Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
5003

IRAGARKIA, 286/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, María Montserrat Clerigue Garatek, prozedura laburtuaren bidez, 286/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 430/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. Aipatutako 430/2008 Ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratzeko agindu zen destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Ikertzailearen kategorian, pertsonal estatutario izateko oposizioaldia gainditu duten txanda libreko eta azken puntuazioaren araberako izangaien behin betiko zerrenda.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 22a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala