Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6055

EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, 2009 ekitaldian, «Etortek Programa»ren markoaren barruan ikerketa estrategikoa egiteko ematen dituen laguntzak handitu direla jakina­razten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Etortek programa arautu zen, ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko. Agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.

Agindu horretako 9 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2009ko otsailaren 11ko ebazpena eman zuen (deialdia 2009ko otsailaren 23ko EHAAn argitaratua), zeinaren helburua hauxe baita: 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Etortek Programa» delakoaren barruan ikerketa estrategikoa egiteko, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ematea. Geroago, baliabideak gehitzeko ebazpena eman zen apirilaren 8an (EHAAn 2009ko apirilaren 24an argitaratua).

Kontuan hartuta Etortek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo Sailak aurre­kontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2009 ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, deialdia egin zuen ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Indus­tria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Etortek Programaren markoaren barruan, ikerketa estrategikoa egiteko laguntza-deialdiko 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenean (deialdia EHAAn otsailaren 23an argitaratua)aurreikusitako baliabide ekonomikoak 38.233.613 eurotara han­ditzea, ondoren adierazi moduan banatuak: 21.233.613 euro 2009. ekital­dirako, 8.000.000 euro 2010. ekitaldirako eta 9.000.000 euro 2011. ekitaldirako, aurrekontuan erabil­garri dauden kopuruak agortzen ez diren neurrian.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Industria, Berri­kuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzen­duta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala