
151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4531
EDIKTUA, hipoteka-eskubideari buruzko 868/08 prozeduraren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Auto horietan ondoko ebazpena eman da:
PROBIDENTZIA
Epailea: Maria Cruz Perez Garcia andrea.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta bederatziko uztailaren hamarra.
Erantsi bekizkie bere auziko autoei Laguardiako Bake Epaitegiak bideratutako aurreko exhortoa eta Jesús Muro eta Josefa Luzuriaga jaun-andreen jaraunsle izendatutako pertsonen errolda-inskripzioaren orriak.
Dei egin bekie honakoei: Crescencia Muro Luzuriaga, Jesus Sainz Muro, Maria Pilar Sainz Muro, Rosa Maria Sainz Muro, Josefa Sainz Muro, Patricia Sainz Pascual, Sara Garrido Ibañez, Garbiñe Garrido Ibañez eta Lucia Garrido Ibañezi, hain zuzen ere, Jesús Muro Miranda eta Josefa Luzuriaga Aguirre jaun-andreen kausadunak diren aldetik, hamar egineko epearen barruan espedientean agertu daitezen, betiere zuzenbidez aldeko dutena alegatzeko; eta helbide ezezaguna dutenei ediktu bidez egingo zaie dei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko iragarki-oholean argitaratuz ediktuak.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Eta helbidea ezezaguna duten Jesús Muro Miranda jaunaren jaraunsle Marta Pilar Sainz Muro, Rosa Maria Sainz Muro, Josefa Sainz Muro eta Patricia Sainz Pascuali jakinarazpena eta zitazioa egiteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ematen dut ediktu hau Gasteizen, bi mila eta bederatziko uztailaren hamarrean.
IDAZKARIA.
RSS