
151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Kaiku, S. Coop.
4543
IRAGARKIA, «Sociedad Cooperativa de Ganaderos de Gurelesa RL» delakoa eta «Sociedad Cooperativa Limitada Navarra de Productores de Leche (Copeleche)» sozietateak «Kaiku, Sociedad Cooperativa» delakoak xurgatu eta bat egiteari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko Legeko 79.6 artikuluan ezarritakoa betez, honako hau ematen da jakitera: Sociedad Cooperativa de Ganaderos de Gurelesa RLko bazkideek 2009ko ekainaren 25ean egindako batzar nagusian eta Kaiku, Sociedad Cooperativakoek 2009ko ekainaren 26an egindako batzar nagusian «Sociedad Cooperativa de Ganaderos de Gurelesa RL» delakoa eta «Sociedad Cooperativa Limitada Navarra de Productores de Leche (Copeleche)» sozietateak «Kaiku, Sociedad Cooperativa» delakoak xurgatu eta bat egitea erabaki zen, legez ezarritako gehiengoz. Kaikuk eskuratuko ditu -oinordetza unibertsalez- xurgatutako sozietateen eskubide eta obligazio guztiak, eta xurgatutako kooperatibak desegin egingo dira, likidaziorik gabe.
Aditzera ematen da bazkideek kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legeko 80. artikuluaren arabera; eta hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela, lege horretako 81. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.
Bilbao, 2009ko ekainaren 26a.
SOCIEDAD COOPERATIVA DE GANADEROS DE GURELESA RL ETA KAIKU, SOCIEDAD COOPERATIVA DELAKOEN ERAENTZA KONTSEILUKO LEHENDAKARIA.
RSS