Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6057

EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2009ko ekital­diari dagokionez, «Innotek Programa» dela­koaren barruan teknologia eta berrikuntza garatzeko proiektuak buru daitezen, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ema­tera bideratutako baliabideak gehitu direla argitara emateko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez, tekno­logia eta berrikuntza garatzeko proiektuak bultzatzea helburu duen «Innotek Programa» arautzen da.

Agindu horretako 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2009ko otsailaren 4ko ebazpena eman zuen (deialdia 2009ko otsailaren 20ko EHAAn argitaratua), zeinaren helburua hauxe baita: 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Innotek Programa» delakoaren barruan teknologia eta berrikuntza garatzeko proiektuetarako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematea. Geroago, balia­bideak gehitzeko ebazpena eman zen apirilaren 8an (EHAAn 2009ko apirilaren 29an argitaratua).

Kontuan hartuta Innotek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurre­kontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2009ko ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, deialdia egin zuen ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Innotek Programaren barruan teknologia eta berrikuntza garatzeko proiektuak egin daitezen 2009ko otsailaren 4ko deialdirako (EHAAn otsailaren 20an argitaratua)aurreikusitako diru-bideak 28.000.000 eurotan gehitzea, 2009ko ekitaldirako, betiere amaitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurla­ritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebaz­pena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala