Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5677

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 539/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

536/2008, adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Isabel Gonzalez Vigil.

Alderdi demandatua: Rafael Cristobal Lopez Grande.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzio-demanda.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

EPAIA

Tolosa, 2009ko uztailaren 27a.

Nik, Maite Kizkitza Aldave Romerok, Tolosako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile titular naizenak, ikusiak ditut 536/08 zenbakiko auto hauek. Auto horietan hauek izan dira alderdiak: alde batetik, auzi-jartzaile Isabel Gonzalez Vigil andrea, eta, bestetik, demandatu gisa, Rafael Cristóbal López Grande jauna. Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Auzitegietako prokuradore Navajas jaunak -Isabel Gonzalez Vigil andrearen izenean eta ordez- Rafael Cristóbal López Granderen aurka aurkeztutako dibortzio demanda baietsi, eta ezkontide horien ezkontza dibortzioz deseginda deklaratzen dut. Kostuei buruzko kondena berezirik ez da egingo.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Horretarako, bost eguneko epea dago, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Jakitera ematen zaie alderdiei PZLko 774. artikuluan honako hau xedatzen dela: «Legearekin bat etorriz epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dutela indargabetuko epai horretan hartutako neurrien eragingarritasuna. Inpugnazioak neurriei buruzko erabakiei baino ez badie eragiten, deuseztasunaren, bereizketaren edo dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna deklaratuko da.

Ebazpen hau irmoa denean, eman bedi beterazpena ezkontzaren inskripzioan orri-bazterreko oharra egiteko (PZLko 755. artikulua).

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2009-09-28ko Probidentziaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Tolosa, 2009ko irailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala