Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4534

IRAGARKIA, «Giza papilomari aurre egiteko txertoaren 30.000 dosi eskuratzea» helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (KBN C03/004/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espedientearen zenbakia: C03/004/2009.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: giza papilomari aurre egiteko txertoaren 30.000 dosi eskuratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: oinarrizko aurrekontua aleko gehienezko prezioaren arabera ezarriko da: 90 euro dosiko, BEZik gabe (BEZa barne: 93,60 euro). Gehienezko aurrekontua, BEZik gabe: 2.700.000 euro (BEZa barne: 2.808.000 euro).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko ekainaren 26a.

b) Kontratista: Sanofi Pasteur MSD SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 90 euro dosiko (BEZa: 3,60 euro dosiko); guztira, 93,60 euro dosiko, BEZa barne. Kontratuaren aurrekontua, gehienez, 2.700.000 eurokoa izango da (BEZik gabe). Kontratua behin (1) luzatzeko aukera dago.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.

Ogasun eta Finantza sailburuaren 1988ko otsailaren 17ko Aginduari jarraituz,

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.


Azterketa dokumentala