
175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Garaiko Udala
4988
IRAGARKIA, Garaiko Udaleko langile laboralak karrerako funtzionario bilakatu ahal izateko hautaketa-probetarako deialdia egiteari eta oinarriak onesteari buruzkoa.
2009ko uztailaren 1eko Alkatetza Dekretuaren bidez, Garaiko Udaleko langile laboralak karrerako funtzionario bilakatu ahal izateko hautaketa-probetarako deialdia egitea, eta deialdia araupetuko duten oinarriak onesten dira.
2009ko uztailaren 10eko, 130. zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, oso-osoan argitaratu dira Garaiko Udaleko langile laboralak karrerako funtzionario bilakatu ahal izateko hautaketa-probetarako araupetuko duten oinarriak.
Eskaerak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuz.
Deialdi honekin zerikusia duten gainontzeko iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan baino ez dira argitaratuko.
Garai, 2009ko uztailaren 30a.
Alkatea,
GONZALO SARRIGOITIA OREGUI.