Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2009ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5598

AGINDUA, 2009ko urriaren 14koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa garatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) jakintzaren ekonomiaren eta pertsonen aldeko apustu sendoa egin du, zientzia- eta ekonomia-sektoreen lehiakortasuna bermatzeko helburuarekin. Ekonomia eta teknologia bizkor eraldatzen ari diren egungo testuinguru honetan, enpresen lehiakortasuna giza kapitalaren mende dago neurri handi batean. Beraz, erabakigarria suertatzen da enpresei balio erantsi handia ematen dieten langileen kopurua handitzeaz gain euren ahalmenak ere indartzea. 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren gako estrategiko bat osatzen dute pertsonek, jakintzaren sormenean eta transferentzian funtsezko elementuak baitira. Aldi berean, pertsonek leku garrantzitsua betetzen dute berrikuntza irekiko paradigman, enpresetan jakintza txertatzeko eta berritzeko ahalmena sustatzeko bide nagusietako bat baitira.

Horregatik, politika publikoen kudeaketaz arduratzen direnek garapenerako jarduerak eta giza kapitalaren prestakuntza sustatzen dituzte, EAEko enpresentzako eta, batez ere, ETEentzako laguntza espezifikoak emanez. Laguntza horien helburua da enpresa-oinarriaren jakintza eta berritzeko ahalmena sustatzea, baita enpresetan ikertzaileen eta teknologiaren arloko gaitasun egokia dutenen masa kritikoa handitzea ere.

Era berean, Berdintasunerako Legea zuzen aplikatzeko asmoa dago, I+G+B taldeetan gizonen eta emakumeen berdintasunezko partaidetza bultzatuz, prestakuntza akademikoan gizonen eta emakumeen partaidetzaren adierazgarri argia izango den karrera ikertzaileen sistema ireki bat sustatzeko.

Azken urte hauetan, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak (egun Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila), Teknologia Zuzendaritzaren bitartez, Ikertu programa garatu du, Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sistemari dagokionez, giza kapitalari eta zientzialarien mugigarritasun geografikoari laguntzeko. Dekretu honek Ikertu programa berrikusi eta berrantolatzen du, programak biltzen dituen helburuak eraginkortasun handiagoarekin betetze aldera.

Helburu horrekin lotutako lan-ildoak honako hauek dira:

- EAEko enpresa-oinarriaren balioa handitzea, pertsonen bitartez jakintzaren sormena eta aplikazioa sustatuz.

- Zientzialarien eta teknologoen kontratazioa sustatuz berritzeko zuzeneko ahalmena duten enpresen kopurua handitzea EAEn.

- Jakintzaren transferentzia bultzatzea, ikertzaileen eta teknologoen mugigarritasuna sustatuz, geografikoa nahiz ikerketa-erakundeetatik enpresetarako horizontala.

- Enpresan I+G+B faktorea sustatuko duten pertsona gaituak txertatuta, enpresen berritzeko ahalmena handitzean oinarritutako berrikuntza irekiko ereduak sustatzea.

- Enpresen trebakuntza teknologikoa garatzea, zientzia- eta teknologia-arloko prestakuntza handituta enpresen giza kapitala garatuz.

- Oro har, EAEko enpresetan berrikuntzaren eta jakintza-kapitalaren hazkunderako, giza kapital zientifikoa eta teknologikoa trebatzea, sortzea eta integratzea.

Horrenbestez, honako hau

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen helburua da giza kapitala prestatzeko eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzea.

2. artikulua.- Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honako hauek definitu dira:

a) «Enpresa»: eskaera aurkeztean eratuta dagoen eta jarduera nagusi gisa merkaturako ondasunak eta zerbitzuak produzitzea duen pertsona juridiko oro.

b) «Enpresa-elkartea»: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarte sektoriala, eskaera aurkeztean eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena eta baliozkoa, eta, besteak beste, bere sektorerako ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jardunak egiten dituena.

c) «I+G+B Proiektua»: helburu zehatz bat duen jarduera-plana, beteko dela bermatzeko baliabide material eta giza baliabide egokiez hornitua. Produktu eta prozesu berriak sortzeko eta egungoak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen jakintza berriak eskuratzea da helburua.

d) «Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlanak»: jakintza eskuratzeko azterlanak; enpresaren eta sektorearen eremuko edo beste arlo zabalago batzuetako diagnostiko teknologikoa barnean hartzen dute. Produktuak, prozesuak edo zerbitzuak sortzeko edo hobetzeko jarduerari lotuta egon daitezke.

e) «Doktorea»: hirugarren graduko unibertsitate-tituluduna.

f) «Teknologoa»: bigarren graduko unibertsitate-tituluduna, enpresan garatu beharreko jarduerarako arlo garrantzitsuetako I+G+B-ko proiektuetan gutxienez urte 1eko esperientzia frogagarria eta egiaztatua duena.

g) «Oinarri teknologikoa duen enpresa berria. OTEB»: honako elementu hauek konbinatzen dituzten enpresak:

1) Jakintza zientifiko eta teknologiko handia eskatzen duten produktuekin eta zerbitzuekin jarduerak edo merkataritza garatzea.

2) I+G+B-ko jardueren maila handiagoa garatzea enpresaren esparruan.

3) Jabetza intelektualaren eskubideak erabiltzea, enpresak berak sortuak zein lizentzia esklusiboen bidez eskuratuak, negozioan funtsezkoa den lehiakortasun-abantaila gisa.

4) Prestakuntza handiko langile zientifikoek eta teknologikoek enpresaren garapenean aktiboki parte hartzea.

h) «Berrikuntza teknologikoa»: produktu (zerbitzua) berriak, produkzio-prozesuak edo egungoen hobekuntza handiak lortzeko prozesua. Aldaketek teknologikoki esanguratsuak izan behar dute egungo jarduerei dagokienez, batez ere prozesuak merkaturako edo gizarterako orientazio argia duenean.

i) «Ikerketa-zentroak»: zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarriak eguneratzen dituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 8. artikuluan definitutako zentroak.

j) «Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragile aitortua»: urriaren 1eko 221/2002 Dekretuan xedaturiko arauen arabera aitorturiko erakundea.

k) «I+G+B»: ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako prozesuen izendapen generikoa.

l) «Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)»: agindu honen ondorioetarako, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan (2003ko maiatzaren 20ko EEAO, L124) edo hori ordezkatzen edo aldatzen duten xedapenetan zehaztutakoak izango dira Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE).

m) «Garatzeko bidean dauden sektoreak»: ikerketa zientifiko aplikatuak jarduera batean egungo eta, batez ere, etorkizuneko negozio-aukerak sortzen dituen sektorea. Aukera horiek dagokion unera arte egon direnen desberdinak dira, teknologiako eta jakintza zientifiko eta teknikoko maila handia eskaintzen dute; hortaz, industria- eta enpresa-sarea dibertsifikatzen eta zabaltzen dute, eta, horretaz gain, nazioarteko mailan konparatutako aukera globalak eta egiaztatuak dira, eta sortzen diren lurraldearekin lotutako balioa eta izaera bereizlea eskaintzen dute.

n) «Junior ikertzailea»: araudi honen ondorioetarako, unibertsitateko titulua duten (3-5 urteko antzinatasuna) eta, beken bitartez, espezializazio teknologiko eta ikertzailea duten ikerketa-lanekin eta/edo I+G+B-ko proiektuekin lotuta dauden pertsonak.

o) «Senior ikertzailea»: araudi honen ondorioetarako, 2. graduko unibertsitate-titulua dutenak, gutxienez 5 urteko eta gehienez 10 urteko antzinatasunarekin. Gehienez 6 urteko antzinatasunarekin doktorego-titulua duten eta kanpo-finantziazioarekin I+G+B-ko proiektuetan parte hartu duten pertsonak hartuko dira Senior ikertzailetzat; gutxienez 3 hilabetetan mugigarritasun-jardueretan parte hartu izana balioetsiko da. Kategoria honetan onartuko dira gradu-ondoko titulua, master bat edo titulu baliokide bat duten unibertsitate-tituludunak, eta teknologoak, gutxienez 5 urteko ikerketa-esperientzia profesionalarekin, dagokion egiaztagiriarekin egiaztatutako egindako bekak barnean hartuta.

3. artikulua.- Espedienteak ebazteko prozesua.

1.- Agindu honetan ezarritako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, Agindu honek deitutako laguntzen modalitate bakoitzean jasotako eskabideak konparatuko dira, guztien artean lehentasun-ordena bat ezartzeko, eranskin bakoitzean aldez aurretik finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Laguntzak gutxienez 60 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditu eta, adierazitako irizpideak aplikatuta, baloraziorik handiena lortu dutenen artean esleituko dira, deialdiaren xede diren laguntzak amaitu arte.

2.- Laguntzak seigarren artikuluan ezarritako mota eta modalitate bakoitzaren barruan emango dira. Hala ere, mota edo modalitate horietako batean kreditu-soberakinik izanez gero, gainerakoetan barne hartutako eskaerei erantzuteko erabili ahal izango dira. Nolanahi ere, aurreko ekitaldietan emandako laguntzak berritzeko eskaerek izango dute lehentasuna.

4. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira aurreko artikuluaren helburua betetzeko diren baliabide ekonomikoak.

2.- Ekitaldi bakoitzeko laguntzak emateko deialdietan jartzen diren guztizko zenbatekoak aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Industria eta Berrikuntza Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Zirkunstantzia horren berri emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

Hasieran planifikatutako zenbatekora iristen ez diren emakiden kasuan, eranskin bakoitzerako aurreikusitako zuzkidurak finantziazio-premia handiagoak dituzten eranskinetara bideratuko dira.

II. KAPITULUA

LAGUNTZEN ERREGIMENA

5. artikulua.- Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

1.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren giza kapitalaren garapena hainbat jardunen bidez sustatzera bideratutako jarduerak babestuko dira. Horren helburua da jakintza eta berritzeko ahalmena sustatzea, eta ikertzaileen eta teknologoen masa kritikoa handitzea, jakintza-kapitaleko maila handiagoak lortzeko.

2.- Diruz lagundu ahal izango dira EAEko zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiken plangintzan indarrean dauden dokumentuetan definitutako estrategia teknologikoetan biltzen diren eskaerak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren analisia biltzen duten orientazio-dokumentu horiek honako web-orri honetan daude: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-636/es.

6. artikulua.- Ekintza motak eta horiei dagozkien modalitateak.

1.- Agindu honen xede den Ikertu Programak honako laguntza mota eta modalitate hauek biltzen ditu:

A mota.

Modalitate bakarra: enpresen eta enpresa elkarteen giza kapital zientifiko eta teknologikoa gaitzeko eta espezializatzeko laguntza-neurriak(I. eranskina).

B mota.

Enpresen I+G+B babestea, ikertzaileak eta teknologoak kontratatuta.

Lehen modalitatea: senior kategoriako langileak kontratatzea, I+G+B-ko proiektuetan parte har dezaten(II. eranskina).

Bigarren modalitatea: junior kategoriako langileak kontratatzea, I+G+B-ko proiektuetan parte har dezaten(III. eranskina).

2.- Laguntza mota bakoitzari eta, hala badagokio, modalitate bakoitzari, Agindu honetan egituratutako izaera orokorreko xedapenez gain, dagokion eranskinean berariaz agindutakoa aplikatuko zaio.

7. artikulua.- Laguntzak jasotzen dituzten erakundeak.

1.- Aginduaren 1. kapituluan definitutako enpresek eta enpresa-erakundeek, eta, bereziki, laguntza motaren eta modalitatearen arabera, dagokion eranskinean xedatzen direnek baliatu ahal izango dituzte laguntza mota hauek.

Laguntzak lortzen dituzten erakundeei dagokienez, UNE 166000 arauak, prozesuen kalitate-egiaztagiria edo azken auditoretza teknologikoa aplikatzeko prozesuak balorazio positiboa izango du.

2.- Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.

3.- Ikertzaileen kontratazioa EBko indarreko C(2005)576 araudian xedaturikoari jarraiki egingo da.

8. artikulua.- Laguntzen ezaugarriak, zenbatekoa eta ordainketa.

1.- Programa honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat hartuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak arautzen dituen indarreko araudia bete beharko dute.

2.- Laguntzen ehunekoa indarreko araudi erregulatzaileen eta egindako jardueraren arabera zehaztuko da, eta I, II eta III eranskinetan adierazitako jardueretan diruz lagun daitezkeen gastuei buruz EBko dagokion arauek xedatzen duten mugaraino iritsi daiteke.

3.- Erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren ordainketa Agindu honetan modalitate bakoitzari dagokion eranskinean aurreikusitako moduan eta zenbatekoan egingo da.

III. KAPITULUA

PROZEDURA

9. artikulua.- Prozeduraren hasiera.

1.- Agindu honetan araututako laguntzak urtean behin egingo diren deialdien bidez iragarriko dira eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira.

2.- Laguntzak eta, hala badagokio, bidezkoak diren berritzeak eskatzeko deialdia Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpenaren bidez egingo da.

3.- Deialdiaren urteko ebazpenean laguntzak eta, hala badagokio, berritzeak emateko aurrekontu-izendapenaren guztizko zenbatekoa zehaztuko da; era berean, laguntza modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa eta agindu honetan ezarritako zenbatekoek kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera izan dezaketen eguneratzea zehaztuko dira. Halaber, eskabideak aurkezteko epea eta lekuak zehaztuko dira, betiere arau honetan ezarritakoaren arabera. Epea ezin izango da hilabete bat baino gutxiago izan.

10. artikulua.- Eskabideak, berritzeak eta dokumentazioa.

1.- Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak Teknologia Zuzendaritzari zuzendutako eredu normalizatuan egingo dira, eta Industria eta Berrikuntza Sailaren Lurralde Bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.

2.- Eskabideak dokumentazio osoarekin, dagokion eranskinean jasotako zehaztapenak kontuan hartuta eta urteko deialdian aurkezteko ezarritako epean aurkeztu beharko dira.

3.- Aurreko deialdietan emandako laguntzen urteko berrikuntzarako ebazpenak eman behar diren kasuetan, erakunde onuradunak Industria eta Berrikuntza Sailaren Teknologia Zuzendaritzari eman beharko dio honako dokumentazio hau, deialdiaren urteko ebazpenean ezarritako moduan eta epean:

a) Laguntzak berritzeko eskabidea, eredu normalizatuari jarraiki.

b) Laguntzak baliatzeko aldian egindako ikerketa-jardueren memoria, kalifikazio akademikoak barnean hartuta (halakorik badago). Proiektuaren arduradunak eta Agindu honetan definitutako laguntzen bitartez proiektuan barne hartutako pertsonak sinatuko dute memoria.

Memorian honako hauek adieraziko dira:

- Amaitutako urtean egindako jarduerak.

- Errendimendu zientifikoa.

- Argitalpenak.

- Hurrengo urterako asmoak.

- Proiektuaren balantze ekonomikoa.

c) Kontratuen berritzeen kasuan, honako hauek erantsi beharko dira:

- Enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren aurreikusitako iraupenaren aitorpena.

- Indarrean dagoen kontratuaren fotokopia.

- Azken TC2 agiria.

- Zergak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

4.- Eskabideak behar bezala osatuta aurkezten ez badira edo eskatzen diren agiririk gabe aurkezten badira, interesdunari 10 laneguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo falta diren agiriak aurkezteko. Hori egiten ez badu, bere eskaria bertan behera utzitzat joko da eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan xedaturikoaren arabera jardungo da.

11. artikulua.- Proiektuen ebaluazioa.

1.- Aurkeztutako eskabideen balorazioa Ebaluazio Batzorde batek egingo du. Teknologiako zuzendariak eta Teknologia Zuzendaritzako teknikari batek zuzenduko dute Batzordea. Batzordeak adituen iritzia eskatu ahal izango du gai espezifikoetan, betiere beharrezkotzat jotzen duenean. Era berean, ebaluazio-prozesuak dirauen bitartean, batzordeak beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide guztiak eskatu ahal izango ditu eskabideen edukia hobeto ulertzeko eta baloratzeko.

2.- Aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko, Agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko mota eta modalitate bakoitzean ezartzen diren irizpideak hartuko ditu kontuan Batzordeak.

12. artikulua.- Ebazpena.

1.- Agindu honetan araututako laguntzak emateko edo ukatzeko, Teknologiako zuzendariak Ebazpena emango du, ebaluazio-batzordeak proposatuta. Proposamenean, halaber, ordezkapen-ordena zein den zehaztuko da.

2.- Ebazpena, erakunde onuradunak eta ordezkoak bereizita, erakunde interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legean aurreikusitako moduan; nolanahi ere, urtean behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko aukera izango da.

3.- Deialdia argitaratu eta sei hilabete igaro ondoren ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, asmoa ezetsi egin dela ulertuko da; nolanahi ere, organo eskudunak eskatutako laguntzari buruzko berariazko ebazpena eman beharko du.

4.- Ebazpenaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturikoaren arabera.

13. artikulua.- Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

1.- Emandako diru-laguntza onartzea, eta arau honetan adierazten diren printzipioen arabera erabiltzea. Horren haritik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazteko komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak ukoa idazki batean adierazten ez badu, onartu egin duela ulertuko da.

2.- Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatzen dieten informazio guztia aurkeztu beharko dute.

3.- Jasotako fondo publikoen erabilera justifikatzeko Agindu honetan finkatutako arauak eta araudi aplikagarrian adierazitakoak betetzea.

4.- Industria eta Berrikuntza Sailari helburu bera edo antzekoa lortzeko diru-laguntzak edo laguntzak, sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla jakinaraztea, beste edozein Administraziokoak edo Erakunde publiko nahiz pribatukoak.

5.- Laguntza emateko kontuan hartutako edozein zirkunstantzia objektibo zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea.

6.- Dagozkien laguntzen indarraldia amaitzean, laguntza-mota bakoitzerako ezarritako terminoetan proiektuaren urteko memoria bat aurkeztea.

7.- Hala badagokio, diruz lagundutako ekintzak egiteko lortutako laguntzen jatorria adieraztea.

14. artikulua.- Laguntzak kudeatzeko organoa.

Teknologia Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

15. artikulua.- Bateraezintasunak.

Mota eta modalitate bakoitzari dagokion eranskinean zehaztutakoak izango dira Agindu honetan araututako laguntzen bateraezintasunak.

16. artikulua.- Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

1.- Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, eta beste edozein Administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntza gehiago lortzen bada, eta bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, diru-laguntza emateko erabakia aldatu ahal izango da, betiere laguntzaren onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Horretarako, Teknologiako zuzendariak aldaketa egiteko dagokion Ebazpena emango du, eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

2.- Diru-laguntzaren erakunde onuradunak diruz lagundutako jardueraren garapena larriki nahasten edo eragozten duen edozein gertaeraren berri eman beharko dio diru-laguntza ematen duen organoari.

17. artikulua.- Baldintzak ez betetzea.

1.- Diru-laguntza emateko baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako diru-laguntzak eta legezko interesak itzultzeko beharra deklaratuko du ebazpen bidez organo eskudunak, ez-betetzeari buruzko espedientea ireki eta interesdunari entzun ondoren, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuari eta diru-laguntzen bermatu eta itzultzeko erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraiki, eta horietan ezarritako baldintzetan.

2.- Teknologia Zuzendaritzari dagokio ez-betetze espedienteak irekitzea eta espediente horiek ebaztea.

3.- Itzultze-prozedura Administrazioko arau-haustetzat jo daitezkeen egintzen ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatzeko prozedurari hasiera eman diezaion.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen indargabetzailean xedaturikoa gorabehera, indargabetutako arauari jarraiki hasieran emandako laguntzak arauaren arabera arautuko dira, behin betiko amaitu bitarte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Agindu hau indarrean sartzean, indargabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Agindua, giza baliabideak eta giza baliabideen mugigarritasun geografikoa indartzeko laguntzak finkatzen dituena. Ikertu programa, Xedapen Iragankorrean adierazitakoa izan ezik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari eskumena ematen zaio Agindu hau aplikatzeko beharrezko ebazpenak eman ditzan, baita agindu horri dagokionez sortuko diren zalantza zehatzak argi ditzan ere.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Hirugarrena.- Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 14a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

I. ERANSKINA

A mota.

Modalitate bakarra.

Modalitate bakarra: enpresen giza kapital zientifiko eta teknologikoa gaitzeko eta espezializatzeko laguntza-neurriak. Laguntza mota hau ezin da luzatu.

1.- Xedea.

Balio erantsi handiko ahalmen teknologikoak lortzeko lana erraztea eta berritzeko ahalmena sustatzea enpresetan, bertako giza kapital zientifiko eta teknologikoa gaituta, iraupen ertain edo luzeko prestakuntza-egonaldien bitartez.

2.- Helburua.

Enpresa-trebakuntza sustatzea giza kapital zientifiko eta teknologikoa bermatuta, EAEko enpresek berritzeko ahalmena eta profil teknologikoa nahiz produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko aukera izan dezaten.

Hortaz, enpresetako eta enpresa elkarteetako teknikarien gaitzea eta espezializazio babesten da, I+G+B-ko proiektuak edo berrikuntzaren arloko estrategia sustatzeko. Hau da, EAEko enpresetako langileak gaitzea, estatuko edo nazioarteko prestakuntza-zentroetan iraupen ertain edo luzeko egonaldiak eginez.

Prestakuntza-ikastaroak gutxienez hiru hilabeteko iraupena izango du, eta egin beharreko espezializazio-maila handiko programa bat bilduko du. Enpresan dagokion langileak laster egikarituko dituen I+G+B-ko proiektuekin edo egungo edo etorkizuneko estrategiekin lotuta egon beharko du ikastaroak. Horretarako, eta enpresetan ikerketa sustatze aldera, modu berezian kontuan hartuko dira alderdi pertsonalak (laguntza eskatzen duenaren ibilbidea eta prestakuntza, egungo eta etorkizuneko lanpostua/kargua) eta enpresak indartu nahi duen ikerketa-proiektuaren edo ikerketa-ildoaren garrantzia (berritzailea, jakintza sortzea, enpresan duen garrantzi espezifikoa).

Prestakuntza arautuko programak edo prestakuntza ez-arautuko egonaldiak onartuko dira. Bi egonaldi motek zentro hartzaileak ziurtatuak izan beharko dute.

3.- Erakunde onuradunak.

Egoitza soziala edo I+G+B-ko jarduerak garatzen dituen produkzio-zentro bat EAEn duten enpresak eta enpresa elkarteak izango dira erakunde onuradunak, bereziki ETEak eta OTEBak. Enpresaren giza kapitalarentzako laguntza denez gero, nolanahi ere uler daitekeenez, eta langilea prestakuntza-egonaldiaren azken onuraduna izanik, ikasketak amaitzean, jatorrizko zentrora itzuli beharko du, eta eskabidean aurkeztutako I+G+B-ko proiektuan parte hartu eta hura indartu; izan ere, proiektuak erakundearen berrikuntza-estrategian garrantzi handia izan beharko du.

Entitateak behar bezala justifikatu beharko du prestakuntza-egonaldiaren aprobetxamendua eta premia, eta, era berean, jakintza-kapitalaren indartze horrek enpresaren ahalmen teknologikoak eta berritzekoak nola sustatuko dituen azaldu beharko du, eskabidean adierazitako pertsonak egonaldiaren ondoren berriz eskuartean izango duen I+G+B-ko proiektua eta langile horrek bertan izango duen papera deskribatuta.

Diru-laguntzak honako muga hauek izango ditu: matrikula-kostuen % 80, bidaia-gastuen % 100, eta soldata-kostuen % 50 adierazitako langilea kanpoan dagoen bitartean, eta gehienez ere 20.000 euro emango dira guztira.

4.- Diruz laguntzeko moduko gastua.

Laguntza hau emateari dagokionez, matrikula-gastuak, bidaia-gastuak eta egonaldiko gastuak hartuko dira konpentsatzeko moduko gastutzat, baita eranskin honen arabera diruz lagundutako ekintza hasten den hilabeteko nominaren zenbatekoa ere. Deialdia argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitarte egin beharko dira jarduerak.

5.- Eskabideak.

Eranskin honetan kontuan hartutako laguntzen eskatzaileek eskabide arautuak aurkeztu beharko dituzte, Agindu honen 7. artikuluan ezarritako moduan eta urteko deialdian aurkezteko ezarritako epean.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 euro izango da langile bakoitzeko.

Enpresa batek gehienez hiru eskabide aurkez ditzake modalitate honetarako.

Osatutako eskabideek honako dokumentazio hau bildu beharko dute:

a) Entitateari dagokionez:

- Eskaera egiteko inprimakia.

- Proiektuaren memoria, prestakuntzaren eta egungo edo etorkizuneko I+G+B-ko proiektuaren helburuen laburpen batekin. Proiektu horri dagokionez, honako hauen zehaztapena: enpresaren berrikuntza-estrategian duen garrantzia, ekarpen zientifikoa eta teknologikoa, eskabidean adierazitako pertsonak proiektuaren etorkizuneko organigraman duen kokapena, eta profesional hori berriz ere lanean hasiko den lan-taldea, baita aurreikusitako aurrekontua ere.

- Inkorporazio-departamentuaren (I+G+B) jarduera garrantzitsuen balioespen ekonomikoa, amaitutako urteko zentroaren auditoretzaren laburpena, bateratzeko planak edo berdintasunerako planak dauden ala ez, edo Emakundek aukera-berdintasuneko Erakunde Laguntzaile gisa aitortu izana.

- Entitatearen deskribapen laburra: produkzio-sektorea, langileen egitura kategoria teknikoak eta sexua adierazita, aurreko urteko guztizko salmentak, esportazioaren % -a, eta bidezkotzat jotzen diren eta enpresaren sailkapenean garrantzitsuak diren bestelako datuak.

- Espezializazio-egonaldia edo ikastaroa egiteko joango den erakundearen onarpen-egiaztagiria.

- Enpresaren aitorpena, ETE edo OTEB bat izateko baldintzak betetzen dituela adierazita.

- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duen dokumentazioa, Ogasun Ordezkaritzak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiri originalen edo kopia konpultsatuen bidez.

- Altan ez badago, behar bezala betetako hirugarrenen inprimakia(Enpresaren banku-datuak).

- Erakundeak eskabidea egoki ebaluatzeko bidezkotzat hartzen duen beste edozein informazio.

b) Enpresarekin kontratu-harremana duen pertsonari dagokionez.

- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia behar bezala konpultsatuta.

- Langilearen curriculum vitaea, honako hauek adierazita: ikerketaren arloan egindako ibilbide profesionala, eta egungo eta etorkizuneko kargua enpresa onuradunean.

Pertsona horrek gutxienez hiru urteko lan-harremana izan beharko du enpresarekin.

6.- Ebaluazio-irizpideak.

Ebaluazio-prozeduran, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) 30 puntu gehienez:

- Egonaldiaren ondoren langilea lanean hasiko den I+G+B-ko proiektuaren edo ikerketa-ildoaren kalitatea. Proiektuaren izaera berritzailea (10 puntu gehienez).

- Proiektuak sortuko duen oinarri teknologikoa, estrategikoa eta jakintza (10 puntu).

- Enpresaren lehiakortasunean duen inpaktua (5 puntu).

- Proiektuan inplikaturiko lan-taldea (5 puntu).

b) 30 puntu gehienez:

- Langilearen curriculum vitaea, eta proiektuan izango duen ikerketa-maila (15 puntu).

- Ibilbide profesionala eta ikerketaren arlokoa (bekak eta egindako proiektuak, puntu 1) (10 puntu gehienez).

- Doktoretza-titulua (5 puntu).

c) 15 puntu gehienez:

- Entitatearen balorazioa. Jakintzaren aldeko apustua eta ikerketaren arloko ibilbidea (6 puntu).

- Nazioarteko proiekzioa (6 puntu).

- Genero-berdintasuneko printzipioak eta erakunde independente batek aitorturiko erantzukizun sozialeko neurriak txertatzea(3 puntu).

d) 15 puntu gehienez:

- Prestakuntza-ekintzaren balorazioa. Proiektuarekiko enpresaren premia (5 puntu).

- Ikastaroa emango duen zentroaren prestakuntza-programa (5 puntu), ekintzak lagunduko duen proiektuarekin eta langilearen profilarekin duen lotura (5 puntu).

e) 10 puntu gehienez:

- Enpresa onuradun mota. Laguntza berezia OTEBentzat (8 puntu) eta ETEentzat (7 puntu). Bestelako enpresak (0 puntu).

- UNE 16000 arauak, ziurtagiriak bermatuta (2 puntu).

7.- Laguntzaren ordainketa.

Laguntza ordainketa bakar batean ordainduko da urtearen amaieran, hezkuntza-zentroak ikastarora bertaratu izanaren ziurtagiria aurkeztu ondoren, eta egindako gastuen fakturak, egiaztagiriak eta txosten ekonomikoa aurkeztu ondoren.

8. artikulua.- Erakunde onuradunaren betebeharrak.

a) Txosten teknikoak eta ekonomikoak aurkeztea urteko justifikazioetan, eta Arau erregulatzailean eta urteko deialdiaren ebazpenean xedaturikoa betetzea.

b) Jabetza intelektualeko arauak betetzea, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza aitortzea argitalpenetan (halakorik badago).

9.- Bateraezintasunak.

Fondo publiko edo pribatuetatik helburu berarekin lortutako finantziazioa bateraezina izango da.

II. ERANSKINA

B mota.

Enpresen I+G+B babestea, teknologoak eta ikertzaileak kontratatuta.

Lehen modalitatea: senior kategoriako langileak kontratatzea, I+G+B-ko proiektuetan parte har dezaten.

Modalitate hau berriztagarria da, eranskin honetan ezarritako eskakizunak betetzen badira.

1.- Xedea.

Soilik I+G+B-ko proiektuetan lan egingo duten langileen kontratazioaren bitartez enpresen eta enpresa-elkarteen I+G+B babesteko laguntzen erregimenaren oinarri arautzaileak ezartzea. Laguntzak lehiarako erregimenean emango diren diru-laguntzak izango dira.

I+G+B sustatuta enpresen jakintza eta lehiakortasuna bermatzea da programa honen azken helburua.

Giza kapital zientifiko eta teknologikoa EAEko enpresetarantz erakartzea sustatzen da, I+G+B-rako ahalmen berriak eta, oro har, jakintza-kapitala sortzearen bitartez lehiakortasuna hobetzeko aukera emanez.

I+G+B-ko jarduerak egiteko eta, azken helburu gisa, jakintza eta lehiakortasuna bermatzeko, EAEko enpresek Doktore titulua duten teknologoekin lan-kontratuak egitea babesten du programak.

2.- Helburua.

Enpresen I+G+B sustatzea eta EAEko enpresa-oinarri berritzailea handitzea, prestakuntza handia eta ikerketa-ibilbide nabaria duten profesionalen kontratazioaren bitartez jakintzaren sormena eta aplikazioa sustatuta.

Bermatutako langileak erakartzeak kualifikikazio zientifikoa eta teknologikoa handitzea eta enpresen berritzeko ahalmenak indartzea dakar, dauden lan-ildoen ikerketan sakontzeko aukera emanez eta produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handituz.

Maila teknologiko handia eta garapen zientifikorako ahalmen handia duten ekipoak lortzea, EAEko enpresen ikerketa-eremuen bilakaera erraztuta, CV profesional garrantzitsua duten pertsonen partaidetzaren bitartez.

3.- Erakunde onuradunak.

Enpresak izango dira modalitate honen erakunde onuradunak (enpresa handiak, enpresa-elkarteak, eta, batez ere, OTEBak eta ETEak). Egoitza soziala EAEn izan beharko dute, edo, gutxienez, I+G+B-ko jarduerak garatzen dituen produkzio-zentro bat izan beharko dute EAEn. Erakundeek ibilbide profesional nabaria duten profesional bermatuak kontratatu beharko dituzte, beren I+G+B-ko ekipoak gaitze aldera.

Diru-laguntza lortzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

Laguntzak eskatzen dituztenek behar bezala justifikatu beharko dute hirugarren graduko unibertsitate-titulua duten pertsonak eta teknologo nabariak kontratatzeko premia dutela I+G+B-ko proiektuak garatzeko. Era berean, Jarduera Plan bat izan beharko dute, plangintza estrategikoaren esparruan profesional horiek enpresan beteko dituzten aurreikusitako ikerketa, berrikuntza eta/edo garapen teknologikoko zeregin espezifikoak zehaztuta.

- Enpresa kontratugileak enpresen ahalmen zientifiko eta teknologiko berriak garatzeko lagunduko duten eta etorkizuneko produktuen eta/edo zerbitzuen maila teknologikoan edo profil berritzailean eragin dezaketen I+G+B-ko proiektuetan txertatu beharko dituzte senior ikertzaileak.

- EAEko enpresa bateko ikerketa-talde batetik etorri eta fondo publikoekin zuzkitutako kontratua duten ikertzaileak kontratatzea ez da diru-laguntza modalitate honen xede izango.

- Kontratatutako profilaren araberako ordainsaria eta enpresarekin iraupen luzeko lotura-aurreikuspena bermatzen duten kalitate-baldintza batzuk beteko dituzte kontratuek. Horren haritik, enpresarentzat kontratuaren gutxieneko urteko kostu bat ezartzen da, Gizarte Segurantzaren guztizko kostuak barnean hartuta (40.000 euro gordin). 2. urtetik aurrera, 4 urte gehiagoko gutxieneko iraupen-aurreikuspena izan beharko du.

- Erakunde finantzatzaileak gomendatzen du enpresaren eta kontratatutako langilearen arteko loturaren gutxieneko iraupena bost urterainokoa izatea. Finantziazioa urtebete baino luzeagoa bada, 2. eta 3. urteek alderdien arteko konpromiso hori eman beharko dute, idazki bidezko baterako aitorpen baten bidez.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez ditu inolaz ere gaindituko EBko laguntzen araudian ezarritako mugak.

- Aurkezten den lehen kontratuaren iraupena 12 hilabetekoa izango da gutxienez, eta lehen aldiz aurkezten den deialdiaren urtean hasiko da. Lehenengo 12 hilabeteak amaitzerakoan, alderdien artean kontratu mugagabe bat egiten bada, 2. urtean luzatzeko eskabide-prozedura sinplifikatua egin ahal izango da. Taldearen sendotze-prozesua erakundearen kanpoko finantziazio batekin zuzkitutako I+G+B-ko proiektu bati lotuta baldin badago, beste luzapen bat eskatu ahal izango da prozedura beraren bitartez. Diru-laguntzaren gehieneko iraupena 3 urtekoa izango da.

Berritzeko eskabideak urteko beste ebazpen baten mende egongo dira.

Kontratu finkoen eskabideek lehentasuna izango dute.

4.- Kontratatuko diren pertsonek bete behar dituzten baldintzak.

a) Unibertsitateko titulazio egokia eta 2. artikuluan adierazitakoaren araberakoa izatea, beka-sistemaren bitartez lortutako ikerketa-esperientzia justifikatzea, eta 2-5 urteko lan-esperientzia orientazio aplikatuko I+G+B-ko proiektuen eremuan.

b) Unibertsitateko titulazioa diplomarekin (DEA), ikerketa-esperientzia, eta titulazioaren antzinatasuna 5 urtekoa gehienez ere, graduatu zenetik zenbatzen hasita.

c) 3. zikloko unibertsitate-titulazioa Doktoretza-tituluarekin eta ikerketa-esperientziarekin, edo doktoretzaren ondoko egonaldia, 3 hilabetekoa gutxienez. Titulazioaren antzinatasuna 6 urtekoa gehienez ere, graduatu zenetik zenbatzen hasita.

5.- Diruz laguntzeko moduko gastua.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kargura diruz laguntzeko moduko gastua kontratatutako pertsonaren guztizko enpresa-kostuaren % 65erainokoa izango da, enpresa motaren arabera (oinarri teknologikoko enpresa berrien kasuan % 65, ETEen kasuan % 60, eta gainerako enpresen kasuan % 50); kostu hori honako hau izango da: ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota, eta pertsona bakoitzeko urtean gehienez ere 30.000 euro emango dira.

Kontratatutako pertsonek erabateko arduraldiko erregimenean jardungo dute eskabidean definitutako proiektuetan.

6.- Eskabideak.

Eranskin honetan bildutako laguntzen eskatzaileek inprimaki normalizatuetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Agindu honen 7. artikuluan ezarritako moduan eta urteko deialdian aurkezteko ezarritako epean.

Eskabideak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Enpresa kontratugileari dagokionez:

- Eskaera egiteko inprimaki normalizatua.

- Diruz lagundu beharreko lan-kontratua, alderdi ekonomikoen eta denborazkoen deskribapen argiarekin.

- Kontratatutako langileak jardungo duen I+G-ko proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak honako hauek izan beharko ditu: proiektuaren helburuen laburpena eta profesionala txertatuko den ikerketa-taldearen osaera. Kontratatutako langileak garatuko duen jarduera-plana, haren espezializazioak enpresaren estrategian duen kokapena zehaztuta. Ikerketa-prozesuaren emaitzen aurreikuspena, eta emaitza horiek nola sustatzen duten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza; proiektuaren iraupena; aurrekontua; amaitutako proiektuen zerrenda.

- Proiektuaren ardura duen pertsonaren CV eguneratua.

- Kontratatutako langilea txertatuko den taldearen CV kolektiboa.

- Lanpostuaren, azpiegitura-zuzkiduraren eta esleituriko zereginen definizio zehatza.

- Inkorporazio-departamentuaren (I+G+B) jarduera garrantzitsuen balioespen ekonomikoa, amaitutako urteko zentroaren auditoretzaren laburpena, bateratzeko planak edo berdintasunerako planak dauden ala ez, edo Emakundek aukera-berdintasuneko Erakunde Laguntzaile gisa aitortu izana.

- Enpresaren deskribapen laburra: produkzio-sektorea, langileen egitura kategoria teknikoak eta sexua adierazita, aurreko urteko guztizko salmentak, esportazioaren % , eta bidezkotzat jotzen diren eta enpresaren sailkapenean garrantzitsuak diren bestelako datuak.

- Zinpeko aitorpena, enpresak azken hiru urteetan proposatutako pertsonarekin lan-izaerako kontratu bidezko loturarik izan ez duela ziurtatuz.

- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duen dokumentazioa, Ogasun Ordezkaritzak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak egindako ziurtagiri originalen edo kopia konpultsatuen bidez.

- Altan ez badago, behar bezala betetako hirugarrenen inprimakia(Enpresaren banku-datuak).

- Enpresaren aitorpena, I. kapituluaren arabera duen sailkapenari buruz.

- Erakundeak eskabidea egoki ebaluatzeko bidezkotzat hartzen duen beste edozein informazio.

b) Kontratatu nahi den pertsonari dagokionez.

- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia behar bezala konpultsatuta.

- Unibertsitate-maila egiaztatzen duen dokumentuaren kopia konpultsatua, noiz lortu den argi eta garbi adierazita, eranskin honen 4. puntuan xedaturikoari jarraiki.

- Curriculum Vitaea, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean eguneratua izan beharko du.

- Bidezkotzat jotzen den beste edozein informazio.

7.- Ebaluazio-irizpideak.

a) 40 puntu gehienez: kontratatua txertatzen den proiektuaren balorazioa, ikerketaren eremua ulertzen duela ezinbestekoa izanik. Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

- Kontratatua txertatzen den proiektuaren edo proiektuen iraupena (10 puntu gehienez).

- Enpresaren I+G+B-ko proiektuaren aurrekontua (10 puntu gehienez).

- Lan-taldearen prestakuntza (10 puntu gehienez).

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planean (ZTBP) jasotako garatzeko bidean dauden sektore berriak biltzen ote dituen (10 puntu).

b) 30 puntu gehienez:

- Kontratatutako pertsonaren Curriculum Vitaea, eta enpresak aurkeztutako proiektuan nola egokitzen den (15 puntu).

- Ibilbide profesionala eta ikerketaren arlokoa (10 puntu gehienez).

- Doktoretza-titulua (10 puntu).

c) 20 puntu gehienez:

- Enpresaren balorazioa. Jakintzaren aldeko apustua eta ikerketaren arloko ibilbidea (8,5 puntu).

- Nazioarteko proiekzioa (8,5 puntu).

- Genero-berdintasuneko printzipioak eta erakunde independente batek aitorturiko erantzukizun sozialeko neurriak txertatzea (3 puntu).

d) 10 puntu gehienez:

- Enpresa onuradun mota. Laguntza berezia OTEBentzat (8 puntu) eta ETEentzat (7 puntu). Bestelako enpresak (0 puntu).

- UNE 16000 arauak, ziurtagiriak bermatuta (2 puntu).

8.- Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi ordainketetan ordainduko da. Lehenengo (% 30), erakunde hartzaileari laguntza onartu zaion ondoren. Bigarren ordainketa (% 70), kontratazioa egin eta handik urtebetera egingo da, jardueren urteko txostena aurkeztu ondoren.

9.- Erakunde onuradunaren betebeharrak eta ekintzaren jarraipena.

Erakunde onuradunek, laguntza baliatzeko urteko aldiaren azken hiruhilekoaren barruan, emakidaren aldian egindako lan guztia eta emaitzak jasoko dituen azken memoria aurkeztu beharko dute, proiektuaren arduradunaren oniritziarekin.

Txostena aurkeztea ezinbesteko baldintza da 2. ordainketa kudeatzeko Horretaz gain, kontratatutako ikertzailearen Curriculum Vitae eguneratua aurkeztuko da.

Lanaren emaitzak argitaratu badira, argitalpen horien kopia bidaliko zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Teknologia Zuzendaritzari. Halaber, patenteak dokumentatu egingo dira.

Era berean, hainbat urtetako aldiaren amaieran (hainbat urtetako finantziazioaren kasuan) enpresako I+G+B departamentuaren arduradunak sinatutako azken memoria bat aurkeztuko da. Bertan, kontratatutako pertsonak laguntzaren indarraldian zehar burutu dituen ikerketa-jarduerei buruzko iritziak jasoko dira, baita ikerketak izango duen etorkizunari eta xedetzat hartutako emaitzen lorpenari buruzkoak ere.

10.- Bateraezintasunak.

Enpresek eranskin honetan jasotako laguntzak beste laguntza publiko edo pribatu batzuekin bateratu ahal izango dituzte, EBko dagokion araudiak ezartzen duen mugaraino. Nolanahi ere, Agindu honetan ezarritako laguntzek Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Erregelamenduan (EE) ezarritako «minimis» arauak errespetatuko dituzte (L-379/5, 2006-12-28); Erregelamendu hori Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa da, eta, horren arabera, enpresa jakin bati emandako guztizko laguntzak ezin du 200.000 euroko zenbatekoa gainditu hiru zergaldiko edozein alditan.

Horren haritik, beste Administrazio edo erakunde batzuetatik laguntzak edo diru-laguntzak jasoz gero, emakidari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da.

III. ERANSKINA

B MOTA.

Enpresen I+G+B babestea, teknologoak eta ikertzaileak kontratatuta.

Bigarren modalitatea: Junior kategoriako langileak kontratatzea, I+G+B-ko proiektuetan parte har dezaten.

Modalitate hau berriztagarria da, eranskin honetan ezarritako eskakizunak betetzen badira.

1.- Xedea.

Soilik I+G+B-ko proiektuetan lan egingo duten langileen kontratazioaren bitartez enpresen I+G+B babesteko laguntzen erregimenaren oinarri arautzaileak ezartzea. Laguntzak lehiarako erregimenean emango diren diru-laguntzak izango dira.

I+G+B sustatuta enpresen jakintza eta lehiakortasuna sendotzea da programa honen azken helburua.

Junior ikertzaileak EAEko enpresetarantz erakartzea sustatzen da, I+G+B-rako eta, oro har, jakintzarako ahalmen berriak sortuta lehiakortasuna hobetzeko aukera emanez; ikertzaile horiek unibertsitate-tituludun gazteak izango dira, profil zientifikoarekin nagusiki, eta teknologiaren eta zientziaren arloan espezializatuak, sakontze teknikorako gaitasun nabariarekin, eta garapenerako potentzialarekin.

2.- Helburua.

I+G+B-aren garapena sustatzea enpresetan (OTEBak, ETEak, enpresa-elkarteak eta enpresa handiak), 5 urterainoko antzinatasunarekin (DEA, 3 urterainoko antzinatasuna) ikasketa-ziurtagiria duten junior ikertzaileak kontratatuta, ikerketa-ildoen eta metodoen berrikuntza sustatuta, eta negoziorako bide berriak irekitzea bultzatuta.

Pertsona horien prestakuntzaren espezializazioak, lan-taldeen esperientzia egiaztatuarekin batera, aukera ematen du enpresaren berritzeko ahalmenak garatzeko, batez ere ETEen kasuan, eta, are gehiago, erakundeek betetzen duten horizonte zientifiko eta teknologikoa zabaltzen dute.

Azken batean, egungo produktuak sakondu eta garatuko dituzten eta negozio-forma berriak aurkitzeko gai diren diziplina anitzeko taldeak garatzea da etorkizunean arrakasta izateko gakoa. Garapen bidean dauden arlo teknologikoetan prestakuntza espezializatua eta eguneratua duten eta titulua lortu berri duten pertsonek eskuratutako jakintzek, eta horien aprobetxamenduak EAEko enpresetan, euskal enpresen eremuko dibertsifikazioaren eta berrikuntzaren garapena indartuko dute.

3.- Erakunde onuradunak.

Laguntza modalitate honen erakunde onuradunak izango dira honako ezaugarri hauek dituzten enpresak (enpresa handiak, enpresa-elkarteak, eta, batez ere, OTEBak eta ETEak): egoitza soziala EAEn izatea, edo I+G+B-aren berezko jarduerak gauzatzen dituen produkzio-zentro bat izatea, espezializazio teknikoko maila handia duten junior ikertzaileak hartzea, enpresaren ikerketa-ahalmenak indartzea, eta garapen teknologikoa eta negoziorako bide berriak sustatzea.

Diru-laguntza lortzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

- Eranskin honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak dauden eta ikertzeko, garatzeko eta berritzeko ahalmena sustatu nahi duten erakundeek.

- Enpresek produktuen eta/edo zerbitzuen maila teknologikoan eragin dezaketen, edo produktu eta/edo zerbitzu berriak sor ditzaketen ahalmen zientifiko eta teknologiko berriak enpresan garatzeko laguntzen duten I+G+B-ko proiektuetan txertatu beharko dituzte ikertzaileak eta teknologoak.

- Kontratatutako langileen titulazio akademikoak gehienez ere 5 urteko antzinatasuna izan beharko du, 2. artikuluak adierazten duenaren arabera.

- Kontratatutako pertsonaren profilaren araberako ordainsaria eta, horretaz gain, enpresarekin hasieran urtebeteko lotura bermatzen duten kalitate-baldintza batzuk beteko dituzte kontratuek. Horren haritik, kontratuaren guztizko kostua xedatzen da, Gizarte Segurantzaren guztizko kostuak barnean hartuta (30.000 euro gutxienez). 2. urtetik aurrera, kontratu mugagabearekin.

- Erakunde finantzatzaileak gomendatzen du enpresaren eta kontratatutako langilearen arteko loturaren gutxieneko iraupena bost urterainokoa izatea. Finantziazioa urtebete baino luzeagoa bada, 2. eta 3. urteek alderdien arteko konpromiso hori eman beharko dute, idazki bidezko baterako aitorpen baten bidez.

EAEko enpresa bateko ikerketa-talde batetik etorri eta fondo publikoekin zuzkitutako kontratua duten ikertzaileak kontratatzea ez da diru-laguntza modalitate honen xede izango.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez ditu inolaz ere gainditu behar EBko laguntzen araudian ezarritako mugak.

Diruz lagundutako lehen kontratuaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta lehen aldiz aurkezten den deialdiaren urtean hasiko da. Lehenengo 12 hilabeteak amaitzerakoan, alderdien artean kontratu mugagabe bat egiten bada, 2. urtean luzatzeko eskabide-prozedura sinplifikatua egin ahal izango da.

Diru-laguntzaren gehieneko iraupena 3 urtekoa izango da. Berritzeko eskabideak urteko beste ebazpen baten mende egongo dira.

Kontratu finkoen eskabideek lehentasuna izango dute.

4.- Kontratatuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak.

Ikerketaren arloko esperientzia egiaztatzea:

- Unibertsitateko titulazioa, beka-sistemaren bidez lortutako ikerketa-esperientziarekin, edo I+G+B aplikatuko proiektu baten eremuan 3 urteko gehieneko lan-esperientziarekin.

- Unibertsitateko titulazioa, DEA diploma, edo graduondoko titulu baliokidea.

5.- Diruz laguntzeko moduko gastua.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kargura diruz laguntzeko moduko gastua langile berriaren kontratazioaren guztizko enpresa-kostuaren % 65erainokoa izango da, enpresa motaren arabera. Kostu hori ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota izango da, eta kontratazio-kostuaren gutxieneko zenbatekoa ezin da 30.000 euro baino txikiagoa izan.

Egiten den kontratu bakoitzeko, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa urtean 20.000 euro izango da.

Diru-laguntzaren gehieneko mugak honako hauek dira: diruz laguntzeko moduko gastuen % 65 OTEBen kasuan, % 60 ETEen kasuan, eta % 50 gainerako enpresetan.

Kontratatutako pertsonek erabateko arduraldiko erregimenean jardungo dute eskabidean definitutako proiektuetan.

6.- Eskabideak.

Eranskin honetan jasotako laguntzen eskatzaileek inprimaki normalizatuetan aurkeztu beharko dute eskabidea, Agindu honen 7. artikuluan ezarritako moduan eta urteko deialdian aurkezteko ezarritako epean.

Eskabideak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Enpresari dagokionez:

- Eskaera egiteko inprimaki normalizatua.

- Lan-kontratua, alderdi ekonomikoen eta denborazkoen deskribapen argiarekin.

- Kontratatutako langileak jardungo duen I+G+B-ko proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak honako hauek bildu behar ditu: proiektuaren helburuen laburpena, aurrekontua eta proiektuaren iraupena, eta profesionala txertatuko den ikerketa-taldearen osaera. Ikerketa-prozesuaren emaitzen aurreikuspena, eta emaitza horiek nola sustatzen duten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza.

- Kontratatutako langileak garatuko duen jarduera-plana, haren espezializazioak enpresaren estrategian duen kokapena zehaztuta. Lanpostuaren, azpiegitura-zuzkiduraren eta bete beharreko zereginen definizio zehatza.

- Proiektuaren ardura bidegabeki duen pertsonaren CV eguneratua.

- Kontratatutako langilea txertatuko den taldearen CV kolektiboa.

- Inkorporazio-departamentuaren (I+G+B) jarduera garrantzitsuen balioespen ekonomikoa, amaitutako urteko zentroaren auditoretzaren laburpena, bateratzeko planak edo berdintasunerako planak dauden ala ez, edo Emakundek aukera-berdintasuneko Erakunde Laguntzaile gisa aitortu izana.

- Enpresaren deskribapen laburra: produkzio-sektorea, langileen egitura kategoria teknikoak eta sexua adierazita, aurreko urteko guztizko salmentak, esportazioaren % , eta bidezkotzat jotzen diren eta enpresaren sailkapenean garrantzitsuak diren bestelako datuak.

- Enpresaren zinpeko aitorpena, azken hiru urteetan proposatutako pertsonarekin lan-izaerako kontratazio-loturarik izan ez duela ziurtatuz.

- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duen dokumentazioa, Ogasun Ordezkaritzak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak egindako ziurtagiri originalen edo kopia konpultsatuen bidez.

- Altan ez badago, behar bezala betetako hirugarrenen inprimakia(Enpresaren banku-datuak).

- Erakundeak eskabidea egoki ebaluatzeko bidezkotzat hartzen duen beste edozein informazio.

b) Kontratatu nahi den pertsonari dagokionez:

- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia behar bezala konpultsatuta.

- Unibertsitate-maila kreditatzen duen dokumentuaren kopia konpultsatua, lortu deneko data bertan argi eta garbi adieraziz (5 urteko antzinatasuna gehienez ere).

- Doktoretza-tesia egin badu, nota akademikoen ziurtagiria.

- Kontratatutako pertsonaren Curriculum Vitaea, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean eguneratua izan beharko du.

- Bidezkotzat jotzen den beste edozein informazio.

Eranskin honetan jasotako laguntzen eskatzaileek inprimaki normalizatuetan aurkeztu beharko dute eskabidea, Agindu honen 7. artikuluan ezarritako moduan eta urteko deialdian aurkezteko ezarritako epean.

7.- Ebaluazio-irizpideak.

a) 50 puntu gehienez:

- Kontratatua txertatzen den proiektuaren balorazioa, ikerketaren eremua ulertzen duela ezinbestekoa izanik. Profesionala txertatzen den proiektuaren edo proiektuen iraupena hartuko da kontuan (15 puntu gehienez).

- Enpresaren I+G+B-ko proiektuaren aurrekontua (10 puntu gehienez).

- Lan-taldearen prestakuntza (10 puntu gehienez), eta 2010eko ZTBPan bildutako garapen bidean dauden sektore berrietan nola egokitzen den (15 puntu).

b) 20 puntu gehienez:

- Hautagaiaren Curriculum Vitaea, ibilbide profesionala eta ikerketaren arloko ibilbidea (20 puntu gehienez).

c) 20 puntu gehienez:

- Enpresaren balorazioa. Jakintzaren aldeko apustua eta ikerketaren arloko ibilbidea (8,5 puntu).

- Nazioarteko proiekzioa (8,5 puntu).

- Genero-berdintasuneko printzipioak eta erakunde independente batek aitorturiko erantzukizun sozialeko neurriak txertatzea (3 puntu).

d) 10 puntu gehienez:

- Enpresa onuradun mota. Laguntza berezia OTEBentzat (8 puntu) eta ETEentzat (7 puntu). Bestelako enpresak (0 puntu).

- UNE 16000 arauak, ziurtagiriak bermatuta (2 puntu).

8.- Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi ordainketetan ordainduko da. Lehenengo (diru-laguntzaren % 30), diru-laguntza ematea onartu ondoren. Bigarren ordainketa (gainerako % 70), kontratazioa egin eta urtebete ondoren egingo da, jardueren urteko txostena aurkeztu ondoren.

9.- Erakunde onuradunaren betebeharrak eta ekintzaren jarraipena.

Erakunde onuradunek, laguntza baliatzeko urteko aldiaren azken hiruhilekoaren barruan, emakidaren aldian egindako lan guztia eta emaitzak jasoko dituen azken memoria aurkeztu beharko dute, proiektuaren arduradunaren oniritziarekin.

Txostena aurkeztea ezinbesteko baldintza da 2. ordainketa kudeatzeko Horretaz gain, kontratatutako ikertzailearen Curriculum Vitae eguneratua aurkeztuko da.

Lanaren emaitzak argitaratu badira, argitalpen horien kopia bidaliko zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Teknologia Zuzendaritzari. Halaber, patenteak dokumentatu egingo dira.

Era berean, hainbat urtetako aldiaren amaieran (hainbat urtetako finantziazioaren kasuan) enpresako I+G+B departamentuaren ardura bidegabeki duenak sinatutako azken memoria bat aurkeztuko da. Bertan, laguntzaren indarraldian zehar burututako ikerketa-jarduerei buruzko iritziak jasoko dira, baita ikerketak izango duen etorkizunari buruzkoak ere.

10.- Bateraezintasunak.

Enpresek eranskin honetan jasotako laguntzak beste laguntza publiko edo pribatu batzuekin bateratu ahal izango dituzte, EBko dagokion araudian aurreikusitako mugaraino. Nolanahi ere, Agindu honetan ezarritako laguntzek Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Erregelamenduan (EE) ezarritako «minimis» arauak errespetatuko dituzte; Erregelamendu hori Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa da, eta, horren arabera, enpresa jakin bati emandako guztizko laguntzak ezin du 200.000 euroko zenbatekoa gainditu hiru zergaldiko edozein alditan.

Horren ildotik, beste Administrazio edo erakunde batzuetatik laguntzak edo diru-laguntzak jasoz gero, emakidari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da.


Azterketa dokumentala