Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2009ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5104

AGINDUA, 2009ko irailaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena.

2009ko martxoaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zenbakia), otsailaren 24ko Agindua argitaratu zen. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egin zen.

Agindu horretan araututako laguntza ekonomikoak baliagarri gertatu dira, batetik, enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntza-planak finantzatzeko, eta, bestetik, prestakuntza-plan horietan parte hartzen duten langileei eta bazkide langileei esleitutako laguntza indibidualak finantzatzeko.

Lehenengo laguntza-deialdi horren bitartez langileen kualifikazioa oro har hobetu nahi zen, baita, horrekin batera, EEEaren eraginpeko enpresen lehiakortasuna hobetu ere; tamalez, hasiera batean aurreikusitako helburu horiek ez dira bete, ez behar bezalako mailan behintzat.

Lehenengo laguntza-programaren ildotik prestatzen ari diren enpresa eta langileen kopuruari begiratzen badiogu, 2009ko otsailaren 24ko Aginduan bildutako diruz lagundutako jardunak abian jarri izanak agerian utzi du zuzenketa jakin batzuk erantsi beharra, Enplegu Erregulazioko Espediente baten eraginpean dauden enpresa eta langileen egoera zailera hobeto egokitzeko.

Horregatik guztiagatik, bigarren deialdi honetan, otsailaren 24ko aginduari dagokionez erantsi diren zuzenketek malgutu egin dituzte deialdiaren eraginpeko enpresek laguntzak eskuratzeko bete beharreko baldintzak, enpresa horietako langile guztiak kontuan hartuta, baita EEE baten eraginpeko enpresen produkzio-erritmoek eduki dezaketen ezegonkortasuna kontuan hartuta ere, prestakuntzaren antolamendua erritmo horietara egokituz ahal den neurrian.

Bestetik, enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz lan-kontratua eten zaien langileek prestakuntza jaso ahal izateko, langile horien enpresak plan bat aurkeztu behar zuen diru-laguntzak jasotzeko, nahitaez. Agindu honetan planteatutako aldaketei esker, EEEaren eraginpeko enpresako langile bakoitzak indibidualki eskura dezake pizgarridun prestakuntza, eta, hori ez ezik, pizgarri ekonomikoetatik etekinak atera ditzake ere, Hobetuzek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzako laguntzen deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetan eskainitako prestakuntza-ekintzetan parte hartuz. Hala, enpresak prestakuntza-planik aurkezten ez badu deialdi horren esparruan, edota onartu den planak diruz lagundutako gehienezko ordu kopurua betetzen ez badu, langile bakoitzak prestakuntza hautatzeko aukera izango du, hain zuzen ere etorkizunean, egungo lan-harremana eteten bada, enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dion prestakuntza hautatzeko aukera.

Aldaketa horiek deialdi honetan txertatu behar dira, eta gizarte-agenteak eta Prestakuntza Zentroak inplikatu behar dira, prestakuntzarako laguntza publikoen dinamizaziorako ezinbestekoak diren aldetik; horri guztiari esker, helburuak eraginkortasun handiagoz betetzeko aukera izango da.

Agindu honek xedapen zati komun bat eta bi eranskin dauzka.

Enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratuak eten zaizkien enpresek aurkeztutako prestakuntza-planetarako laguntza ekonomikoen eta plan horietan parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualen deialdiaren Oinarriak arautzen ditu lehenengo eranskinak.

Bigarren eranskinak, berriz, lan-kontratuak etetea dakarten enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean egonik, eskaintzako etengabeko prestakuntzarako laguntzen deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetan eskainitako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langileentzako laguntza ekonomikoen deialdiaren Oinarriak arautzen ditu.

Horregatik guztiagatik, honako hauek

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Aginduaren xedea.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) ondorioz lan-kontratua eten zaien enpresetako langileen lanbide-kualifikazioaren hobekuntza sustatzeko laguntza ekonomikoak arautzea da Agindu honen xedea. Enpresek aurkeztutako prestakuntza planak finantzatzeko laguntzak aurreikusi dira, baita, enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-harremana eten ondoren, prestakuntza-plan horietan probetxuz parte hartzen duten -edo, aurreikusitako egoera jakin batzuetan, deialdi arruntetako eskaintzako etengabeko prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzetan probetxuz parte hartzen duten- langileentzako laguntza indibidualak aurreikusi ere.

Agindu honen xedeetarako, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean jasotako arrazoien (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, produkzioa edo ezinbesteko arrazoiak) ondorioz bazkide langileen edo lan-bazkideen aldi baterako langabezia jasan duten kooperatibak, enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) ondorioz lan-kontratuak eten zaizkien enpresatzat joko dira, betiere lan-administrazioko agintaritzak arrazoi horiek badaudela egiaztatu badu, horretarako emandako txostenaren bitartez, I. eranskinaren bederatzigarren oinarriaren 2. paragrafoan eta II. eranskinaren bosgarren oinarriaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoa betez. Txostena ez da beharrezkoa izango baldin eta urtarrilaren 19ko 42/1996 Errege Dekretuan aurreikusitako prozedura bete duten lan elkartuko kooperatibak badira, ekainaren 19ko 1043/1985 Errege Dekretuari loturik, betiere lan-administrazioko agintaritzak Ebazpena eman badu etetearen arrazoiak egiaztatzeko.

Halaber, enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen barnean hartzen dira, aurreko paragrafoan aipatutako egoeretan dauden kooperatiben barnean egonik lan-prestazioa aldi baterako eten bazkide langileak edo lan-bazkideak.

2.- Enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratuak eten zaizkien enpresek langileak aintzat hartuta aurkeztutako prestakuntza-planak garatzeko laguntza ekonomikoen deialdiaren oinarriak bildu dira Agindu honen I. eranskinean, baita arazo horren eraginpean egonik plan horietan probetxuz parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualen deialdiaren oinarriak ere.

3.- II. eranskinean, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten ondoren, eskaintzako etengabeko prestakuntzarako laguntzen deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetan eskainitako prestakuntza-ekintzetan probetxuz eta horretarako aurreikusitako baldintzak betez parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualen deialdiaren oinarriak arautzen dira.

4.- Agindu hau garatzera 8.500.000 euro bideratuko dira guztira. Funts horiek Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioari transferituko zaizkio, enplegu-arloan eskumena duen sailburuordearen Ebazpenaren bitartez hilabete bakoitzean emango diren laguntza ekonomikoei dagokien zenbatekoan.

Funts horietatik gehienez 2.000.000 euro, II. eranskinean deitutako laguntzetara bideratuko dira. Deialdi batean edo bestean aplikatu ezin daitekeen soberakinik sortzen bada, beste deialdiari dagozkion laguntzak finantzatzera bideratzeko aukera izango da.

5.- Agindu honetan bildutako laguntzak bateraezinak izango dira, prestakuntza-ekintza horiek egiteko enpresek jaso ditzaketen eta langileek eta bazkide langileek ekintza horietan parte hartzeagatik jaso ditzaketen beste edozein laguntzarekin, hurrengo paragrafoan adierazitako kasuetan izan ezik.

6.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko otsailaren 24ko Aginduan (horren bitartez, enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egin zen) eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko martxoaren 11ko Aginduan (horren bitartez, aldi baterako langabeziaren eraginpeko kooperatibetako bazkide langileen edo lan-bazkideen lanbide-kualifikaziorako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egin zen) aurreikusitako laguntzak jaso dituzten langileentzako prestakuntza-planak eta laguntza indibidualak aurkez daitezke Agindu honen babesean finantzazioa jasotzeko, eta, jaso dezaketen zenbatekoa kalkulatzeko, arau horien arabera jaso duten zenbatekotik Agindu honetan aurreikusitakoa aplikatuta lortutako zenbatekoa kendu behar da.

2. artikulua.- Erakunde laguntzailea izendatzea.

Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako erakunde laguntzaile, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako 52. artikuluak dioenez, agindu honetan aipatzen diren funtsak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, funts horiek ez dira, inola ere, Hobetuzen ondaretzat hartuko.

3. artikulua.- Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.

Agindu honetan zehaztutakoez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Funtsak enpresen eta langileen (azken onuradunak) artean banatzea.

b) Funts horiek emateko baldintza edo betebeharrak betetzen direla eta eraginkorrak direla bermatzea.

c) Laguntzei esker prestakuntza-jarduerak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatzea, eta lau urtez gordetzea.

d) Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, 2010eko abenduaren 30a baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako laguntzak, egindako ordainketak eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.

e) Funtsen kudeaketa dela-eta, Eusko Jaurlaritzak —Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez— eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin ditzaketen egiaztatze-jardueren eraginpean jartzea.

4. artikulua.- Finantziazio-soberakinen azken likidazioa.

Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek aplikatu ez dituzten finantzazio-soberakinak eta Agindu honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuliko dizkio Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioak.

5. artikulua.- Datuen tratamendu automatizatua.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoan, aurreikusitakoaren arabera, agindu honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzeak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.

Datuak babesteari dagokionez, indarreko araudiaren eraginpean geratuko da Agindu honen babesean aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskabidea betetzean interesdunak datu horiek Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren fitxategi informatizatuetan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Aipatu Legean aurreikusten diren datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren aurrean gauza daitezke (kale Nagusia 35 - 6.a, 48009 Bilbao).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 9a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

I. ERANSKINA

ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAREN ONDORIOZ LAN KONTRATUAK ETEN ZAIZKIEN ENPRESEK AURKEZTUTAKO PRESTAKUNTZA PLANETARAKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN ETA PLAN HORIETAN PARTE HARTZEN DUTEN LANGILEENTZAKO LAGUNTZA INDIBIDUALEN DEIALDIAREN OINARRIAK.

Lehenengoa.- Xedea.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) ondorioz lan-kontratuak eten zaizkien enpresek aurkeztutako prestakuntza-planen garapenerako laguntzak arautzea da deialdi honen xedea.

2.- Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-harremana eten ondoren, prestakuntza-plan horietan probetxuz parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualak arautzen dira.

3.- EEEaren eraginpeko enpresako langileek ez ezik, EEEaren eraginpean ez daudenek ere izango dute prestakuntza-plan horietan parte hartzeko aukera, eta deialdi honetan aurreikusitako enpresarentzako laguntzak finantzatuko du horien guztien prestakuntza; nolanahi ere, EEEaren eraginpeko langileek bakarrik izango dute laguntza indibidualak jasotzeko aukera.

Bigarrena.- Aplikazio-eremua.

1.- Lurralde-eremua.

Agindu honetan bildutako laguntzak aplikatuko dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan egonik EEEaren ondorioz lan-kontratua eten zaien lantokiek sustatutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko, eta, bestetik, espediente horien eraginpean egonik prestakuntza-planetan parte hartzen duten langileen laguntza indibidualak finantzatzeko, plan horietan parte hartzea sustatzearren.

2.- Langile-eremua.

Laguntzen onuradun dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan egonik EEEaren ondorioz lan-kontratuak eten zaizkien enpresak, eta, bestetik, Agindu honetan ezarritakoaren arabera lan-harremana eten zaien langileak.

3.- Denbora-eremua.

2009ko ekitaldian hasitako eta EEEaren indarraldian garatutako prestakuntza-planak finantzatu ahal izango dira Deialdi honetan. Langileek laguntza indibidualak jaso ditzakete deialdi honen esparruan, betiere finantza daitekeen prestakuntza-plan batean parte hartzen badute.

Hirugarrena.- Prestakuntza-ekintzak.

1.- Agindu honen xedeetarako, prestakuntza-ekintza irakasteko eta ikasteko prozesua da, enpresaren prestakuntza-proiektuaren barnean (Prestakuntza Plana) hartzen dena eta helburu, eduki eta iraupen sistematizatuak dituena.

2.- Oro har, aurkeztuko diren prestakuntza-ekintzek, indibidualek zein taldekoek, gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 ordu iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Gainera, prestakuntza-ekintzek gehienez 6 orduko iraupena izango dute egunean.

3.- Prestakuntza-ekintzek presentziazkoak beharko dute, Agindu honen finantziazioa jasotzeko.

Prestakuntza presentziazkoa izan dadin, honako hauek bete behar ditu: ikastaroa ematen duen erakundearen edo enpresaren gelan eman behar da; prestakuntzaren eskakizunak bete behar ditu; eta irakasleek bertan egon behar dute, ikasle talde bati jakintza jakin batzuk aldi berean transmititzeko, erabiltzen dituzten baliabide materialak edozein izanik ere.

4.- Enpresak kontratatutako kanpo-agenteek hartuko dute prestakuntza-ekintzen ardura. Salbuespenez onar daiteke prestakuntza barneko modalitatean ematea, baldin eta, enpresaren jarduerarekin zuzeneko zerikusia duten prestakuntza-ekintzak izaki, enpresak adierazi eta egiaztatzen badu ekintza horiek beharrezkoak direla, eta ekintza horiek antolatzeko beharrezko baliabideak (materialak eta pertsonalak) dituela frogatzen badu.

5.- Prestakuntza-ekintzetan lantzen diren gaiak espezifikoak izan daitezke, baldin eta lanpostu jakin batekin edo zeharkako lanpostu zein lanpostu orokor batekin zerikusia badute, betiere ikasleak oinarrizko gaitasun eta kualifikazioak garatzeko gaitzen badituzte.

6.- Kualifikazioen Euskal Sistemari lotutako Modulu Katalogoaren barnean hartutako prestakuntza-ekintzak balioetsiko dira, kontuan hartuta langileak ekintza horien ziurtagiria balia dezakeela Hezkuntza Sistemaren Lanbide Prestakuntzako titulu bat lortzeko.

7.- Ekintzak emateko egutegiak malgua izan behar du, EEEaren prozesura egokitua.

Laugarrena.- Eskabideak bete beharrekoak.

Eskabidea betetzeko, Hobetuzek eskainitako eredu formalizatua erabil daiteke (www.hobetuz.com). Honako datu hauek adierazi behar dira eskabide horretan:

1.- Eskatzailearen izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN), sektoreko Hitzarmen Kolektiboa eta batez besteko langile kopurua Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko hamabi hilabeteetan. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da. Gainera, honako hauek adieraziko dira: EEEaren espediente-zenbakia (salbu eta halakorik ez badago, kooperatiben kasuan), etenaldiaren indarraldiaren hasierako eta amaierako data, eta eraginpeko langileen kopurua eta zerrenda izenduna, langile guztien NAN zenbakiak adierazita.

2.- Enpresa elkartuen plan batean parte hartzen duten enpresa guztiek parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute, eskabidearen A eranskinaren bitartez. Planean duten parte-hartzea behar bezala konprometitzeko, eranskin hori sinatzen dutenek ziurtatu beharko dute nahikoa gaitasuna badutela enpresa hirugarrenen aurrean ordezkatzeko.

3.- Aurkeztutako proiektuaren ardura hartzeko enpresak izendatu duen pertsona.

4.- Jarraian azaltzen diren dokumentuak ere aurkeztuko dira, baldin eta aurreko deialdietan Hobetuzen eskura utzi ez badira, edo aldatu egin badira aldez aurretik aurkeztutakoen aldean:

a) Planaren titularraren zerga-identifikaziorako txartelaren fotokopia.

b) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak erakunde horren izenean eta hura ordezkatuz jarduteko eskumena duela egiaztatzen duen dokumentazioaren originala, kopia konpultsatua edo kopia (Hobetuzek konpultsa dezan).

5.- Garatu beharreko prestakuntza-ekintzak deskribatzea, lehentasunak ezarriz, hau da, ekintzak gauzatzeari dagokionez lehentasunen ordena ipiniz, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, horretarako landutako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banakapena barne. Horren haritik, honako hauek adierazi beharko dira:

a) Kolektibo hartzaileak, kategorien edo talde profesionalen arabera.

b) Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.

c) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia eta ordu kopurua.

d) Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, prestatzaileak, tokia, instalazioak eta baliabideak.

Prestakuntza-planak barneko modalitatean garatu beharreko prestakuntza-ekintzak hartzen baditu aintzat, beharrezkoak direla egiaztatu beharko du, eta ekintza horiek emateko aurreikusitako prestatzaileak, tokia, instalazioak eta baliabideak adieraziko ditu.

e) Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.

f) Prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzen duten langileen zerrenda izenduna, NAN zenbakia eta EEEaren eraginpean dauden edo ez adierazita.

g) Prestakuntza-ekintza batean parte hartzen duen langile bakoitzaren laguntza indibidualetarako atxikimendua, haren banku-datuekin batera. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari buruzko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalean ezarritako arrazoietan ez dela erori ziurtatzen duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da, hori guztia 4A eranskina betez.

h) Langile bakoitzeko, honako hauek zehaztuko dira: kontratuaren aldi baterako eteteak eraginpean hartuko duen egun kopurua, hasierako eta amaierako eguna adierazita; egingo d(it)uen prestakuntza-ekintz(ar)en izena; egunean prestakuntzan emango dituen orduen kopurua; eta guztizko ordu kopurua.

i) Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta jarraian prestakuntza-programak ebaluatzeko baliagarri izango diren irizpide eta metodologiak.

6.- Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, edozein Administrazio Publikok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura baten eraginpean ez dagoela, edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela, adierazten duena. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

7.- Zinpeko aitorpena, enpresak sexu-arrazoiengatiko diskriminazioarengatiko administrazioko edo zigor-arloko zehapenik ez duela jaso egiaztatzen duena, eta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalean ezarritakoaren arabera, laguntza edo diru-laguntzen deialdietan parte hartzeko debekurik ezarri ez diotela egiaztatzen duena.

8.- Enpresa parte-hartzaile bakoitzak lantokien zerrenda bete behar du, eskabidearen dagokion atalean, honako hauek zehaztuz, lantoki bakoitzari dagokionez: zer ekintzatan parte hartu behar duen, kokapenaren herria, lantoki bakoitzeko langileen, bazkide langileen eta parte-hartzaileen kopuru osoa, eta ordezkaritza sindikala duten edo ez.

9.- Aurkeztutako ekimenaren enpresa titularraren ziurtagiri eguneratuak, Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Aurreikuspen Sozialeko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dutenak.

10.- Langileen informaziorako eta kontsultarako dokumentua (3A eranskina, Hobetuzek eskainitako informatika-euskarrian eskainiko dena), behar bezala zigilatua eta sinatua, hurrengo oinarrian ezarritakoaren arabera.

11.- Lan-kontratuak eteteko baimena ematen duen lan-administrazioko agintaritzaren Ebazpenaren kopia, baita baimendutako etete-egutegia ere.

Kooperatiben kasuan:

- Ekainaren 19ko 1043/1985 Errege Dekretuari dagokionez urtarrilaren 19ko 42/1996 Errege Dekretuan aurreikusitako prozedurari jarraitu dioten lan elkartuko kooperatibak badira, etete-arrazoien berri ematen duen lan-administrazioko agintaritzaren Ebazpenaren kopia, baita etete-egutegia ere.

- Gainerako kooperatibentzat:

- kooperatibaren organoaren erabakiaren kopia, bazkideen lan-prestazioa eteteari buruzkoa, baita onartutako etete-egutegia ere.

- aldi baterako langabezia justifikatzen duen arrazoiaren azalpen-memoria, baita beharrezko frogagiriak ere. Arrazoia ekonomikoa bada, azken hiru urteetako egoera eta bilakaera adieraziko du dokumentazio horrek, ekonomiari, finantzei eta ondareari dagokienez, organo eskudunek behar bezala onartutako galera eta irabazien balantzeak eta kontuak barne. Arrazoiak teknikarekin, antolamenduarekin edo produkzioarekin zerikusia baldin badu, berriz, alegatutako arrazoia justifikatzen duten planak, proiektuak eta txosten teknikoak aurkeztu beharko dira, baita hartu beharreko neurriak eta neurri horiek enpresaren etorkizuneko bideragarritasunean zenbaterainoko eragina izango duten kalkulatzeko egindako aurreikuspenak ere.

- kooperatiben artean mutualitate-sistema pribatuak ezarri badituzte lanaren etetea edo murrizketa estaltzeko, dagokion prestazioa onartzen duen aurreikuspen sozialeko erakundearen erabakiaren kopia aurkeztuko da.

Bosgarrena.- Langileei informatzeko eta kontsultatzeko betebeharrak.

1.- Eskabidea Hobetuzi aurkeztu aurretik, titularrak Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinaraziko dizkio laguntza-eskabidearen eraginpeko prestakuntza-ekintzak, eta horretarako 5., 6. eta 7. atalen kopia osoa ere helaraziko dio, aurreko atalean eskabidearen betebehar gisa jaso direnak, eta eskabidearen 3A eranskina betetzeko eskaera egingo dio.

Kooperatibetan, langileei prestakuntza-ekintzen inguruan eman beharreko informazioa erakundearen Iragarki Taulan argitaratuko da.

2.- Langileen Legezko Ordezkaritzak 15 eguneko epea izango du txostena egiteko, dokumentazioa jasotzen duen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Txosten hori (3C eranskina) enpresari eta Hobetuzi helaraziko die Langileen Legezko Ordezkaritzak.

3.- Xede horretarako, Langileen Legezko Ordezkaritza Planean parte hartzen duten lantoki guztiei dagokiena izango da. Enpresa-batzordeek edo langileen ordezkariek eman behar dituzte 3A eranskinak, dauden guztien % 51n gutxienez.

Lantoki batean edo batzuetan ordezkaritza sindikalik ez dagoela adieraztea ziurtagiritzat joko da xede guztietarako.

Seigarrena.- Balioespen-irizpideak.

Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen balioespen teknikoa egiteko, jarraian adierazitako irizpideak hartuko dira kontuan. I. eta II. atalen guztizkoan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ez dira finantzatuko.

I.- Lehentasunezko irizpide orokorrak:

1.- Honako ezaugarri hauetako bat biltzen duten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute:

a) Prestakuntza-ekintzen jatorriari dagokionez:

- Ekintzen edukia enpresarentzat estrategikoa izatea, premiei buruzko azterlan edo azterketa batean oinarrituta.

- Planetan edo beste edozein ekintzatan bilduta egonik, lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburua duten prestakuntza-ekimenak.

b) Jomugan dituzten langile eta bazkide langileei dagokienez:

- Langileen lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua izatea. Horren haritik, Lankide Kualifikazioen Euskal Sistemari lotutako Modulu Katalogoarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak balioetsiko dira.

c) Ekimenen nondik norakoari dagokionez:

- Metodologiarengatik, edukiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik Etengabeko Prestakuntzarako berritzaileak diren ekimenak.

2.- Aurkeztutako ekintzen lehentasunezko tratamendua baliatu ahal izateko, eta inprimakietan betetzen den informazioa alde batera utzita, ekimenaren titularrak egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia aurkeztu behar du laguntza-eskabidearekin batera.

3.- Prestakuntza-ekintzari lehentasuna emateko kontuan hartutako baldintzak funtsean aldatzen badira ekintza gauzatzen den bitartean, lehentasunezkoa izateagatik lortutako finantziazio osagarria berraztertuko da, guztiz edo partzialki.

4.- Atal honetan bildutako irizpideek 35 puntuko balioa izango dute guztizko balioespenean, 100 puntutik.

II.- Kalitate- eta koherentzia-irizpideak:

1.- Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Enpresaren prestakuntza-estrategia:

- Enpresak premiak aztertu eta detektatzeko azterlana egin izana, proposatutako prestakuntza-ekintzak deskribatzeko.

- Enpresak hausnarketa-prozesua abian jarri izana, prestakuntza-ekintza horien lehentasuna erabakitzeko.

- Aurrez aipatutako azterlanean aurkeztutako ekintza bakoitzaren deskribapena eta kokapena.

- Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburuak.

- Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.

- Aurkeztutako ekintzen koherentzia orokorra.

b) Titularra aurkeztatutako proiektuan inplikatzea.

- Enpresa eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren kudeaketa egitera bideratutako baliabideak.

- Langileak ekintzen diseinuan inplikatzea.

- Eraginkortasuna hornitzaileak hautatu eta kudeatzerakoan.

2.- Atal honetan bildutako irizpideek 65 puntuko balioa izango dute guztizko balioespenean, 100 puntutik.

Zazpigarrena.- Enpresa eta langileentzako laguntza zehaztea.

Oro har, eskabideak finantzatzeko honako arau hauek aplikatuko dira:

1.- Prestakuntza-ekintza bakoitzaren parte-hartzaile kopurua zehazteko, eraginkortasun-irizpideak aplikatuko dira, enpresen finantza-baliabideen optimizazioa eta premia espezifikoen estaldura bateragarri egiteko.

Prestakuntza-ekintzak finantzatzeko eman beharreko gehienezko laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da 9 euroko tarifa aplikatuko dela prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko. Espezializazioa dela-eta ekintzak maila handiagoa duela justifikatzen bada, 13 eurokoa izan daiteke gehienezko tarifa, prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko.

25 langile baino gutxiagoko enpresetan, laguntza gehienez 20 eurora iritsiko da prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko.

Edozein kasutan, langile bakoitzeko prestakuntza-gastuen kontzeptuarengatiko diru-laguntza, gehienez, 270 ordu edo 13 euro/orduko izango da (gehienezko muga: 3510 euro), 25 langile baino gutxiago dituzten enpresetan izan ezik, aurreko paragrafoari jarraiki.

Laguntzaren azken likidazioan, azken laguntza prestakuntzan gaitutzat jo dituzten parte-hartzaileen kopuruari egokituko zaio, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

2.- Prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langileei eman beharreko gehienezko laguntza kalkulatzeko, 4 euroko oinarria hartuko da aintzat prestakuntzan parte hartutako ordu bakoitzeko, eta jasotako kopurua gehienez 800 euro izango dira.

3.- Aurreko paragrafoetan aurreikusitako gehienezko zenbatekoek langile bakoitzeko eman daitekeen (enpresari prestakuntzarengatik edo langileari laguntza indibidual gisa) muga ematen dute aditzera, enpresa krisi-egoeran dagoen bitartean baimentzen zaizkion enplegu-erregulazioko espedienteen arabera lan-harremanari eragiten dioten aldi guztiak kontuan hartuta, eta kontuan hartuta, halaber, 2009ko otsailaren 24ko Aginduaren aurreko laguntza-deialdi espezifikoaren babesean eta aldi baterako langabeziaren eraginpeko bazkideen lanbide-kualifikaziorako kooperatibentzako laguntzei buruzko 2009ko martxoaren 11ko Aginduaren babesean emandakoa, baita, langileentzako laguntza indibidualen kasuan, Agindu honen II. eranskinean araututako deialdiaren babesean emandako laguntzen zenbatekoa ere, hala badagokio.

4.- Produkziorako itzuleraren eraginez prestakuntza-plana guztiz edo partzialki eten behar bada, enpresarentzako laguntza ekonomikoa zein langilearentzako laguntza indibiduala egindako prestakuntza-orduen kopuruarekiko proportzionalak izango dira.

5.- Seigarren oinarrian ezarritako irizpideei jarraiki gutxienez 50 puntu lortzen dituzten eskabideak finantzatuko dira, artikulu honen aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera. Eskuragarri dauden fondoak, eskabideak egiteko epea amaitu aurretik agortzen badira, enplegu-arloko eskumeneko sailburuordeak Ebazpena emango du horri dagokionez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hilabete natural batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko behar adinako funtsik ez badago, eta 1. artikuluan aurreikusitako aukera -II. eranskinean araututako deialdiaren soberako funtsak erabiltzeari buruzkoa- agortuta, deialdi honen seigarren oinarrian ezarritako irizpideei jarraiki puntu gehien lortu dituzten eskabideei emango zaie lehentasuna.

Zortzigarrena.- Prozeduraren hasiera.

1.- Eskabideak: eskaera egiteko eredu normalizatuak www.hobetuz.com web-orrian eskuratu ahal izango dira eta Hobetuzen Lurralde Egoitzetan jaso ahal izango dira.

2.- Eskabideak aurkeztea: eskabideak enpresek aurkeztuko dituzte -prestakuntza finantza dezaten eskatzeko nahiz enpresaren prestakuntza-planetik eratorritako ekintzetan parte hartzen duten langileentzako laguntzak eskatzeko- Fundazio honen Egoitzetan:

- Arabako Lurralde Egoitza, Dato, 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz;

- Bizkaiko Lurralde Egoitza, kale Nagusia, 35. zenbakia - 6. solairua, 48009 Bilbao.

- Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola, 4. zenbakia, 1., 20008 Donostia-San Sebastián.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein dependentziatan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskabide horiek paper-euskarrian nahiz informatika-euskarrian -Hobetuzek Agindu honetarako emandako euskarrian- aurkeztuko dira, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera. Aipatutako dokumentazioa behar bezala sinatu eta zigilatu beharko du enpresaren Legezko ordezkariak, arestian adierazi denez.

Paper-euskarrian aurkeztutako datuen eta informatika-euskarrian sartutakoen artean desberdintasunak baldin badaude, paper-euskarrian aurkeztutako datuak hartuko dira bereziki kontuan.

3.- Agindu honen esparruko finantziazio-eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 30ean amaituko da.

Bederatzigarrena.- Instrukzioa eta ebazpena.

1.- Behin prestakuntza-ekintzetarako eskabideak aurkeztuta, aurkeztutako dokumentazioan ageri dena baino informazio gehiago eskatu ahal izango du Hobetuzek.

Interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabideaz etsi egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eskabide osoari eragiten dieten beharkizunei buruzko errekerimenduak direnean (laugarren oinarrian azaltzen direnak) espedientea artxibatu egingo da, betiere ebazpena eman ondoren.

Parte hartzen duen/duten enpresaren baten edo enpresa batzuen beharkizunei dagozkien errekerimenduak direnean, edo laugarren oinarriaren 5. paragrafoan eskatzen den informazio osagarria denean -Planaren prestakuntza-ekintzei buruzkoa- enpresa edo ekintza horiek planetik kanpo utziko dira, eta eskabidearen gainerakoa tramitatuko da, baldin eta horrela egitea ahalbidetzen duten baldintzak eta beharkizunak mantentzen badira.

2.- Enpresa eskatzailea kooperatiba bat bada, Agindu honetako 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-administrazioko agintariaren txostena beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik, Hobetuzek eskabidearen eta laugarren oinarriaren 11. paragrafoan aipatzen den dokumentazioaren kopia bidaliko du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera, txostena eman dezan, lan-prestazioa eteteko enpresak alegatutako arrazoia edo arrazoiak ba ote dagoen edo dauden egiaztatuz. Txosten hori 7 eguneko epean igorri beharko da Hobetuzera, dokumentazioa Ordezkaritzan jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

3.- Hobetuzek hilean-hilean aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta aldi horretan aurkeztutako laguntza-eskabide bakoitza artxibatzeko, ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera igorriko ditu dagozkion ebazpenak emateko.

4.- Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak dagozkion Ebazpen indibidualak emango ditu hilero, eta enpresa onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen hori Hobetuzek jakinaraziko die enpresei eta langileei Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabeteko gehieneko epean. Horretaz gain, eranskin indibidual bana emango zaio enpresa bakoitzari; eranskin horretan onartutako edo ukatutako ekintzak bilduko dira, eta ukatutako ekintzen kasuan, uko egiteko arrazoia. Epe horretan jakinarazpenik egiten ez bada, ulertuko da aurkeztutako eskabidea ezetsi egin dela.

Ebazpena aldekoa bada, onartutako prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita onartutako diru-laguntzaren kostua, talde eta parte-hartzaile kopurua eta ordu kopurua ere.

Erakunde eskatzaileak 10 eguneko epea izango du ebazpena onartzeko, jakinarazpena jaso ondoren. Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hori jasotzen duten egunetik zenbatzen hasita.

Hamargarrena.- Laguntzen ordainketa.

1.- Enpresari emandako laguntzen ordainketa.

1.1.- Emandako finantziazioa ordaindu aurretik, laguntzaren onuradunak diren enpresek, ordainketa bakoitzaren aurretik, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko, baldin eta dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztu ez badute, edo urteko ekitaldian aldaketaren bat gertatu bada, edo eskabidea aurkeztu duten egunetik finantziazioa ordaindu duten unera arteko aldian sei hilabete baino gehiago igaro badira.

1.2.- Ordainketak honako prozedura honi jarraiki egingo dira:

a) Prestakuntzaren finantziazioari dagokion laguntzaren % 60 gehienez, ebazpenaren unean ordainduko da.

Lehenengo ordainketa horretan 180.303,64 euro baino gehiago ordaintzen badira, ordainketa egiteko baldintza hauek jarriko dira: laguntzaren titularrak bankuaren abala aurkeztea, ebazpenarekin batera emango zaizkion jarraibideak betez, edo prestakuntza-ekintza nahikoak gauzatzeak sorrarazitako gastuen egiaztagiriak, egiaztatu gabeko gainerako gastuak 180.303,64 euro baino gehiago izan ez daitezen.

b) Bigarren ordainketa; horretan behin betiko diru-laguntzaren gainerakoa ordainduko da, onetsitako ekintza guztiak bukatzen direnean; aldez aurretik justifikazio-memoria aurkeztuko da eta Hobetuzek azken likidazioa onetsiko du. Onartutako laguntza laguntzaren onuraduna den enpresari ordainduko zaio kasu guztietan.

2.- Laguntzak langileei ordaintzea.

Gaitutzat hartu diren langileei dagozkien laguntzak batera ordainduko dira langile horiek parte hartu duten prestakuntza-ekintzak amaitutakoan.

Prestakuntza-ekintzak hilabete natural bat baino gehiago luzatzen badira, hilabete naturala amaitzean ordainduko dira, betiere langileak egiaztatzen badu hilabete natural horretan prestakuntza-orduen % 80ko bertaratze-ehunekoa izan duela gutxienez. Ehuneko hori ez da kontuan hartuko langilea behar baino lehenago itzultzen bada produkziora eta horren ondorioz, prestakuntza-planak eten edo moztu behar izan baditu; kasu horretan, laguntzaren ordainketa egindako prestakuntza-orduen araberakoa izango da.

Hamaikagarrena.- Prestakuntza-plana gauzatzea.

1.- Emandako finantziazioa onartutako ebazpenean adierazitako prestakuntza-ekintzak egitera bideratu behar da.

Finantziazioa jasotzeko eta zenbateko osoa eskuratzeko, eskatzaileak behar adina betekizun, baldintza eta betebehar bete beharko ditu, Agindu honetan eta laguntza emateko ebazpenean aurreikusitakoaren arabera.

Agindu honek finantzatutako prestakuntza-ekintzak guztiz doakoak izango dira parte hartzen duten langile eta bazkide langile guztientzat.

2.- Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz. Horretarako, prestakuntza-jardunaldi bakoitzean jasota utzi beharko da langileak bertaratu direla, sinadura indibidualizatuko erregistroaren bitartez. Gainera, prestakuntza-ekintza bakoitzaren ardura duen prestatzaileak, ekintza amaitzean, akta bat beteko du, langile bakoitzari dagokion bertaratze-ehunekoaren eta aprobetxamenduaren (gai, ez-gai) berri emanez.

Prestakuntza hilabete batetik gora luzatzen bada, langile edo bazkide langile bakoitzaren bertaratze-ehunekoa eta bertaratze-ordu kopurua jasoko dira akta batean.

3.- Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, ezarritako ereduaren araberakoa eta deialdirako diseinatutako informatika-euskarriaren bitartez inprimatua, gutxienez honako hauen berri emango duena: prestakuntza-edukiak, ekintza zer egunetan garatu den, eta jasotako prestakuntza-orduak. Titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin».

Aurreko paragrafoan aipatutako parte-hartze ziurtagiriak gehienez bi hilabeteko epean emango zaizkie parte-hartzaileei, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

4.- Onartutako ekintzei dagozkien taldeetako bat hasten den unean eta gehienez prestakuntza-ekintzaren bigarren egunean, enpresak edo kooperatibak ekintza emateko tokiaren, ekintzaren ardura hartu duen erakundearen, eta taldea edo ekintza gauzatzeko egunaren eta ordutegiaren inguruko datuak jakinarazi beharko dizkio Hobetuzi, baita Hobetuzek parte-hartzaileei dagokienez kasu bakoitzean ezarriko dituen datuak ere. Zeregin hori betetzeko, Hobetuzek informatika-euskarri bat jarriko du titularren eskura, www.hobetuz.com web-orriaren bitartez eskuragarri egongo dena; eta horrela, Hobetuzek datu guztiak (informatika-euskarrian) jasoko ditu, horretarako emandako jarraibideen arabera. Onartutako ekintzetako bakoitza amaitu ondoren, titularrak informatika-aplikazio hori baliatuko du prestakuntza-ekintza amaitu duten ikasleen berri emateko, eta, hori ez ezik, gai diren edo ez ere adieraziko du.

Informatika-aplikazio honen bitartez emandako informazioa ezin izango da aldatu dagokion taldea edo ekintza amaitu eta ondorengo 10 eguneko epetik aurrera.

Informazio hori izango da emandako laguntzaren behin betiko likidazioari begira Hobetuzek baliozkotzat hartuko duen informazioa.

Prestakuntza-ekintzaren hasiera eta/edo parte-hartzaileen zerrenda aurreko paragrafoan adierazitako epeen barnean ez jakinarazteak zera ekarriko du berekin, dagokion prestakuntza-ekintza «egin gabe» geratu dela aintzat hartzea, finantzatutako proiektuaren likidazio-xedeetarako.

5.- Enpresa onuradunak finantzatutako ekintzak gauzatzea kontratatuko du, behin bakarrik, Agindu honen kargura. Debekatuta daude hornitzaileekiko kontratuak, baldin eta ordaindu beharreko kopurua azkenean lor daitekeen diru-laguntzaren ehunekoetan adierazten bada.

Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du zuzenean laguntzak behar bezala aplikatzea, eta jarraipen- eta kontrol-erakundeen eginkizunen behar bezalako garapena ziurtatu beharko du.

6.- Laguntzaren titularrak idazkia igorriko du Hobetuzera, aurrerapen nahikoarekin igorri ere, onartutako prestakuntza-ekintzak gauzatzerakoan beharrezkotzat jotzen duen edozein aldaketa egiteko, eta bereziki ekintzaren ardura hartu behar duen erakundeari edo prestakuntza-ekintzaren edukiari edo ezaugarriei badagozkie, eta azkenean aldaketa horiek egiteko aukera izango du, behin Hobetuzen esanbidezko baimen idatzia jaso ondoren.

Hobetuzek aldaketa-eskaera jasotzen duenetik 10 egun igaro ondoren baimenik ematen ez badu, titularrak aldaketarako baimena emantzat jo ahal izango du.

Oinarri honetako 1. paragrafoan xedatu dena hausten badu edo horren aurka badoa, egindako aldaketa ez da inondik inora onartuko.

Hamabigarrena.- Diru-laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.- Emateko ebazpenean onartutako prestakuntza-ekintzak gauzatzerakoan egindako kostuak justifikatu beharko ditu onuradunak. Hobetuzek honako hauek hartzen ditu kostu finantzagarritzat edo aukeragarritzat:

a) Enpresatik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko kostuak, prestakuntza-ekintzak ematera bideratuta daudenak. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu beharko dira prestakuntza-ekintza bakoitzerako.

Prestakuntza barne-modalitatean ematen bada, barneko prestatzaileei dagokien kostua hartuko da kostutzat.

b) Material suntsigarriaren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne.

c) Material didaktikoen kostua. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu beharko dira prestakuntza-ekintzen arabera, eta parte-hartzaile kopuruari egokituko zaizkio.

d) Prestakuntza gauzatzen ari diren langileen asegurua. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu beharko dira prestakuntza-ekintzen arabera, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera egotziko dira.

e) Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi beharreko proportzioan, eta instalazio eta ekipamenduen alokairuak, prestakuntza-ekintzen garapenari egotzi beharrekoak.

f) Kudeaketa-kostua (prestakuntza-ekintzak abian jarri eta garatzea) kostu finantzagarrien % 10 izango da gehienez. Kostu hori behin bakarrik egotziko zaio finantzatutako proiektu orokorrari.

Zuzenbidean baliagarri diren faktura edo egiaztagirien bitartez justifikatuko dira kostuak, behar bezalako zehaztasunarekin banakatuta, fondoak behar bezala aplikatu dituztela egiaztatzeko, eta horren ildotik emango diren eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren jarraibideei jarraiki.

Prestakuntza-hornitzaileek emango dituzten fakturak behar bezala banakatuko dira, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.

2.- Laguntzen likidazioa modu proportzionalean egingo da, ekintzak amaitu dituzten eta gaitutzat jo diren parte-hartzaileen kopurua eta egindako ikastorduen kopurua aintzat hartuta, prestakuntza-ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera (kostua/ ordua/ ikastaroa); nolanahi ere, ezin izango dira zazpigarren oinarrian ezarritako tarifak gainditu, ezta oinarri honetako 1. paragrafoaren arabera egiaztatutako kostuak ere. Langileak produkziora behar den baino lehenago itzuli behar duelako prestakuntza-jarduerak eten edo moztu behar baditu, laguntzak parte-hartze bakoitzak egiaz egindako ikastorduen arabera likidatuko dira.

3.- Onartutako prestakuntza-ekintza bakoitza amaitutakoan, hamar eguneko gehieneko epean, enpresa onuradunak gaitutzat jotako langileen edo langile bazkideen zerrenda helarazi behar du Hobetuzera, diseinatutako euskarri normalizatuen bitartez. Prestakuntza-ekintzaren hasierako eta amaierako eguna eta prestakuntza jaso duen eguneko orduen kopurua ere adierazi beharko ditu jakinarazpen horretan.

4.- Dagokion azken likidazioari ekiteko, onuradunak honako hauek bete eta igorri beharko ditu Hobetuzera, hilabeteko epean prestakuntza-plana amaitzen duen egunaz geroztik, diseinatutako euskarri normalizatuen bitartez eta horretarako emandako jarraibideei jarraiki:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitza burutu izanaren ziurtagiria, eta bere garaian, hasiko zela jakinarazitako ekintzarena.

b) Gutxienez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzekin zerikusia duten kostuak egiaztatuko dituzten agiriak, oinarri honen 1. atalean ezarritako kostu finantzagarriak eta egozte-irizpideak betez.

5.- Gauzatze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere aldez aurretik deialdi honetako hamaikagarren oinarriaren 4, paragrafoko parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.

6.- Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazioaren ebazpena emango du lan-alorrean eskumena duen sailburuordeak. Enpresarentzako eta langileentzako laguntzei buruzko ebazpen hori enpresa onuradunari, eta, hala badagokio, langileei, jakinaraziko dio Hobetuzek.

7.- Egindako likidazioa onuradunak aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion itzulketa egin beharko du 15 eguneko epean, ebazpen egunetik zenbatzen hasita. Kasu horietan deialdi honetako hamabosgarren oinarrian ezarritako prozedura aplikatuko da.

8.- Behin betiko likidazioari ekin eta hurrengo 15 egunen barruan, emandako laguntzaren ondorioetarako egin diren ordainketen ordainagirien originalak aurkeztu beharko ditu Titularrak, edo, horiek ezean, fotokopiak aurkeztuko ditu.

Hamahirugarrena.- Laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko betekizunak.

Onuradunak, laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko, honako hauek bete behar ditu:

1.- Hobetuzi ebazpen positiboa jaso duela jakinarazi behar dio, baita diru-laguntza onartu duela ere, dagokion gauzatze-konpromisoarekin batera.

2.- Hobetuzi jakinarazi beharko dio enpresa eskatzailea edo enpresa parte-hartzaileak legez, hitzarmenez edo beste edozein arau-xedapenez behartuta ote dauden beren enpresan diru-baliabideak eskaintzera prestakuntza egiteko. Kasu horretan, laguntzak ez du esan nahiko horretarako eskainiko diren diru-baliabideak murriztu behar direnik.

3.- Laguntza emateko aintzat hartu diren prestakuntza-jarduerak egin behar ditu, Agindu honen oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera, horretarako esleitutako fondoak beste edozertarako bideratu ezin daitezkeela kontuan hartuta.

4.- Jarduera egin izana egiaztatu behar du Hobetuzen, baita laguntza ematea edo baliatzea eragin duten betekizun eta baldintzak bete dituela egiaztatu ere, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuz eta prestakuntza-ekintzei dagokienez eskatzen dizkioten datu eta dokumentu guztiak ere aurkeztuz, behin ekintza horiek amaitu ondoren, ekintzen garapena, emandako finantziazioaren erabilera eta lortutako emaitzen ebaluazioa behar bezala egiazta daitezen ahalbidetzeko.

5.- Onartutako ekintzak komunikatu eta hedatzeko agerkarietan edo bestelako komunikabideetan, ekintzak Aginduaren esparruan burutu dituela adierazi behar du.

6.- Jasotako laguntza guztiz edo partzialki itzuli behar du, baldin eta, Agindu honen betekizunetako bat ez betetzeagatik, halakorik eskatzen badiote.

Hamalaugarrena.- Jarraipena eta kontrola.

1.- Laguntzen onuradunek ikuskatzeko eta kontroleko jardunak onartu behar dituzte, Hobetuzek -zuzenean edo Hobetuzek izendatutako pertsonen bitartez-, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharrekoak, eta, hala badagokio, ikuskapena edo kontrola egin behar duten lokal eta instalazioetarako sarbidea erraztu behar diete ardura hori duten pertsona fisikoei, baita parte-hartzaileekiko, Langileen Legezko Ordezkaritzako kideekiko eta elkarrizketatu beharreko bestelako pertsonekiko harremanak erraztu ere.

Kontrol-jardunak onartzeko obligazio orokor horren esparruan, onuraduna, bereziki, honako honetara behartuta dago:

a) Hobetuzek eskatuta, finantzatutako ekintzak gauzatu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematera, baita jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzera eta igortzera ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko. Errekerimendu horiek estatuko eredu barruan hobaritutako ekintzei buruzkoak ere izan daitezke.

b) Hobetuzi jakinaraztera beste Erakunde batzuetatik eratorritako diru-laguntzak edo laguntzak-deialdi honek finantzatutako prestakuntza-ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak-eskatu direla edo eskuratu direla.

2.- Hobetuzek Kontu Ikuskaritza eta Ikuskapen Plan bat ezarriko du, Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko, baita diruz lagundutako ekintzak betearazteko baldintza errealak egiaztatzeko ere.

Plan horretan Hobetuzek ateratzen diren estatistika-irizpideen arabera nahiz arriskuei buruz egiten diren azterketen arabera aukeratzen dituen espedienteak bilduko dira.

Era berean, Ikuskapen Planean behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritutako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak bilduko dira.

Hamabosgarrena.- Diru-laguntzen itzulketa.

1.- Jarraian zerrendatzen diren kasuetan, onuradunek ezin izango dute laguntzaren ordainketa eskatu, eta, hala badagokio, jasotako laguntzak guztiz edo partzialki itzuli beharko dituzte, laguntza jaso zuten uneaz geroztik sortutako berandutzako interesarekin batera:

a) Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

b) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

c) Laguntza lortzea, baina horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

d) Hobetuzek edo horretarako legitimatutako erakundeek egindako jarraipen- eta kontrol-jardunei uko egitea edo oztopoak jartzea.

e) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

f) Agindu honetan finkatutako betebeharren, baldintzen eta betekizunen beste edozein ez-betetze.

2.- Itzultzeko prozedurari Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

3.- Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du. Horretarako, Hobetuzek Eusko Jaurlaritzara bideratuko du dagokion espedientea, errekerimendu-idazkiarekin eta alegazioekin batera; eta, hala badagokio, alegazioak atzera botatzeko proposamena egingo du Administrazio honek itzultzeko beharrari buruzko ebazpena eman dezan.

4.- Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, eskumeneko administrazioak beharrezko izapideak jarriko ditu abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.

II. ERANSKINA

ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAREN ONDORIOZ LAN KONTRATUA ETEN ZAIEN ETA ESKAINTZAKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZEN DEIALDI ARRUNTEAN ONARTUTAKO PRESTAKUNTZA PLANETAN ESKAINTZEN DIREN PRESTAKUNTZA EKINTZETAN PARTE HARTZEN DUTEN LANGILEENTZAKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN DEIALDIAREN OINARRIAK.

Lehenengoa.- Xedea.

Deialdi honen xedea enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien eta Hobetuzek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzarako laguntzen deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetan eskainitako prestakuntza-jardueretan aprobetxamenduz parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako laguntza indibidualak arautzea da, betiere honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

- langilearen enpresak ez badu prestakuntza-planik garatzeko eta aurkezteko asmorik, betiere Agindu honetako I. eranskinean araututako deialdiari jarraiki.

- langilearen lan-kontratua eten denetik 30 igaro ostean, enpresak ez badu Hobetuzen langileak parte hartuko duen prestakuntza-planik aurkeztu, eta plan horretan ez badu Agindu honetako I. eranskinean arautzen den deialdian aurreikusitako laguntzak hartzea eskatu.

- Agindu honetako I. eranskinean aurreikusitako baldintzak aintzat hartuta, langilearen enpresak prestakuntza-plana aurkeztu badu eta enpresak parte hartuko duen prestakuntza-ordu kopuruak eragiten badu langilearentzako laguntza ekonomikoa 800 eurotik beherakoa izatea.

Bigarrena.- Aplikazio-eremua.

1.- Lurralde-eremua.

Deialdi honetan azaltzen diren laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lantokitan zerbitzuak eskaintzen dituzten langileei aplikatuko zaizkie.

2.- Langileak.

Honako hauek izango dira laguntzen onuradunak: Enplegu Erregulazioko Espedientearen eraginpeko enpresetan lan egiten duten eta espediente horren ondorioz lan-kontratuak etengo zaizkien langileak, betiere Agindu honetan azaltzen diren baldintzen arabera.

3.- Denbora-eremua.

Deialdi honetan Hobetuzek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzarako 2009ko ekitaldirako egindako deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetik eratorritako prestakuntza-ekintzaren batean parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualak finantzatu ahal izango dira, betiere baimendutako enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz langileen lan-kontratua eteten den aldian.

Hirugarrena.- Laguntza zehaztea.

1.- Langileei emango zaien gehieneko laguntza honela kalkulatuko da: prestakuntzan parte hartzen duten ordu bakoitzeko 4 euro emango dira, baina jasotzen duten diru-kopuruak ezin izango du 800 euroko gehieneko muga gainditu langile bakoitzeko.

2.- Aurreko paragrafoan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa langile bakoitzari, enpresa igarotzen ari den krisi-egoeran, aitortzen zaion edo zaizkion enplegu-erregulazioko espediente baten edo batzuen ondorioz langilearen lan-harremanari eragiten dion etenaldian edo etenaldietan laguntza indibidual gisa emango zaion muga da, betiere laguntzei buruzko 2009ko otsailaren 24ko Aginduaren aurreko deialdi espezifikoaren babesean emandakoa kontuan hartuta, baita, hala badagokio, Agindu honetako I. eranskinean araututako deialdiaren babesean emandako laguntzen zenbatekoa ere.

3.- Produkziora itzultzearen ondorioz, prestakuntza-plana osorik edo partzialki eten edo moztu behar bada, laguntza ekonomikoa egindako prestakuntza-ordu kopuruaren araberakoa izango da.

4.- Oinarri hauetan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten eskabide guztiak finantzatuko dira. Eskuragarri dauden fondoak, eskabideak egiteko epea amaitu aurretik agortzen badira, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak Ebazpena emango du horren inguruan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hilabete natural batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko fondorik ez badago, 1. artikuluaren 4. paragrafoan aurreikusitako aukera, hau da, I. eranskinean arautzen den deialdiari dagozkion soberako fondoak erabiltzeko aukera agortu ostean, eskabideak aurkeztutako ordenaren arabera emango dira.

Laugarrena.- Laguntzaren eskabidea.

1.- Laguntzaren eskabidea Hobetuzek www.hobetuz.com web-orrian ematen duen eredu normalizatuan aurkeztuko da, eta Hobetuzen Lurralde Egoitzetan jaso ahal izango dira. Eskabidean honako hauek adierazi beharko dira:

a) Eskatzailearen izen-abizenak eta NANa.

b) Eskatzaileak zer enpresatan lan egiten duen, zer lantokitan eskaintzen dituen zerbitzuak eta lantokiaren helbidea.

c) Langilearen lan-kontratua eteteko baimena eman duen Enplegu Erregulazioko Espedientearen espediente-zenbakia-salbu eta lan-kontraturik ez badago, kooperatiba-sozietateen kasuan-, etenaldiaren hasiera-data eta etenaldiaren indarraldiaren amaiera.

d) Langilea zein egoeratan dagoen zehaztea: langilearen enpresak ez badu I. eranskinean araututako deialdian prestakuntza-plana aurkezteko asmorik, 30 egun igaro badira eta langilearen enpresak ez badu prestakuntza-planik aurkeztu deialdi horretan, edo langilearen enpresak garatutako eta laguntzen deialdian aurkeztutako prestakuntza-plan bateko prestakuntza-ekintzetan parte hartu badu eta dagokion laguntza ekonomiko indibiduala 800 eurotik beherakoa bada.

e) Langileak parte hartuko duen prestakuntza-ekintzaren edo ekintzen deskribapena, ekintza gauzatuko duen prestakuntza-erakundea zein den adieraziz, baita hasiera- eta amaiera-data, eskola-egutegia eta egun bakoitzeko ordu kopurua nahiz ordu guztiak ere.

f) Laguntza ordaintzeko bankuko datuak.

g) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatu duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalean ezarritako kausaren batean sartuta ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

2.- Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da nahitaez:

a) NANaren fotokopia.

b) Lan-administrazioko agintariaren Ebazpenaren kopia, baita aitortutako etete-egutegia ere. Ebazpen horren bitartez, baimena ematen da langilearen lan-kontratua eteteko.

Sozietate kooperatibetako bazkide langileak edo lan-bazkideak badira:

- Lan elkartuko kooperatibetako bazkideak badira eta ekainaren 19ko 1043/1985 Errege Dekretuari dagokionez, urtarrilaren 19ko 42/1996 Errege Dekretuan aurreikusitako prozedura jarraitu badute, lan-administrazioko agintariaren Ebazpenaren kopia, eteteko arrazoiak argudiatuz, baita etete-egutegia ere.

- Gainerako sozietate kooperatibetako bazkideentzat:

- sozietateari dagokion organoaren erabakiaren kopia, bazkideak betetzen duen lana eteteari buruzkoa, baita onartutako etete-egutegia ere.

- sozietate kooperatibari buruz lor dezakeen dokumentazio oro, aldi baterako langabezia justifikatzen duen arrazoia dagoela egiaztatzen duena (txosten ekonomikoa, balantzeak eta galeren eta irabazien kontuak, organo eskudunek behar bezala onartuak, planak, proiektuak eta alegatutako kausa justifikatzen duten txosten teknikoak eta abar).

- mutualitateko kooperatiba arteko sistemak ezarri badituzte, lanaren etetea edo murrizketa estaltzeko, aurreikuspen sozialeko erakundearen erabakiaren kopia, dagokion prestazioa onartzen duena, laguntza eskatzen duen bazkideari dagokiona.

c) enpresaren ziurtagiria, langilearen lan-kontratuaren etena egiaztatzen duena. Ziurtagiri horretan etenaldiaren edo etenaldien iraupena eta hasiera- nahiz amaiera-data azalduko dira.

d) eskabidea egiteko eta laguntza ekonomikoa eskatzeko xede d(ir)en prestakuntza-ekintzan edo ekintzetan parte hartzeko konpromisoa hartzen duela adierazten duen dokumentuaren kopia. Dokumentu horretan iraupenari, guztizko ordu kopuruari, eta hasiera- nahiz amaiera-datari buruzko datuak azalduko dira.

e) hala dagokionean, enpresaren ziurtagiria, Agindu honetako eranskinean arautzen den laguntza-deialdian ez duela prestakuntza-planik aurkeztu eta ez duela aurkezteko asmorik adieraziz.

3.- Eskabideak aurkeztea: interesdunek Fundazio honetako Egoitza hauetan aurkeztuko dituzte eskabideak:

- Arabako Lurralde Egoitza, Dato, 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.

- Bizkaiko Lurralde Egoitza, kale Nagusia, 35. zenbakia 6. solairua, 48009 Bilbao.

- Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola, 4. zenbakia, 1., 20008 Donostia-San Sebastián.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein dependentziatan ere aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

Eskabide horiek paper-euskarrian nahiz informatika-euskarrian Hobetuzek Agindu honetarako emandako euskarrian aurkeztuko dira.

Paper-euskarrian aurkeztutako datuen eta informatika-euskarrian sartutakoen artean desberdintasunak baldin badaude, paper-euskarrian aurkeztutako datuak hartuko dira bereziki kontuan.

4.- Agindu honen esparruko finantziazio-eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 30ean amaituko da.

Bosgarrena.- Instrukzioa eta ebazpena.

1.- Behin prestakuntza-ekintzetarako eskabideak aurkeztuta, aurkeztutako dokumentazioan ageri dena baino informazio gehiago eskatu ahal izango du Hobetuzek.

Interesdunari eskatuko diote hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabideaz etsi egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

2.- Eskatzailea kooperatiba-sozietate bateko bazkide langilea edo lan-bazkidea bada, Agindu honetako 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-administrazioko agintariaren txostena beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik, Hobetuzek eskabidearen eta laugarren oinarriaren b) atalean aipatzen den dokumentazioaren kopia bidaliko du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetara, txostena eman dezan, lan-prestazioa eteteko enpresak alegatutako arrazoia edo arrazoiak ote dauden egiaztatuz. Txosten hori 7 eguneko epean igorri beharko da Hobetuzera, dokumentazioa Ordezkaritzan jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

3.- Hobetuzek hilean-hilean aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta aldi horretan aurkeztutako laguntza-eskabide bakoitza artxibatzeko, ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera igorriko ditu dagozkion ebazpenak emateko.

4.- Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak dagozkion Ebazpen indibidualak emango ditu hilero, eta onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen hori Hobetuzek jakinaraziko die langileei edo bazkideei Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita 6 hilabeteko gehieneko epean. Epe horretan jakinarazpenik egiten ez bada, ulertuko da aurkeztutako eskabidea ezetsi egin dela.

Ebazpen horren aurka, interesdunak gorako errekurtsoa aurkez diezaioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hori jasotzen duten egunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.- Laguntzen ordainketa.

Gaitutzat hartu diren langileei dagozkien laguntzak batera ordainduko dira langile horiek parte hartu duten prestakuntza-ekintzak amaitutakoan.

Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz.

Prestakuntza-ekintzak hilabete natural bat baino gehiago luzatzen badira, hilabete naturala amaitzean ordainduko dira, betiere langileak egiaztatzen badu hilabete natural horretan prestakuntza-orduen % 80ko bertaratze-ehunekoa izan duela gutxienez. Ehuneko hori ez da kontuan hartuko langilea behar baino lehenago itzultzen bada produkziora eta horren ondorioz, prestakuntza-planak eten edo moztu behar izan baditu; kasu horretan, laguntzaren ordainketa egindako prestakuntza-orduen araberakoa izango da.

Zazpigarrena.- Jarraipena eta kontrola.

Laguntzen onuradunek ikuskatzeko eta kontroleko jardunak onartu behar dituzte, Hobetuzek zuzenean edo Hobetuzek izendatutako pertsonen bitartez Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharrekoak.

Laugarrena.- Diru-laguntzen itzulketa.

1.- Jarraian zerrendatzen diren kasuetan, onuradunek ezin izango dute laguntzaren ordainketa eskatu, eta, hala badagokio, jasotako laguntzak guztiz edo partzialki itzuli beharko dituzte, laguntza jaso zuten uneaz geroztik sortutako berandutzako interesarekin batera:

a) Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

b) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

c) Laguntza lortzea, baina horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

d) Hobetuzek edo horretarako legitimatutako erakundeek egindako jarraipen- eta kontrol-jardunei uko egitea edo oztopoak jartzea.

e) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

f) Agindu honetan finkatutako betebeharren, baldintzen eta betekizunen beste edozein ez-betetze.

2.- Itzultzeko prozedurari Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

3.- Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, enplegu-alorrean eskumena duen sailburuordeak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du. Horretarako, Hobetuzek Eusko Jaurlaritzara bideratuko du dagokion espedientea, errekerimendu-idazkiarekin eta alegazioekin batera; eta, hala badagokio, alegazioak atzera botatzeko proposamena egingo du Administrazio honek itzultzeko beharrari buruzko ebazpena eman dezan.

4.- Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, eskumeneko administrazioak beharrezko izapideak jarriko ditu abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.


Azterketa dokumentala