Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2009ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
5106

LEHIAKETA. Iragarkia, Eustaten argitalpen zerbitzuak kontratatzeko (04/2010 espedientea).

1.- Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Administrazio eta Zerbitzuen Arloa.

c) Espediente zenbakia: 04/2010.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Eustaten argitalpen zerbitzuak.

b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez da halakorik egin.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio klausula berezien agirian aurreikusitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: kontratua administrazio agirian formalizatzen denetik 2010eko abenduaren 31ra bitartean. Dena den, kontratua 2009. urtean zehar formalizatzen bada, 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko da gauzatzen.

3.- Izapideak, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikatzeko modua: alderdi ekonomikotik onena den eskaintza.

4.- Lizitazio oinarriaren aurrekontua.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua ehun eta hogeita hamar mila euro (130.000) da, BEZa barne.

5.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2009ko urriaren 6a.

7.- Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapena: Taldea: M. Azpitaldea: 4. Kategoria: B.

b) Bestelako betekizunak: administrazio klausula berezien agirian zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urriaren 7a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 2 gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A» eta «B», administrazio klausulen agirian zehazten denaren arabera.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundeko (EUSTAT) bulego nagusietan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, gutun-azal itxiak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaketak: ez da aldaketarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta PK: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko urriaren 14a.

e) Ordua: 10:00.

10.- Bestelako argibideak:

a) Adjudikatzeko irizpideak:

- Eskaintza ekonomikoa (% 45): lehiakide bakoitzak liburuen bi modeloentzat eskaintzen dituen prezioen batezbestekoa aterako da. Eskaintza ekonomiko merkeenari emango zaio puntu gehien, eta gainerako eskaintzei, gehieneko puntuazio horren alderantziz proportzionala den puntuazioa.

- Fotokonposizioaren proba (% 40): zuzenketa gehien egin dituen enpresari emango zaio puntu gehien, eta gainerako eskaintzei, gehieneko puntuazio horren alderantziz proportzionala den puntuazioa. Hain zuzen, hasierako kalifikazioa eman ondoren onartuak izan diren lehiakideei hiru egunetan egiteko zeregina emango zaie.

- Emateko epeak hobetzea (% 15): emateko epe laburrena eskaintzen duen enpresari emango zaio puntu gehien, eta gainerako enpresei, gehieneko puntuazio horren alderantziz proportzionala den puntuazioa. Ez dira kontuan hartuko 10 egun baliodunetik gorako epea behar duten eskaintzak paper-azalezko liburuak argitaratzeko: 128 orrialde, 1+1 tintarekin inprimatuta (16 or. 4+4 tintarekin), guztira 800 ale, grafikoak koloretan dituzten 12 orrialdeko proba eginez.

b) Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustateko Zabalkunde eta Marketin Arlora (telefonoa: 945 01 75 15).

11.- Iragarkien gastuak. Adjudikaziodunak ordainduko ditu lehiaketa honen lizitazioaren eta adjudikazioaren ondoriozko gastuak.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2009ko abuztuaren 26a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: htpp://www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 1a.

Zuzendari nagusia,

VICTOR URRUTIA ABAIGAR.


Azterketa dokumentala