
175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
4994
EDIKTUA, 23/09 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Nik, Nuria Lusa Sobronek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Ondokoaz fede eta testigantza ematen dut:
23/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
59/09 EPAIA
Irun, 2009ko apirilaren 2a.
Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 23/09 berehalako falta-judizioaren auto hauek; bertan ageri dira Mohamed Zaoui, salatu gisa, eta Hamza Chakir, salatzaile gisa. Fiskaltzak esku hartu du, eta praktiketan den Xabier Aramendi Olasagasti epaileak aurkeztutako ebazpen-proiektuaren baitan.
Mohamed Zaoui falta-judizio honetan egozten zitzaion lesio-faltatik absolbitzen dut, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.
Epaia jasota geratzeko, Hamza Chakir eta Mohamed Zaoui-ri epaia jakinarazteko -non dauden ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ematen dut ediktu hau Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko abuztuaren hamaikan.
IDAZKARI JUDIZIALA.