Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6059

368/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa, honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Etxebarriko Ekaitzetarako Andelaren proiektua»k eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. Proiektu honek Etxebarriko eta Bilboko udal mugarteei eragiten die.

Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2009ko apirilaren 2ko bilkuran, «Etxebarriko Ekaitzetarako Andelaren proiektua» onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko uztailaren 28an Zuzendaritza Batzordeak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, eta ez ziren alegaziorik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezi­nezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Sarearen funtzionamendua hobetzeko eta erre­karako isuriak murrizteko, Etxebarriko Legizamon Industrialdean Ekaitzetarako Andelaren beharra dago. Halaber, bisuts aldietan Arenal-Boluetako tunelean ura gordetzeko, Bilboko Ernesto Erkoreka plazan PZ-300 kontrol arketaren lanak ere barne dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antola­menduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo anto­laketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko azaroaren 3an egin­dako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Auto­nomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Etxe­barriko Ekaitzetarako Andelaren proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzea. Berariaz hasarazitako dosierrean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraz­tertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontsei­luari hilabeteko epean, edo, bestela, zuze­nean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Auto­nomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko adminis­trazioa­rekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 3an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala