
218. zk., 2009ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6054
EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Etorgai Programa» delakoaren barruan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ematera bideratutako baliabideak gehitu direla argitara emateko dena.
Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak -izaera estrategikokoak- EAEn burutzeko laguntza-programa arautzen du Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduak.
Agindu horretako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2009ko martxoaren 5eko ebazpena eman zuen (deialdia 2009ko martxoaren 20ko EHAAn argitaratua), zeinaren helburua hauxe baita: 2009ko ekitaldiari dagokionez, «Etorgai Programa» delakoaren barruan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak ematea.
Kontuan hartuta Etorgai programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2009 ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.
Horregatik, deialdia egin zuen ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Etorgai Programaren markoaren barruan, laguntza-deialdiko 2009ko martxoaren 5eko Ebazpenean (deialdia otsailaren 20ko EHAAn argitaratua)aurreikusitako baliabide ekonomikoak 23.000.000 eurotara handitzea, ondoren adierazi moduan banatuak: 5.000.000 euro 2009. ekitaldirako, 9.000.000 euro 2010. ekitaldirako eta 9.000.000 euro 2011. ekitaldirako, aurrekontuan erabilgarri dauden kopuruak agortzen ez diren neurrian.
Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.
RSS