
151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
4528
EBAZPENA, 2009ko uztailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Kultura sailburuaren 2009ko apirilaren 8ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.
2009ko apirilaren 8ko Aginduaren 8. artikuluak jasotzen duenez, aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordea osatuko da eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Mikel Toral jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaria)
Batzarkideak:
- Marta Monfort andrea (Arabako Foru Aldundia)
- Francisco Javier López de Landatxe jauna (Gipuzkoako Foru Aldundia)
- Ana María López andrea (Bizkaiko Foru Aldundia)
- Anartz Zuazua jauna (Euskal Aktoreen Batasuna)
Ordezkoa: Jose Antonio Bengoetxea Larrea jauna
- Araceli de la Horra (Eskena)
- Pello Mirene Gutiérrez Salceda jauna
- Norberto Chiapuso Cantabrana jauna
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Saileko teknikaria)
Bigarrena.- Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 7a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
RSS