Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6056

EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Gaitek Programa» delakoaren barruan produktu berriak garatzeko proiektuak buru­tzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ematera bideratutako baliabideak gehitu direla argitara emateko dena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak buru­tzeko «Gaitek Programa» arautzen da.

Agindu horretako 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2009ko otsailaren 4ko Ebazpena eman zuen (deialdia 2009ko otsailaren 20ko EHAAn argitaratua), zeinaren helburua hauxe baita: 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Gaitek Programa» delakoaren barruan produktu berriak garatzeko proiektuak burutzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ematea. Geroago, baliabideak gehitzeko ebazpena eman zen apirilaren 8an (2009ko apirilaren 29ko EHAAn argitaratua).

Kontuan hartuta Gaitek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta Industria, Berri­kuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurre­kon­tuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2009ko ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, deialdia egin zuen ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Gaitek Programaren barruan beste produktu batzuk garatzeko proiektuak egin daitezen 2009ko otsailaren 4ko deialdirako (otsailaren 20ko EHAAn argitaratua) aurreikusitako diru-bideak 28.000.000 eurotan gehitzea, 2009ko ekitaldirako, betiere amaitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurla­ritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turis­moko sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebaz­pena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argi­taratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala