
175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
4986
EBAZPENA, 2009ko uztailaren 30ekoa, Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako erabaki hau baliozkotzeko argitaratzeko agintzen duena: 4/2009 Foru-Dekretu Araua, 2009ko ekainaren 30ekoa, zerga bereziak aldatzen dituena.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 4/2009 Foru-Dekretu Araua, 2009ko ekainaren 30ekoa, zerga bereziak aldatzen dituena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2009ko uztailaren 6an argitaratu zena (124. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia-San Sebastián, 2009ko uztailaren 30a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
RAFAELA ROMERO POZO.