Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2009ko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
4829

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 123/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 123/09 prozedura arruntaren gaineko autoa.

Errekurtsogileak: Maria Aranzazu Aramburu Eguizabal eta Fermin Alaña Ortiz de Anda.

Abokatua: Alberto Urrutia Irazabal.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Errekurritua: Luis Luelmo Yague.

Prokuradorea: Teresa Bajo Auz.

Abokatua: Jose Antonio Loidi Alcaraz.

Errekurritua, agertu ez dena: Abanto Zierbenako El Casal 25eko jabekideen erkidegoa.

Errekurritu auzi-iheslaria: Promociones Odesan SL.

Gaia: 505/07 prozedura arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Baietsi egiten dut Marta Aranzazu Aramburu Eguizabal eta Fermin Alaña Ortiz de Andaren prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hain zuzen ere, 505/07 prozedura arrunteko autoetan, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2008ko uztailaren 7an emandako epaiaren aurkakoa. Aipatu ebazpena zati batean baliogabetzen dugu, eta Aramburu Eguizabal eta Alaña Ortiz de Anda demandako eskarietatik absolbitzen ditugu; gainerakoetan epaia berresten dugu; gora jotze honetako kostuak ez dira berariaz ezartzen eta absolbitutako demandatuek lehen auzialdian sortutakoak beren gain hartuko dituzte.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Promociones Odesan SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko uztailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala