Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6058

567/2009 DEKRETUA, urriaren 27koa; honen bidez adierazten da Amurrioko Udalak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: «Lekamañan urez hobeto hornitzeko laguntza proiektua».

Amurrio Udaleko Lekamañako Administrazio Batzarrak, 2009ko apirilaren 25ean egindako kontzejuan, ondoko proiektu hau onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen: «Lekamañan urez hobeto hornitzeko laguntza proiektua». Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desja­betzeko. Ondoren, Amurrioko Udaleko Leka­mañako Administrazio Batzarrak 2009ko uztailaren 19an egindako kontzejuan, onda­sun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiaz­kotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezi­nezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Ura hornitzeko sistemak arazo handiak ditu: alde batetik, iturburuko emaria ez dela aprobetxatzen, ur-biltegi berritik bultzadarik ez dagoelako; eta beste aldetik, presioaren arazoak, izan ere, etxe­bizitzen artean dagoen desnibela dela medio, balbula murriztaile berriak jarri eta bultzadaren eta banaketaren hoditeria bereizi egin behar dira. Proiektu honekin, hobetu egin nahi dute lehendik dagoen instalazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antola­menduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beha­rreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desja­betzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antola­ketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako propo­samena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 27an egin­dako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Auto­nomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, honako proiektu hau burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Amurrio Udalak lehenbailehen hartu behar dituela adieraztea: «Lekamañan urez hobeto hornitzearren ura bultzatzeko proiektua». Berariaz hasarazitako dosierrean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berrazter­tzeko erre­kurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontsei­luari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, adminis­trazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Auto­nomia Erki­degoko Auzitegi Nagusiko adminis­tra­zioarekiko auzie­tarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren bihara­munetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala