori.

c) Legezko interesak ordaintzera kondenatzen da; hain zuzen ere, egiaztatutako interpelazio judizialaren egunetik (Altau: 1993-07-14; Alberto López: 2006-10-25) gaur arte sortutako kopuruari dagozkionak. Guztizko zenbatekoak legezko interesak -bi puntu gehituta- sortuko ditu, harik eta guztia ordaintzen den arte.

d) Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.

Ezetsi egin da Federico Lorenzo Garcíaren aurkako demanda; horregatik, auzi-jartzaileari ezarri zaizkio kostuak.

Aipatutako judizioan epaia argitzeko autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia/epaitza ondokoa baita:

AUTOA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko maiatzaren hamahirua.

XEDAPENAK

Ez da 2008-03-28ko epaia osatu behar, Enrique Tomas Almenara Gómezek hala eskatu badu ere.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi auto nagusien testigantza.

Alberto Lopez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebaz­pena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakina­raztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala