Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2009ko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4823

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Honen bidez, Lanbide Heziketako ikasgela eta tailerretako Praktika Onen sariak ematen zaizkie irakasleei 2009ko apirilaren 8ko Aginduaren babesean (EHAA, 2009ko maiatzaren 5ekoa), 2009an ikasleengan ondo egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrera eta baloreak bultzatzearren eta multimedia sistemak erabiltzearen bidez irakaskuntza-praktika sustatzearren.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko maiatzaren 78/2008 Dekretuak Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak arautzen ditu, eta deialdiaren 7. artikuluko 6. idatz-zatian ezartzen denez, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ebatzi eta EHAAn argitaratuko dira.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

1.- Lanbide Heziketako ikasgela eta tailerretako Praktika Onen sariak ematea 2009ko edizioan, maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretuaren 7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.- Lanbide Heziketako ikasgela eta tailerretako Praktika Onen sariak irabazi dituzten hautagaien zerrenda argitaratzea hautatutako modalitateka, Dekretuko 1.2. artikuluaren arabera. I. eranskinean zerrendatzen dira sarituak.

3.- Sarituei modalitateka, 2009ko apirilaren 8ko Aginduaren deialdia arautzen duen seigarren oinarriaren arabera sari hauek dagozkie:

- Lehenengo sariak: 3.000 euroko diru-saria izango da, saritutako hautagaiko.

- Bigarren sariak: 1.500 euroko diru-saria izango da, saritutako hautagaiko.

4.- Aipamen berezia egitea II. eranskinean azaltzen diren Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasleei.

5.- Hutsik deklaratzea lehenengo sariak. Izan ere, erabaki da aurkeztutako hautagaiak ez direla heltzen eskatutako mailara.

6.- Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzako web orrian argitaratzea hautagai sarituak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.

Lanbide Heziketa eta Etengabeko

Ikaskuntzako sailburuordea,

DAVID URZAINQUI URZAINQUI.

I. ERANSKINA

1. aukeratik (1.2.1 artikulua).

a) Ikasketa autonomoan eta lankidetza-ikasketan oinarritutako portaera eta jarrerekin erlazionatutako gaitasunak bereganatzeko ikasleak ikasteko jarduerak.

Bigarren saria, 1.500 eurokoa saritutako hautagaiko:

- «Proyecto de colaboración intercentros» hautagaiari Bilboko IEFPS Elorrieta-Errekamari GLHBIko Mikel Aldasoro Itzak, aurkeztu du.

- «Proyecto integrado de aprendizaje locomotora castañera» hautagaiari, Bilboko CPES Fundación Peñascal BHIPeko Urtzi Atxa Aranzabek, aurkeztu du.

- «Proiektuan oinarritutako irakaskuntza» hautagaiari, Tolosako IEFPS Tolosaldea GLHBIko Jose Manuel Tolosa Lopetegik aurkeztu du.

- «Baúl del soplo» hautagaiari, Gasteizeko Sagrado Corazón Carmelitas Ikastetxeko Itxaso Erice Saenz de Cortazarrek aurkeztu du.

- «Planificando la intervención educativa» hautagaiari, Santurtziko San José de Calasanz Ikastetxeko M.ª Mar Fernández Ruizek aurkeztu du.

- «Proyecto IPA (innovando paradigma actitudinal)» hautagaiari, Irungo Lasalle Ikastexeko Xavier Segurola Etxabek aurkeztu du.

2. aukeratik (1.2.2 artikulua).

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknología berriak (IKTak) erabiltzea eta ikasketa-metodo eta -prozesuak eguneratzean horiek aplikatzea.

Bigarren saria, 1.500 eurokoa saritutako hautagaiko:

- «Aprender haciendo RET mediante PBL y gestión de proyectos», hautagaiari, Salesianos Deusto Ikastexeko Unai Diago Santamarinak aurkeztu du.

- «Ubicación de recursos de la web 2.0 para la adquisición de competencias», hautagaiari Bilboko Centro Educativo Arangoya Ikastetxeko Lucila Larraga Zorrillak aurkeztu du.

- «Uso de la plataforma Moodle», hautagaiari Tolosako Paper Eskolako Francisco Ceña Lázarok aurkeztu du.

- «Desarrollo de proyectos en prevención a través de plataforma e-learning» hautagaiari Gasteizeko Instituto Politécnico Jesús Obreroko Eneko Martínez Goikoleak aurkeztu du.

- «Moodle Elearning webgunea» hautagaiari Amurriokoko IES Zaraobe BHIko Juan Carlos Álvarez Pérezek aurkeztu du.

- «Topaguneak» hautagaiari Donostiako IES Zubiri Manteo BHIko Joaquin Sarasola Ochoa de Echagüenek aurkeztu du.

II. ERANSKINA

Aipamen berezia hautagai hauei:

- «Utilización de una plataforma tecnológica CMS basada en las TIC», hautagaiari IEFPS Elorrieta-Errekamari GLHBIko Josu Álvarez Pérezek aurkeztu du.

- «Acogida y visita turística guiada sobre el terreno» hautagaiari IEFPS Elorrieta-Errekamari GLHBIko M.ª Ángeles Pérez Ibañezek aurkeztu du.

- «Módulo de Seguridad inLine» hautagaiari Durangoko San José Maristak Ikastetxeko Daniel Irazola Atxak aurkeztu du.

- «Elkarlanean autonomia landuz» hautagaiari Andoaingo Lasalle Berrozpe Ikastetxeko Natalia Gastónek, Iñaki Aramburuk eta Josefa Fernándezek aurkeztu du.

- «Actividad de aprendizaje interactivo de software SCDA WinCC» hautagaiari IEFPS Armeria Eskola GLHBIko José Miguel Fernández Novok aurkeztu du.

- «Auditorship» hautagaiari Santa María de Artagan Ikastetxeko José Ignacio Asua Pinedok aurkeztu du.

- «Infor Euskaraz bloga» hautagaiari IES Zubiri Manteo BHIko M.ª Elena Azcarate Ayastuik aurkeztu du.


Azterketa dokumentala