Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2009ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
5095

AGINDUA, 2009ko uztailaren 15ekoa, Herrizaingo sailburuak emana. Honen bidez, Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzako Goi Karguaren Idazkaria aukera librearen bidez izendatzeko deialdia erabakitzen da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluari jarraiki eta 10.1.c) artikuluan ezagutzen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzako idazkari izateko, Isabel Docal Garay andrea izendatzea. Kodea: 520010, dotazioa: 48.

Bigarrena.- Izendapen horrek 2009ko uztailaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, eman duen organoaren aurrean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 15a.

Herrizaingo sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala