Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2009ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5673

EBAZPENA, 2009ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda agindu honen 9. artikuluak Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,

Honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria:

Mikel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Juan Miguel Gutierrez Marquez jauna.

Manu Galarraga Izaguirre jauna.

Idazkaria:

Luis Anjel Agirre Muxika, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.- Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala