Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
4540

EDIKTUA, 177/08 espedientean bideratutako jakinarazpen-zedularena.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: LGK, SLk eskatuta Jove Trans, SLren aurka bideratu zen 177/08 espedientean laudoa eman da bi mila leta bederatziko urtarrilaren hogeita hamarrean (gaia: garraio-kontratu bat ez betetzea). Epaitzak honela dio:

LAUDOA

«Esandakoa horrela izanik, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Jove Trans SLk 348 (hirurehun eta berrogeita zortzi) euro ordaindu behar dizkiola LGK SL empresari, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-sariengatik.

Laudo honen aurka deuseztatze errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, bi hileko epean. Laudo irmoaren aurka berrikuspen errekurtsoa aurkez daiteke, legedi prozesalean epai irmoetarako ezarritakoaren arabera, zeinaren kopia alderdiei bidaliko dien idazkariak. Hori erabaki dugu, eta bere hiru ale izenpetzen ditugu.»

Legezko jakinarazpenaren balioa izan dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2009ko uztailaren 22a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala