Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
5676

EDIKTUA, 39/09 betearazpen-prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Victoria Olivan Gotak, Getxoko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, Fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

39/09 betearazpen-prozeduran autoa eman da, zeinak hauxe baitio:

AUTOA

Epailea: Carmen Gimenez Vegas andrea.

Lekua: Getxo.

Eguna: bi mila eta bederatziko irailaren hogeita hirua.

EGITATEAK

Bakarra.- Falta-judizio honetan epai eman da, zeinarekin kondenatu egin baita Benjamín Romero Silva ondokoetara: 15 eguneko isuna ordaintzera, zehazki, eguneko 10 euro ordaintzera. Kuota hori ordaintzen ez den bi eguneko, askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio; halaber, kalte materialak direla-eta, Estela Gómez de la Fuente-ri 328,79 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, betiere erantzukizun zibilaren kontzeptupean, guzti hori parteei jakinarazi zaie; baina, legezko epea igaro da, eta aurka egiteko errekurtsorik ez da aurkeztu.

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Bakarra.- Prozedura Kriminaleko Legeko 974. artikuluaren arabera, falta-judizioetako epaiak, alderdiek apelaziorik ez egiteagatik irmo bihurtzen badira, berehala bete behar dira. Parteetariko batek ere ez duelako apelatu eta aurka egiteko epea igaro eta judizioan agertu ez ziren ofendituak eta kaltetuak azaldu ez direlako, dira irmoak aipatu epaiak betiere.

Azaldutako guztiagatik, emandako epaia irmoa dela deklaratu behar da kasu honetan, eta, aldi berean, kondena-epaitza betetzeko beharrezkoak diren eginbide guztiak bete, prozedura-lege horretako aipatu artikuluaren eta hurrengoen arabera, eta bat datozen Zigor Kodeko artikuluekin ados, ezarritako penaren izaera kontuan hartuta.

XEDAPENAK

1.- Falta-judizio honetako epaia irmoa dela deklaratzen da, eta epaitegi honetako erregistro-liburuetan dagozkion idatzoharrak egin dira.

2.- Epaia betearazteko, honako eginbide hauek betetzea erabaki da:

Benjamín Romero Silva-ri errekerimendua egitea, ezarritako isuna epaian ordain dezan zehaztutako moduan eta egunean, eta ohartaraztea, ordaindu ezean, premiamendu-bidea erabiliko dela ordainarazteko eta, horrela ere lortzen ez bada, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango duela. Erantzukizun horren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio. Hori betetzeko bide bat izango da etengabe lokalizaturik egotea.

Benjamín Romero Silva-ri kalte-ordaina ordaintzeko errekerimendua egitea; egun bateko epean, epaian zehaztutako zenbatekoa ordain dezan, likidaziotik ateratzen diren interesak eta guzti.

Eman bekie ebazpen honen berri Ministerio Fiskalari eta azaldutako gainerako alderdiei. Jakinaraz bekie, halaber, horren aurka erreforma errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Epaitegi honetan, hiru eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta hala jaso dadin eta Benjamín Romero Silva-ri jakinarazpena eta errekerimendua egiteko balio dezan ematen du hau, Getxon, bi mila eta bederatziko irailaren hogeita zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala